Txernobylgo gudua
Txernobylgo gudua Ukrainako inbasioa (2022) Ezkerretik eskubira, eta goitik behera: (i) Ukrainako inbasioaren egoera, Txernobylgo gudua amaitzerako, 2022ko otsailaren 24ean. (ii) Ukrainako soldadu bat, Pripiaten, apirilaren 3an. (iii) Txernobylgo Zentral Nuklearreko 4. Erreaktorea, 2019ko irudi batetan.Data 2022ko otsailak 24 Lekua Txernobylgo Esklusio Eremua, Txernobyl eta Pripiat (Ukraina) Koordenatuak 51°16′N 30°13′E / 51.27°N 30.22°E Egoera Errusiak irabazi - Errusiar indarrek Txernobylgo Esklusio Eremua eta Zentral Nuklearra bereganatu zuten. Ostean, martxo amaieran, Txernobylgo NPPtik atzera egin zuten indar errusiarrek.
Gudulariak Errusia
Laguntza:
Bielorrusia[1]Ukraina Indarra Errusiako Indar Armatuak
Errusiako Guardia NazionalaUkrainako Indar Armatuak Galerak ezezaguna 169 harrapatu[2] Txernobylgo gudua[3] –Txernobylgo hartze modura ere ezaguna– Txernobylgo Esklusio Eremuan indar armatu errusiarren eta indar armatu ukrainarren artean izandako borroka militarra izan zen; gudua 2022ko otsailaren 24an hasi zen, Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zueneko lehen egunean.[4] Bielorrusiako herrialdetik sartutako indar errusiarrek Txernobylgo Zentral Nuklearraren eremua bereganatu zuten egun horren amaierarako.[1][5][6] 300 pertsona baino gehiago, 100 langile eta 200 guardia ukrainar, zentralean harrapatuta daude errusiarrek tokia hartu zutenetik.[2] Martxoaren 31n jakinarazi zenez, Txernobyl okupatzen zuten tropa errusiar gehienak errusiar indarren birelkartze baten esparruan erretiratu ziren.[erreferentzia behar]
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Txernobylgo hondamendia» eta «2022ko Ukrainako inbasioaren preludioa»1986ko Txernobylgo hondamendian, material erradioaktibo ugari askatu zen Txernobylgo Zentral Nuklearretik ingurunera.[7] Lehertu zen erreaktorearen inguruko 30 kilometroko erradioko eremua hustu eta zigilatu zuten agintari sobietarrek.[8][9] Eremu hori Txernobylgo Esklusio Eremu gisa formalizatu zen, zeinaren mugak aldatu egin diren denborarekin.[10] Sobietar Batasuna desegin ondoren, eremu hori Ukraina independente berriaren parte bihurtu zen;[11] hala, Ukrainako Larrialdietako Estatu Zerbitzuak kudeatzen du, egun.[12]
Txernobyl Ukrainako hiriburutik 130 kilometrora dago, iparraldera; halaber, Txernobyl eta Kiev lotzen dituen PO2 eskualde-errepidea nahiko baldintza onetan dago. Horrela, Txernobyletik Kieverako korridore estrategiko zuzen bat sortu daiteke, Errusiako indarrek hiriburua harrapatzeko balia dezaketena. Bazterketa-eremua Bielorrusiako mugan dago, Errusiaren aliatu bat dena –izan ere, bere lurraldean pilaketa militarra ahalbidetu du–.[4] 2022ko otsailaren 16an, satelite bidezko irudiek tropa errusiarrak erakutsi zituzten, ibaien gainean pontoi-zubiak eraikitzen, bazterketa-eremuaren Bielorrusiako aldean, Polesiako Estatu-Erreserba Erradioekologikoan.[13]
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko otsailaren 24an, Errusiaren 2022ko Ukrainako inbasioaren lehen egunean, Ukrainako Gobernuak iragarri zuen indar errusiarrek eraso bat egin zutela Txernobylgo Esklusio Eremua harrapatzeko.[14] Egunaren amaierarako, Ukrainako Gobernuak iragarri zuen ere indar errusiarrek Txernobyl eta Pripiat bereganatu zituztela.[15] Errusiarrek Esklusio Eremua harrapatu ondoren, gobernu estatubatuarrak "soldadu errusiarrek gaur egungo Txernobylgo instalazioetako langileak bahituta [z]ituztela adierazten duten informazio sinesgarria" iragarri zuen.[16]
