Edukira joan

Vatnajökull

Koordenatuak: 64°24′N 16°48′W / 64.4°N 16.8°W / 64.4; -16.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vatnajökull
Datu orokorrak
MotaIzotz geruza
Luzera143 km
Azalera7.700 km²
Bolumena3.000 km³
Lodiera950 m
Geografia
Map
Koordenatuak64°24′N 16°48′W / 64.4°N 16.8°W / 64.4; -16.8
UTC orduaUTC±00:00
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakAusturland
Babestutako-eremuaVatnajökull parke nazionala

Vatnajökull (islandierazko Aintziren glaziarra, ˈvaʰdnaˌjœːkʏtl̥ ahoskatua) Islandiako glaziar handiena eta Europako handienetako bat da.

Vatnajökullek 8.100 kilometro karratuko hedadura du. Herrialdeko hego-ekialdean kokatua, haren hedadura osoaren % 8 hartzen du. Bolumenari dagokionez, Europako glaziarrik handiena da (3000 kilometro kubiko) eta bigarrena hedaduraz, aurretik Norvegiako Svalbard uharteetako Nordaustlandeteko Austfonna baino ez du.

Haren neurriak, gutxi gorabehera, 150 kilometrokoak dira, mendebaldetik ekialdera, eta 100 kilometrokoa, iparraldetik hegoaldera.

Izotzaren batez besteko lodiera 400 metrokoa da, eta gehienez ere milara iristen da. Islandiako sumendirik garaiena (Hvannadalshnjukur, 2.100 m) izotz-kaskoaren hegoaldeko inguruan dago, Skaftafell Parke Nazionaletik gertu, eta, hain zehazki ere, Öræfajökull izotz-kaskoa txikiaren azpian.

Iparraldeko, mendebaldeko eta ipar-ekialdeko ertzetarantz doazen glaziar mihiek 600 eta 800 metro arteko altuera hartzen dute; izotzaren batez besteko lodiera 400 metrokoa da, gehienez ere 900 metrokoa.

Glaziarraren azpian dagoen punturik sakonenak 300 metro sakon hartzen du, Skeidarajökullen arro glaziarraren azpian.

Urtean zehar gertatzen den elur prezipitazioa 4 eta 70 dezimetro artekoa da, hegoaldeko muturrean 4 metro gutxienez eta iparralderantz bat-batean jaisten da.

Islandiako rift bolkanikoa herrialdearen hego-mendebaldetik ipar-ekialdera doa, aktibitate geologikorik handiena, hain zuzen ere Vatnajökull dagoen tokian gertatzen den arren. Bereziki, izotz-kaskoa horren azpiko sistema bolkanikoak aktibo egon dira garai historikoetan, eta, ondorioz, gertatu den aktibitate eruptiboari buruzko corpus luze bat dago.

Dinamika horretatik abiatuta, sarri, laku bolkaniko deritzenak sortzen dira, nahiko ohikoak diren agerkari glaziarren iturri direnak. Grimsvotn lakua, adibidez, 1996an, aztertuenetako baten jatorria izan zen. Azpian dagoen multzo bolkanikoak 2004ko azaroan erupzio indartsu baina laburra ere eragin zuen.

Egungo egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatnajökullek etengabeko atzerakada bat jasan du, ziur asko, berotze globalarengatik eta bertan berriki gertatzen ari den aktibitate bolkanikoaren ondorioz. 1980an, 8.300 kilometro karratuko hedadura zuen; aldiz, 1958an, 8.538 km2-koa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]