Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ibaiadar

Eduki-taula

Ebro ibaia eta haren ibaiadarrak.

Ibaiadarra erreka edo ibai bat da, bere urak itsasoan ez, baizik eta beste ibai nagusiago batean isurtzen dituena. Ibai handi baten adarrak diruditelako deitzen zaie horrela.

Ibaiadarrak iturburu deitzen den toki baten sortzen dira, mendi-inguru batean kasu askotan. Iturburuan haste da urak ozeanoraino edo itsasoraino egiten duen bidaia. Ur hori hainbat lekutatik etor daiteke, hala nola mendietako elurretatik, aintziretatik edo lurpeko akuiferoetatik.

Ibaiak tamainan asko haz daiteke iturburutik itsasoraino egiten duen bidaian, beste ibaiadar batzuk elkartzen zaizkiolako eta ur kantitate handiagoa hartzen duelako horrela. Lurpeko urak ere ibaiaren bolumena handitu dezake. Amazonas ibaiak milaka ibaiadar ditu; denek gehitzen diote daramaten ura, munduko ibairik handiena bihurtzeko.

Ibaiadar guztiek ez dute urte osoan ura garraiatzen, lekuan lekuko meteorologiaren arabera. Udako hilabeteetan, adibidez, ibaiadar txikiak erabat lehor daitezke, lokatz lehorreko edo harri hutseko ibai-bideak utziz.