Jakinarazi zen ere artilleriako bonbardaketak hondakin erradioaktiboen biltegietara iritsi zirela eta inguruko erradioaktibitatea areagotu egin zela.[17] Hala ere, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak adierazi zuenez, "ez da biktimarik edo suntsipenik izan industria-gunean".[18]
Martxoaren erdialdetik amaiera arte borroka gogorrak izan ziren Slavutytxen eta honen inguruetan, hondamendiaren ondoren Txernobylgo Zentral Nuklearreko langileak hartzeko eraikitako hirian. Errusiar indarrek hiria harrapatu zuten, zenbait egunen ondoren alde egin aurretik.[erreferentzia behar]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukrainako presidente den Volodymyr Zelenskyk "Europa osoaren aurkako gerra deklaraziotzat" jo zuen Errusiaren eremu honen hartzea.[19]
Mykhailo Podoliya-k, Ukrainako Presidentearen Bulegoko Buruaren aholkulariaren hitzetan, "alferrikako[a]" izan zen Txernobylen aurkako erasoa,[6] nahiz eta, garaian, "ez [zen] ezagutzen Txernobylgo Zentral Nuklear[raren], sarkofagoaren eta hondakin nuklearrak biltegiratzeko instalazioen egoera".[20] Hala ere, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak adierazi zuen "ez zela ez biktimarik ez suntsiketarik izan industrialdean", eta "berebiziko garrantzia" zuela "eremu horretako instalazio nuklearren funtzionamendu seguruak inolako eraginik edo etenik ez izateak".[18][21]
Analisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kieveko erasoaldiaren panorama orokorrean, Txernobylgo harrapatzea, Kieverantz doazen tropa errusiarrentzako, igarobide huts gisa har daiteke. Ben Hodges-ek, Europa eta Afrikako Estatu Batuetako Armadako Komandante Nagusi-ohiak, adierazi zuen baztertze eremua "garrantzitsua" zela "bere kokapenagatik (...) Indar errusiarrek Kievi iparraldetik erasoko baliote, Txernobyl justu bidean [kokatzen baita]". Evelyn Farkas-ek –Errusiarako, Ukrainarako eta Eurasiarako AEBko Defentsa Idazkariorde-ohiak– adierazi duenez, indar errusiarrek "hiriburua inguratu nahi [zuten]" eta, beraz, "ez [zuten] material nuklear solterik nahi hortik flotatzen", bereziki ukrainarren matxinada potentzial baten testuinguruan.[22][23]
Esklusio Gunea garrantzitsua da 1986ko Txernobylgo hondamendi nuklearreko erradioaktibitateari eusteko; horregatik, Anton Heraxtxenko-k, Barne Arazoetako Ministerioaren aholkulari ukrainarrak adierazi zuenez, "okupatzaileen artilleria-erasoak hondakin nuklearren biltegira [iritsi] ba[l]ira, hauts erradioaktiboak Ukraina, Bielorrusia eta EBko herrialdeak estal [l]itzake".[19] BBCren arabera, bertako monitorizazio-estazioen arabera inguruneko erradiazio-mailak 20 aldiz biderkatu zirela, 65 µSv/h-raino. Claire Corkhill-ek, Sheffieldeko Unibertsitatekoa, igoera lokalizatua zela adierazi zuen, eta, igoera, neurri batean, "Txernobylgo inguruko eta inguruetako pertsona eta ibilgailu gehiagoren presentziak lurrean dagoen hauts erradioaktiboa harrotu dutelako" gertatu zela.[24]
Zentralaren errusiar administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko martxoaren 9an, Dmitro Kuleba-k, Ukrainako Kanpo Arazoetako Ministroak, adierazi zuen Txernobylgo Zentral Nuklearraren energia-hornidura kaltetu zenetik energia gabe geratu zela, eta erreserbako diesel sorgailuen sistemek nahikoa erregai baino ez zutela beste 48 orduz hozte-eragiketak jasateko; hala, hozte-eragiteken gelditzeak "erradiazio-ihesak izateko arriskua [eragingo luketeela]".[25]
Maria Zharkova bozeramaile errusiarrak adierazi zuen Errusiako Guardia Nazionala "operazio bateratu [bat]" egiten ari zela bertako langileekin eta Ukrainako soldaduekin, Txernobylgo Zentral Nuklearraren euste-operazioak mantentzeko.[26]
Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak komunikatu bat igorri zuen orduan, egoeraren inguruko kezka adierazteko. Hala ere, deskonexioa berehalako arrisku kritikoa ez zela defendatzen zuen, kontuan hartuta ur-bolumen handiek elektrizitaterik gabeko hozte nahikoa ahalbidetzen dutela. Edozein kasutan, agentziak onartu zuen elektrizitate-faltak segurtasun erradiologikoa hondatu zezakeela; zehazki, zentroan txandakatzerik gabe lan egiten duten 210 langileen lan-karga eta estresa handitzen zirelako. EANEa ere kezkatuta agertu zen zentralarekin komunikazioak eteteagatik eta langileek erabakiak bidegabeko presiorik gabe hartzeko duten gaitasunagatik.[27] 2022ko martxoaren 11n, EANEak zentralarekin zuen kontaktua erabat galdu zen.[28]
Martxoaren 29an, Errusiako Defentsa ministrordeak, Aleksandr Fomin-ek, Errusiako indarrak Kieveko Ardatzetik erretiratuko zirela iragarri zuen, eta, hala, apirilaren 1ean, Errusiako tropak Txernobylgo Zentral Nuklearretik erabat erretiratu zirela iragarri zuen.
Erradiazioarekiko ustezko esposizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reutersek jakinarazi zuenez, indar errusiarrek Baso Gorria erabili zuten konboientzako bide gisa, hauts erradioaktibozko hodeiak altxatuz. Bertako langileek adierazi zutenez, konboi horietan zihoazen soldadu errusiarrek ez zuten babes-jantzirik erabiltzen, eta, beraz, arriskuan jar zitezkeen.[29] 2022ko martxoaren 31n, Bazterketaren Eremua Kudeatzeko Ukrainako Estatu Agentziako kontseilu ukrainarreko kide batek Facebook-eko bere orrian adierazi zuen tropa errusiarrak Txernobyl inguratzen duen baztertze-eremutik aldian-aldian erretiratzen zituztela eta Erradiazio eta Giza Ekologiaren Medikuntzako Zentro Zientifiko eta Praktiko Errepublikanora eramaten zituztela, Homel-era (Bielorrusian). Prentsak zurrumurru horiek zabaldu zituen, soldaduek erradiazio-sindrome akutu bat izan zezaketela gaineratuz.[30] Bertako langile eta zientzialariek tropa errusiarrek laborategietatik material erradioaktiboa arpilatu zutela adierazi zuten ere.[31]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Chernobyl nuclear plant targeted as Russia invades Ukraine» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ a b https://edition.cnn.com/2022/04/08/europe/chernobyl-russian-withdrawal-intl-cmd/index.html
- ↑ (Ingelesez) «Peace Train: It’s time to bid nuclear power plants goodbye» Colorado Daily 2022-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
- ↑ a b (Ingelesez) Coakley, Amanda. «Lukashenko Is Letting Putin Use Belarus to Attack Ukraine» Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Reuters. (2022-02-25). «Chernobyl power plant captured by Russian forces -Ukrainian official» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ a b (Ingelesez) «Russian forces seize Chernobyl nuclear power plant» BBC News 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ «Chernobyl : An IAEA In Focus Series» web.archive.org 2008-06-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Marples, David R.. (1988). The social impact of the Chernobyl disaster. St. Martin's Press, 27 or. ISBN 0-312-02432-0. PMC 18135017. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Readings in globalization : key concepts and major debates. 2010, 272 or. ISBN 978-1-4051-3273-2. PMC 502304828. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Bondarkov, Mikhail D.; Oskolkov, Boris Ya.; Gaschak, Sergey P.; Kireev, Sergey I.; Maksimenko, Andrey M.; Proskura, Nikolai I.; Jannik, G. Timothy (2011). Environmental Radiation Monitoring in the Chernobyl Exclusion Zone - History and Results 25 Years After. US: Savannah River National Laboratory / Savannah River Nuclear Solutions.
