Edukira joan

Valerie Mizrahi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valerie Mizrahi
Bizitza
JaiotzaHarare, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Hegoafrika
BizilekuaHegoafrika
Hezkuntza
HeziketaLurmutur Hiriko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, biologo molekularra eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Lurmutur Hiriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Valerie Mizrahi (Salisbury, Hego Rhodesia, 1958) biokimikari hegoafrikarra da. Tuberkulosiaren inguruan egindako ikerketen ondorioz hainbat sari irabazi ditu, 2000an esate baterako Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen.

Valerie Mizrahi Salisburyn (gaur egun Harare) jaio zen 1958an. Orduan Hegoafrikaren menpeko lurraldea zen, gaur egun Zimbabweko hiriburua da. Morris and Etty Mizrahi gurasoak Greziako Rodas uhartetik joan ziren bertara[1]. Familia judu sefardiak da. Aita Johannesburgeko Sefardi Juduen Kongregazioko ohorezko presidentea da eta Valerieren etxean ladinoa (judu-espainiera) hitzegiten da[1].

Zientzietako batxilergoan kimika eta matematikak egin zituen eta ondoren Lurmutur Hiriko Unibertsitatean egin zuen kimika doktoretza. Ondorengo ikasketak Pennsylvania Estatuko Unibertsitatean egin zituen 1983 eta 1986 artean eta Smith, Kline & French farmazia konpainian egin zuen lan. 1989an Hegoafrikako Medikuntza Ikerketako Institutuan eta Witwatersrand Unibertsitatean (Johannesburg) ikerlari sartu zen eta 2010 artean aritu zen lanean. Tuberkulosian eta botiken erresistentzian zentratu zituen ikerlanak[2]. 2000 eta 2010 artea Howard Hughes Medical Instituteko Nazioarteko ikerlaria izan zen.

2011n Lurmutur Hiriko Unibertsitatean Gaixotasun Infekziosoen eta Medikuntza Molekularreko Institutuko zuzendari izendatu zuten.

Argitalpen aukeratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Effects of Pyrazinamide on Fatty Acid Synthesis by Whole Mycobacterial Cells and Purified Fatty Acid Synthase I. Helena I. Boshoff, Valerie Mizrahi, Clifton E. Barry. Journal of Bacteriology, 2002
  • The impact of drug resistance on Mycobacterium tuberculosis physiology: what can we learn from rifampicin?. Anastasia Koch, Valerie Mizrahi, Digby F Warner. Emerging Microbes & Infections, 2014

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Editor-eSefarad.com. (2011-03-09). «Valerie Mizrahi – woman scientist and mother» eSefarad (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
  2. «Valerie Mizrahi» scholar.google.co.za (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
  3. (Gaztelaniaz) Barbería, José Luis. (2000-01-11). «INVESTIGACIÓN Margarita Salas obtiene el Premio Unesco-L"Oréal para científicas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
  4. «Prof. Valerie Mizrahi Winner of the 2013 Christophe Mérieux Prize – Fondation Mérieux» web.archive.org 2015-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
  5. «The Oppenheimer Memorial Trust | 2018 – Valerie Mizrahi» www.omt.org.za (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]