Two Thousand Maniacs!
Two Thousand Maniacs! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Two Thousand Maniacs! |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Herschell Gordon Lewis |
Gidoigilea(k) | Herschell Gordon Lewis |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David F. Friedman |
Argazki-zuzendaria | Herschell Gordon Lewis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida |
Two Thousand Maniacs! (euskaraz Bi Mila Maniako!) 1964ko Herschell Gordon Lewis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko gore film bat da. William Kerwin, Connie Mason eta Jeffrey Allen aktoreek antzeztu zuten.
Gaizki zuzendutako filma izatearen ospea izan arren, denboraren poderioz gore generoko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu da. Blood Feast ("Odol Festa", 1963) eta Color Me Blood Red ("Odol Gorriz Kolorezta Nazazu", 1965) filmeekin batera Odolaren Trilogia ("The Blood Trilogy") deritzona osatzen du.2005ean 2001 maniacs izeneko berregokitzapena izan zuen.
10,000 Maniacs estatubatuar musika alternatibo taldeak film honen izenburuan oinarriturik izena hartu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldeko Estatu Batuak. Pleasant Valley izeneko herri txikian AEBtako Gerra Zibilean Iparraldeko Soldadu Unionistak etorri eta herria arpilatu eta suntsitu zuteneko mendeurrena betetzera doa. Herritarrek sei turista yankee ospakizun honetarako gonbidatu dituzte, baina turista xaloak bertaratzean mendeku egarriz dauden herritarrek bahitu eta sufrimenduz beteriko heriotza ekarriko dien joku ankerren biktimak izango dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- William Kerwin: Tom White
- Connie Mason: Terry Adams
- Jeffrey Allen: Mayor Buckman
- Ben Moore: Lester
- Gary Bakeman: Rufe
- Jerome Eden: John Miller
- Shelby Livingston: Bea Miller
- Michael Korb: David Wells
- Yvonne Gilbert: Beverly Wells
- Mark Douglas: Harper
- Linda Cochran: Betsy
- Vincent Santo: Billy
- Andy Wilson: Polizia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1964ko filmak
- Herschell Gordon Lewisek zuzendutako filmak
- Herschell Gordon Lewisek idatzitako filmak
- Connie Masonek antzeztutako filmak
- William Kerwinek antzeztutako filmak
- Andrew Wilsonek antzeztutako filmak
- David F. Friedmanek ekoitzitako filmak
- Exploitation filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Beldurrezko filmak
- Mamuei buruzko filmak
- Jazarpenari buruzko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilari buruzko filmak
- XX. mendean girotutako filmak
- Kultuzko filmak