Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2007ko uztaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

2007 urteko uztailean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Oso gauza bitxia gertatzen da alfabeto zirilikoko letra batzuk etzatean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabon!

Ez dakit inor gehiagori arazo hau gertatu zaion baina konturatu naiz alfabeto zirilikoko letra batzuk etzatean guk erabiltzen dugun alfabetoko letrak bihurtzen direla. Hona hemen adibide bat: и letra u bihurtzen da, eta т berriz, m:

Косово и Метохија — Косово и Метохија

Badaezpada, galderatxo bat egin nahi nizueke: zuek ere ni bezalaxe irakurtzen al duzue eman dizuedan adibidea? Agian ordenagailuan instalaturik daukadan hizkuntz paketearen arazoa izan liteke.

Mila esker.

--Tximist - (Harremanetan jartzeko) 22:19, 1 Uztaila 2007 (UTC)

Izan ere, horrelakoxeak dituzu letra etzanak. Erran nahi dizut, eskuzkoan (horixe baita letra etzan delakoa) u ezartzen duzu и, m izkiribatzen duzu т, eta abar. Ez duzu ezeinere huts edo "arazo". Ongi izan. Teddy, 2007-9-30

Txolarre Irratia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosaldeko euskarazko irratia da. 2.000. urteko abenduaren 26an aireratu zen aurreneko aldiz. Ordutik, etenik gabe,, "Tolosaldeko Ahotsa" izeneko magazina aireratzen du astelehenetik ostiralera, goizez. Horrekin batera, norbanako, talde eta eragile ezberdinek irratsaioak burutzen dituzte irratian.

Tolosaldeko informazioa euskaraz ematea du helburu eta aldi berean, eskualdea osatzen duten 28 herrien arteko komunikazioan eragin nahi du.

Anoetako (Gipuzkoa) Edurka pabiloilan du egoitza irratiak. Tolosaldeko udalik gehienek diruz laguntzen dute irratia eta aldi berean, irratiaren inguruan osatuta dagoen taldeak, urtean zehar ekimenak burutzen ditu irratia finantzatu ahal izateko. Arlo pribatua ere lantzen du Txolarre Irratiak bazkideak baititu eta publizitate salmentan ere aritzen baita.

Hauek dira harremanetarako bideak:

TXOLARRE IRRATIA

Sakabanatua 5, 20270 ANOETA

943 69 80 38

943 65 09 67

txolarrefm@euskalnet.net

Txolarre Irratia

Pare bat galdera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beno, azalean jarri dut hau lehen eta orain ikasi dut (erakutsi didate) txokoan hobe dela.

Azalari buruz, zergatik ez daude beste hizkuntzetako wikipediak ordenaturik, adibidez 10000 aritukulura arte, 10-25000...? Beste hizkuntzetan horrela agertzen dira. Ez da hain garrantzitsua ere, baina beno.

Eta Euskal Herriko herri guztiak baldin badaude ere, asko eta asko batere informaziorik gabe daude. Adibidez, Tolosa, nahiko garrantzitsua da eta bizpahiru lerro besterik ez ditu. Nik proposatzen dut bakoitzak bere herria behintzat itxuroso uztea, nik Berastegin idatzi nuen zerbait (agian gehiago osatuko dut). Hortik aurrera, ez dakit baina nolabait antolatuta edo, denon artean herri guztiak pixkanaka betetzen saiatzea ondo legoke nire ustez.

Ea ba zer iruditzen zaizuen. Euskaltzale bat - idatzi beldurrik gabe16:28, 24 Uztaila 2007 (UTC)

Herrien kontua behin baino gehiagotan aitatua izan den gaia da, gertatzen dena, ez dudala uste Larraine, Mutiloa edota Nagore herrietako wikilaririk dagoenik eta hori dela eta, saiatu behar gara informazioa beste iturri batzuetatik lortzen eta saiatu X Nafarroako udalerria da moduko artikuluekin bukatzea, wikiproiektu edo antzekoen bidez.
Azaleko ideia ez zait hain ona iruditzen, artikulu kantitatea obsesio bihur baitaiteke wikilariontzat eta artikuluen kantitatea kalitatearen aurretik ipintzea, hots, helburua artikulu gehiago idaztea izatea (zenbat eta gehiago hobeto) hauen kalitateari erreparatu gabe. Nik nahiago dut artikulu gutxiagodun baina udalerri eta beste era askotako artikuluei buruz informazio erabilgarria duena, lerro bateko milaka artikuluz jositako wikipedia ez erabilgarri bat baino.--Janfri; idatzi lasai 07:00, 25 Uztaila 2007 (UTC)

Orain arte ez dut gehiegi lan egin euskarazko wikipedian baina orain helburu bezala daukat. Tira, gai honi buruz proposatu daitekeena da wikiproiektu bat sortzea, denon artean norberak ezagutzen dituen udalerriei buruzko informazioa ipintzeko. Tamalgarriak dira X Nafarroako udalerria da bezalako artikuluak.Eta ni neu,nafarra izanik,sahiatuko naiz ezagutzen ditudan udalerri nafarrei buruz idazten. Besteok berdina egin dezakezue ere,denon artean Euskal Herriko ahalik eta udalerri gehien osatzeko.--Nafarroa 16:44, 2 Abuztua 2007 (UTC)