Uzta (Van Gogh)
Uzta (Van Gogh) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Vincent van Gogh |
Sorrera-urtea | 1888 |
Izenburua | De oogst |
Ekoizpen lekua | Arles |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 73 () × 92 () cm |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 25I, 47I14 eta 25H114 |
Kokapena | |
Lekua | Van Gogh Museoa |
Bilduma | Van Gogh Museoa |
Inbentarioa | s0030V1962 |
Uzta, baita ere Crau-ko lautada eta Crauko lautada Montmajour erorkinarekin (neerlanderaz De oogst) Vincent van Goghek 1888an, Arlesn sortutako olio-pintura inpresionistaren izenburua da. Amsterdamgo Van Gogh Museoan gordeta dago. Tamainua 73 x 92 zm.koa da. Izenburua, Uzta, egile berak eman zion.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Van Goghen beste margolan batzuk bezala, aire zabalean margotutako lana da. Van Goghek 1888ko ekainetik aurrera margotu zituen gari-soroei eta uztari buruzko koadro batzuen multzoko partea da. Van Goghek hainbat aldiz margotu zuen paisaia mediterraneoa irudikatzen du. Paisaia argitsu eta proventzala da, Cezanne miretsiak margotzen zuenaren antzekoa.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Van Goghek trebeki erabiltzen du perspektiba begirada gari-soroetan zehar urrutiko mendietara eta zeru urdinera eramateko. Galburu, hesi, gurdi eta etxaldeetatik distirak ateratzen dituen udako eguzki bizia nagusitzen da eszenan. Hain zuzen ere, argiaren intentsitateak lautada zabala margotzea zailtzen zuen, Van Goghek berak Émile Bernardi bidalitako gutun batean adierazi zuen bezala.[3]