Itxura
Ozeano Artikoa edo Ozeano Glazial Artikoa Iparburu edo Ipar Polo inguruan dagoen ozeanoa da, Asia, Europa eta Ipar Amerikako iparraldeko kostaldeetaraino hedatzen dena.
Azalerari begiratzen badiogu, 14 milioi km² ditu eta ia osorik izotzez eta elurrez estalita dago; bestalde, 2.000 eta 4.000 bitarteko sakonera du bere erdialdean.
Klima izugarri hotza dago bertan; uraren tenperatura, batez beste, -2 °C izaten da. Izotzak eguzki argiari urpera iristea eragozten dio, eta horregatik ezin da fotosintesia (ezinbestekoa landareak hazteko) gertatu. Beraz, izotz geruzaren azpian fitoplankton pixka bat besterik ez da hazten, eta horregatik oso arrain kopurua txikia bizi da bertan.