Unai Sordo
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Unai Sordo | |||
---|---|---|---|
(2017) | |||
2017ko uztailaren 1a - ← Ignacio Fernández Toxo | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Barakaldo, 1972ko urriaren 2a (52 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | sindikalista | ||
Kidetza | Langile Komisioak | ||
Unai Sordo Calvo (Bilbo, Bizkaia, 1972ko urriaren 2a) sindikalista da, Langile Komisioetako idazkari nagusia 2017az geroztik. Lehenago, Euskadiko Langile Komisioetako idazkari nagusia izan zen, 2009tik hain zuzen. Ordu arte sindikatuaren Bizkaiko arduraduna izan zen.
Gizarte Graduatuaren Diplomatura lortu zuen EHUn eta egurgintza sektorean lan egin zuen Euskadiko Langile Komisioak sindikatuan erantzukizuna izan baino lehen. Hala ere, aurreko urteetan militante aktiboa izan zen.
2000ko ekainean Euskadiko Langile Komisioetako VII. Kongresuan sindikatuaren Gazte-Idazkaritza bere gain hartu zuen. 2004ko VIII. Kongresuan Bizkaiko arduraduna aukeratu zuten.
2009ko urtarrilean, IX. Kongresuan, Euskadiko Langile Komisioetako idazkari nagusi berria aukeratu zuten %84,3ko babesarekin, Josu Onaindik kargua utzi ondoren.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |