What's New, Pussycat?
What's New, Pussycat? (euskaraz Zer berri, Katemetxo?) 1965ko Clive Donner ingeles zinema zuzendariak zuzendutako komedia filma bat da. Peter Sellers, Peter O'Toole, Romy Schneider, Capucine, Paula Prentiss, Woody Allen eta Ursula Andress aktoreek antzeztu zuten.
Gidoia orduan oso gazte zen Woody Allen gidoigile eta aktore hasiberriak idatzi zuen. Filmaren erdialdera, Allenek gidoigile lana laga zuen, ekoizle nahiz aktoreek gidoian eurek nahi zituzten aldaketatxoak burutzeko eskua sartu nahi baizuten. Allen eszenak berridazteaz nazkatu eta bere gogoko aldaketak berridaztera mugatu zen. Filma zinemetan estreinatzean, Allenek jatorriz idatzitako gidoiarekin ezer gutxi ikusteko zeukan.
Woody Allenek aipatutakoaren arabera:
« | Ekoizleek gidoia inoiz ez zuten ulertu, ezta hitz bakar bat bera ere. Eta noski, nik ez nuen ez bozka ez hitzik. Ahoa irekitzea besterik ez nuen neu ixilarazi edota kaleratu nezaten. Hortaz, ez zitzaidan ez esperientzia, ezta filma bera ere gustatu. | » |
Argumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Michael James (Peter O'Toole) Parisko moda aldizkari prestigiotsuenaren zuzendaria eta gonazale porrokatua da, aldioro bere sexuzalekeriaren ondorioz guztiz gatazkatsuak diren emakumeez inguratua egon ohi da. Michael ez da gai harreman bati leial izateko, ezagutzen dituen emakume guztiak berarekiko jasan ezinezko erakarpena sentitu ohi baidute. Bere maitasun bizitza nahasia zuzendu asmoz, Jamesek Fritz Fassbender doktorearen (Peter Sellers) kontsultara laguntza bila joango da. Baina bere zoritxarrerako, Fritz doktorea Michaelek berak baina are sexuarekiko obsesioa duen psikiatra eroa da, eta bere arazo gainditzen lagundu beharrean, beree bizitza sekulako kakanahastea bilakatzen besterik ez du lagunduko.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peter Sellers:. Fritz Fassbender doktorea
- Peter O'Toole: Michael James
- Romy Schneider: Carole Werner
- Capucine: Renée Lefebvre
- Paula Prentiss: Liz Bien
- Woody Allen: Victor Shakapopulis
- Ursula Andress: Rita, paratxutista
- Michel Subor: Philippe
- Edra Gale:Anna Fassbender, Fassbender doktorearen emaztea
- Katrin Schaake: Jacqueline
- Eléonore Hirt: Sylvia Werner andrea, Carolen ama
- Jean Parédès: Marcel, Renéeren senarra
- Jacques Balutin: Etienne
- Jess Hahn: Werner jauna, Carolen aita
- Howard Vernon: doktorea
- Françoise Hardy: maiorraren laguntzailea
- Sabine Sun: haurtzaina
- Nicole Karen: Tempest
- Jacqueline Fogt: Charlotte
- Daniel Emilfork: gasolindegiko gizona
- Tanya Lopert: Lewis andereinoa
- Barbara Somers: Marks andereinoa
- Robert Rollis: auto alokatzailea
- Annette Poivre: Emma
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1965eko filmak
- Richard Talmadgek zuzendutako filmak
- Woody Allenek idatzitako filmak
- Peter Sellersek antzeztutako filmak
- Peter O'Toolek antzeztutako filmak
- Romy Schneiderrek antzeztutako filmak
- Woody Allenek antzeztutako filmak
- Ursula Andressek antzeztutako filmak
- Jess Hahnek antzeztutako filmak
- Françoise Hardyk antzeztutako filmak
- Colin Drakek antzeztutako filmak
- Jacques Balutinek antzeztutako filmak
- Louise Lasserrek antzeztutako filmak
- Marcel Gassoukek antzeztutako filmak
- Richard Burtonek antzeztutako filmak
- Tanya Lopertek antzeztutako filmak
- Jean-Pierre Zolak antzeztutako filmak
- Charles K. Feldmanek ekoitzitako filmak
- Clive Donnerek zuzendutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Frantziako filmak
- Umorezko filmak
- Amodiozko filmak
- Psikiatriari buruzko filmak
- Parisen girotutako filmak