Urdax Magunazelaia
Urdax Magunazelaia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Abadiño, 1997ko abuztuaren 4a (27 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | harri-jasotzailea |
Urdax Magunazelaia (Abadiño, Bizkaia, 1997ko abuztuaren 4a) harrijasotzailea da. 2023an Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi zuen[1]. Gaur egun Otxandion bizi da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurra zenetik aritu da harriak jasotzen. Hamar urte zituela 133 kiloko harria altxatu zuen eta 14 urte zituela 170 kg-ko harria[2]. 15 urte zituela 215 kg-ko harriari hiru altxaldi egin zizkion jarraian[3]. Aimar Irigoienen pareko markak osatuz joan zen gaztaroan. Konparaketak eragindako presioaren ondorioz, harri-jasotzea erabat uztea erabaki zuen 17 urte zituela[4].
Hurrengo sei urteetan boxeoa egin zuen; baina, ondoren harri-jasotzea berriz probatzea erabaki zuen. 2022an Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi zuen, alde handiarekin gainera[5], baina dopin kontrolean kalamuan positibo eman eta epaileak mehatxatzeagatik titulurik gabe gelditu zen[6]. 2023an berriz hartu zuen parte txapelketan eta erabateko nagusitasunez izan zen txapelduna, jasotako kilogramoen errekorra gaindituz (10.000 kg-tik gora) eta bigarrenari ia 4.000 kilotako aldea atereaz[1]. 2023ko otsailean Martins Licis estatubatuarrarekin batera erakustadia egin zuen Abadiñon[7].
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa (1): 2023
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b ««Urdax entzun, zu zara txapeldun» - Asteasu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) lainformacion.com. (2011-11-02). «Así es Urdax, el Obelix vasco de 14 años: ¿el niño más fuerte del mundo?» La Información (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Licis, I.. (2000-09-22). «United Engineering Foundation (UEF) Conference» Clean Products and Processes 2 (2): 0124–0126. doi: . ISSN 1618-954X. (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Andonegi, Iker. (2022-12-16). «El largo camino de Urdax Magunazelaia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) DV. (2022-12-17). «Urdax Magunazelaia gana el Campeonato de piedras grandes» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) N.G. (2023-05-12). «Urdax Magunazelaia, sancionado por consumo de cannabis» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
- ↑ «[BIDEOA Martins Licis eta Urdax Magunazelaia nor baino nor gehiago Abadiñon - Abadiño»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).