Edukira joan

Vera Zakharova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vera Zakharova
Bizitza
JaiotzaDelgei1920ko uztailaren 12a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Heriotza2010eko urtarrilaren 1a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jasotako sariak

Vera Kirillovna Zakharova, errusieraz: Вера Кирилловна Захарова, (Delgei, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1920ko uztailaren 12a - Jakutsk, Errusia, 2010eko urtarrilaren 1a) Sobietar Aire Indarraren Polikarpov Po-2 anbulantzia-hegazkin pilotua izan zen.[1] Bigarren Mundu Gerran zehar. Valeri Kuzmin sobietar hegazkinlari aitzindariaren ikasle izandakoa, lehenengo jakutiar emakume pilotua izan zen.

Bigarren Mundu Gerran zegoela, alemaniarrek bere hegazkina eraitsi zuten Polonian. Verak larrialdiko lurreratzea egitea lortu zuen, baina Wehrmachten kontrolpeko eremu batean lurreratu zen. Ondorioz, alemaniarrek gerra-preso hartu zuten.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Anatoli Xmatkov hartu zuen senartzat, erregimentu bereko pilotua izandakoa. Hasiera batean Brianskera joan ziren bizitzera, baina senarra lanbidez fiskala zenez , hainbat aldiz aldatu ziren lekuz. 1965ean senarra bihotzekoak jota hil ostean, Vera Jakutskera itzuli zen. Han Sobietar Zientzia Akademiako Kosmofisika eta Aeronomia Institutuaren adar batean egin zuen lan. Gainera, 1976 eta 1983 bitartean Sobietar Bake Batzordean zerbitzatu zuen.

2010ean hil zen Jakutsken 89 urte zituela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]