V1500 Cygni
Itxura
V1500 Cygni edo Nova Cygni 1975 1975ean Cygnus konstelazioan gertatu zen noba distiratsu bat da.
V1500 Cygni 1975eko abuztuak 29an aurkitu zuen Minoru Hondak, eta hurrengo egunean 1,7ko magnitudea zuen. Aste betez begi hutsez ikusteko moduko bezain ikusgai egon zen. Bere une gorena gertatu eta 680 egunera izarraren magnitudea 12,5era jaitsi zen.
AM Herculisen motako izar aldagarri kataklismiko bat da, bigarren mailako nano gorri batez eta lehen mailako nano zuri batez osatua dagoena. Lehenak materiala jaurtitzen dio biziki magnetizatutako bigarrenari.