Vincent d'Indy
Paul Marie Théodore Vincent d'Indy (Paris, Frantzia, 1851ko martxoaren 27a - ibidem, 1931ko abenduaren 2a) musikagilea eta pedagogoa izan zen. Wagnerren jarraitzaile sutsua izaki, haren eragina nabaria du. Bere drama lirikoetan leitmotiv egitura erabili zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C. Francken ikasle izan zen. Kontrapuntua, harmonia, konposizioa eta organoa landu zituen harekin. Le chant de la cloche (1879-1883, Kanpaiaren kantua) izeneko lanarekin Paris Hiria saria irabazi zuen, eta 1885 inguruan, frantses musika-eskolako kide nagusietakoa zen. 1886ko udan bere lanik adierazgarrienetako bat plazaratu zuen: Symphonie sur un chant montagnard français (Frantziako menditar kantu bati buruzko sinfonia).
Musika sortzeaz gainera, beste alor batzuk ere landu zituen. Piano-jotzailea izan zen, hizlaria, polemista, musikologoa, transkribatzailea, koru- eta orkestra-zuzendaria. 1896an, arrakasta handia izan zuen, ballet baten musika ziren Istar izeneko orkestrarako bariazioekin. 1894an, Schola Cantorum delakoa sortu zuen, eta bera jarri zen zuzendari.
Emiliana de Zubeldia (1888-1987) orkestra zuzendari, irakasle, konpositore eta pianistak berarekin ikasi zuen Pariseko Schola Cantorum-ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vincent d'Indy |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.