- ↑ Petryna, Adriana. (2002). Life exposed : biological citizens after Chernobyl. Princeton University Press, 4-5; 49 or. ISBN 0-691-09018-1. PMC 48837852. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ United Nations. (1999). Environmental Performance Reviews: Ukraine First Review. , 50 or. ISBN 978-92-1-004057-0. PMC 1130223617. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Roblin, Sebastien. «Russian Troops Just Built A Pontoon Bridge Near Chernobyl» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
- ↑ (Ingelesez) Reuters. (2022-02-24). «Russian troops breach area near Chernobyl, adviser to Ukrainian minister says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Reuters. (2022-02-25). «Chernobyl power plant captured by Russian forces -Ukrainian official» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «White House Calls for Release of Any Hostages at Chernobyl Site» WSJ (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Chernobyl no-go zone targeted as Russia invades Ukraine» AP NEWS 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ a b (Ingelesez) «IAEA Director General Statement on the Situation in Ukraine» www.iaea.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ a b (Ingelesez) «'This is a declaration of war against the whole of Europe': Zelenskyy warns Russia is trying to seize Chernobyl» NBC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Griffiths, Brent D.. «Russian troops seize Chernobyl's remnants after a battle, risking Western efforts to contain one of the world's most radioactive sites» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Murphy, Francois. (2022-02-24). «IAEA says Ukraine nuclear power plants running safely, no 'destruction' at Chernobyl» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «Why would Russia want to take Chernobyl?» NBC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Mohammed, Arshad; Landay, Jonathan. (2022-02-25). «Explainer: Why Russia and Ukraine are fighting for Chernobyl disaster site» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «Chernobyl: Why radiation levels spiked at nuclear plant» BBC News 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- ↑ «The only electrical grid supplying the Chornobyl NPP and all its nuclear facilities occupied by Russian army is damaged. CNPP lost all electric supply. I call on the international community to urgently demand Russia to cease fire and allow repair units to restore power supply 1/2» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ «Situation at Chernobyl NPP under joint control — Russian diplomat» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- ↑ (Ingelesez) «Update 16 – IAEA Director General Statement on Situation in Ukraine» www.iaea.org 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ (Ingelesez) Siddiqui, David Child,Mersiha Gadzo,Farah Najjar,Usaid. «Latest Ukraine updates: UN stresses ‘urgent’ need for talks» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
- ↑ (Ingelesez) Reuters. (2022-03-29). «Unprotected Russian soldiers disturbed radioactive dust in Chernobyl's 'Red Forest', workers say» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
- ↑ (Ingelesez) Cole, Brendan. (2022-03-31). «Russian troops sickened by contaminated Chernobyl soil: official» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
- ↑ (Ingelesez) Guenot, Marianne. «Chernobyl scientists accused looters of stealing radioactive material from labs there» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]