Lehen ministroa sistema parlamentarioa duen herrialde bateko gobernuburua da. Bera da gobernuaren politika eta erabaki guztien arduraduna. Kargua XVIII. mendean garatu zen Erresuma Batuan. Herrialde batzuetan lehen ministroak kantziler deitzen dira.
Munduko herrialde gehienetan lehen ministroa da gobernu-burua. Hala ere, Estatu Batuek, Espainiak eta Afrikako eta Latinoamerikako herrialde askok presidentea dute lehen ministroaren ordez. Herrialde batzuetan, Frantzian eta Italian besteak beste, bai lehen ministroa eta baita presidentea ere badituzte.
Lehen ministroa gobernuko kide gorenek osatzen duten pertsona-taldearen arduraduna da. Kabinete deitzen den talde horretako kideak ministro deitzen dira eta bakoitzak erantzukizun-alor bat du, hala nola, osasuna edo hezkuntza. Lehen ministroak aukeratzen ditu kabineteko kideak edo ministroak, eta horregatik deitzen zaio lehen ministro. Haien zeregina lehen ministroari erabaki politikoak hartzen laguntzea da.
Nola aukeratzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen ministroa duten herrialde gehienek estatu-buru bat ere izaten dute. Hori presidentea edo monarka (erregea edo erregina) izan daiteke. Erresuma Batuan eta Espainian estatu-burua errege edo erregina dira. Teorian, lehen ministroa izendatzea monarkaren lana da. Praktikan, ordea, hauteskunde orokorretan aulki gehien lortu dituen alderdi politikoaren burua izaten da normalean lehen ministro.