Edukira joan

Urtubia leinua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urtubia leinua Lapurdiko etxe noblea izan zen. XI-XII. mendeetan Lapurdiko bizkonderriko baroi nagusietako bat zen Urtubiako jauna. XIV. mendean ondasunak eskuratu zituen etxe honek Nafarroa Garaian (Irurita, Gorriti, Leitza) eta 1341ean eraiki zuten Urruñako gaztelua Ingalaterrako erregearen aginduz, garai hartan Ingalaterrako koroaren mende baitzegoen Lapurdi. Urruñako herrian kokatu zen handik aurrera Urtubiako etxe noblea. XIV. mendean, Gipuzkoako Lazkano leinuarekin elkartu zen ezkontza bidez, eta oinaztarrekin batean gudukatu ziren Urtubiakoak ganboatarren aurka. XV. mendetik aurrera Nafarroako Juan Ibañez de Monrealen eraginpean geratu zen Urtubiako etxea. Agaramontarren eta beaumontarren alde eta kontra, txandaka, borrokatu ondoren, Hazparneko Zalduako eta Armendaritzeko etxeekin elkartu zen ezkontzaz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]