Uruk Hai
Uruk Haiak, Tolkienen Eraztunen Jauna eleberrian agertzen diren orko talde bat da.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uruk Haiak, Eguzkiaren Hirugarren Aroan agertu ziren. Orkoen leinutik datoz, baina hauen bertsio hobetuak dira, Uruk Haiek, eguzkiaren argia, ohiko orkoek baino hobeto jasan baitezakete. Jatorrian, Sauronek sortu zituen, bere armadetako elite bezala. Minas Tirithen setioan, Sauronen armadak, Uruk Haiak zituen. Ithilienen konkistan ere parte hartu zuten, baita Osgiliathen suntsipenean ere. Sarumanek ere erabiltzen zituen bere armadan, baina arma eta armajantzi berriak eman zizkien eta arlo batzuetan hobetu zituen.
Uruk Haiak, Mordorrek zituen orko soldadurik hoberenak ziren, bere kopurua, ohiko orkoekin alderatuz, askoz txikiagoa zen arren. Aldiz, Sarumanen tropetan, gehienak ziren.
Bere egitura anatomikoa, orkoena baino, gizakien antzerakoagoa zen, baina bere altuera handiagoa zen, euren giharrak indartsuagoak ziren euren izaera propioagatik, eta bere burezurraren edukia, gizaki batena baino pixkat txikiagoa zen. Hala ere, bere zentzumenak, orko batenak bezalakoak ziren, usaimen eta entzumen oso garatuarekin, ikusmen urriarekin eta dastamen ia hutsal batekin, soilik, eta ez beti, pasatutakoa, fresko eta osasungarritik ezberdintzea ahalbidetzen ziena.
Euren larruazala, beltza da, toki batzuetan gorri ilunerantz aldatzen dena, euren odola oso trinkoa eta beltza da. Aurrez aurreko borrokan trebeak ziren eta orkoak baino adimentsuagoak zirenez, arku, balezta eta setio armak erabiltzen trebe bihurtu ziren, hauen funtzionamendua, inongo arazorik gabe ulertzen zutelarik.
Uruk Hai ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uruk Hai ezagunen artean, Lurtz (soilik filmean agertzen da), Sarumanen esploratzaileen komandantea, Ugluk, Lurtz hil ondoren agintea hartzen duena, Vrasku, bigarren agintaria, Lugdush, Mauhur eta Shagrat daude, azken hau, Cirith Ungoleko gotorlekukoa
Esanahia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uruk Hai izena, Uruk, Hizkuntza Beltzean orkoa esan nahi duena eta haiz osatua dago, pertsona esan nahi duena. Uruk Haik, beraz, orko-pertsona esan nahi du. Antzerako izen bat, Olog Hai da (trol-pertsona), eguneko argia jasan zezaketen bereziki krudel eta indartsuak ziren trol mota batendako erabilia.