Untzueta
Itxura
Untzueta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 766 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′18″N 2°54′20″W / 43.13833°N 2.90556°W |
Mendikatea | Gorbeiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Orozko |
Untzueta edo Untzuetapiko Bizkaiko hegoaldean dagoen mendia da, Gorbeiako mendilerroan kokatuta Zeberio eta Orozko artean. Zehazkiago Mendigisako mendilerroan dago, horren mendebaldeko muturrean dagoelarik.
Tontorrean antena handi bi paratuta daude gaur egun, baina antzinean gaztelu bat egon zen hainbat mendez, XIV. mendean suntsitu zuten arte.
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrankudiagatik: Ordu 1 eta 30 min. Urdiolako sakanatik eta ekialdeko gandorretik egindako igoera eskaintzen du.
- Orozkotik: 2 ordu. Nafarrondoko harrobian dago abiapuntua, Atxondo eta Areatza auzoen ingurunean, eta pista zabala goraino iristen da, tarteka asfaltaturik egonda.