Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2008ko abuztua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Necesito ayuda, por favor

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo amigos! Desgraciadamente no hablo mucho vasco. Necesitaría que alguien fuera tan amable de grabarme la siguiente frase en vasco:

Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.

Por favor avísenme en mi página de discusión de la wiki húngara o la castellana. Muchas gracias de antemano. --El Mexicano 18:03, 2 Abuztua 2008 (UTC)

Begiratu hau, 3. orria. --Unai (esan) 17:42, 5 Abuztua 2008 (UTC)

Manual for new and small Wikipedias

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hello, at Meta there is the project of a Manual to help new and small Wikipedias, and a set of Wikipedia pages and help pages every Wikipedia should have. You gained experience in these questions when building up your language edition, and I would like you to have a look and comment. Kind regards --Ziko 13:23, 9 Abuztua 2008 (UTC)

Ea norbaitek hau egiten dakien

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! Beno, bueltan naiz jada nire opor luzeetatik eta hasi naiz jada beste erronka batekin. Dakizuenez denbora nahiko dedikatzen diot koordenatuen asuntoari. Lehen koordenatu baten gainean klik egiten zenuenean zuzenean ingeleraz zegoen tresna batera zihoan, hainbat mapa eta bestelakoak lortu ahal izateko. Beno, ba jada tresna hori egonkor izendatu dute eta zerbitzariaren helbidea aldatu. Orain euskaraz jartzeko aukera ederra zegoen eta nik hori erabili dut. Orain klik egiterakoan euskaraz dagoen tresna batera joango gara, nahiz eta ez den gehiegi ere euskaraz dagoena. Beno... harira. Gauza da posible dela jartzea koordenatuetan zein herrialdeko koordenatua den. Horretarako region:EH jarri behar da, adibidez. Ikusi nola geratzen den Nafarroako edozein koordenatutan, adibidez Altsasu artikuluan. Goian klik egiterakoan zuzenean irekiko da beste orrialde bat eta bertan jarriko digu EH-NA eskualdean dagoela eta eskubian, maparen azpian Euskal Herriko herrialde bakoitzean mapak eta bestelakoak eskuratzeko bidea dago. Orain zuei guztiei planteatu nahi dizuedan arazoa:

  • Araba eta Gipuzkoan erraza da lortzea mapa bat, nahikoa da UTM koordenatuen datua sartzearekin. Ikusten duzuenez zerbait aurreratu dut gai honetan.
  • Nafarroan sistema [sitna.cfnavarra.es SITNA] izeneko orrialdean dago. Hau guztia flash bidez eginda dagoela dirudien arren ez da horrela eta formulario batzuekin lortzen dira koordenatuak sartzea. Nik HTML badakit, baina nola egin formularioa automatikoki bete eta mapa lortzeko ez dakit egiten... agian norbaitek badaki.
  • Bizkaian konplexuagoa da, badirudielako ezin dela koordenatuekin bilatu, herriarekin bai ordea. Herriak honako orrialdean sartzen dira baina .asp baten bitartez. Hau zuzenean txertatu ote daitekeen ere ez dakit. Bestela posible da ere karratuka bilatzea, baina horretarako ez ditu koordenatuak erabiltzen, eurek sortutako klabe mordo bat baizik. Aukera hau askoz zailagoa dela dirudi.
  • Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa... buff! Hau bai dela zaila. Ez dago orrialde bereziturik eta dena geoportailaren bitartez egin daiteke... baina honetan flasha erabiltzen dute. Beste hizkuntzatan begiratzen egon naiz eta badirudi e zduela aterabiderik, lehen html sistema bat erabiltzen zutelako eta orain erabiltzen dutena askoz zailagoa delako. Inork oraindik konpontzea ez badu lortu agian ez du soluziobide errezik.

Beno, ba hori zen, norbaitek zerbait konpontzen baldin badaki edo jakin badezake nor izan daitekeen gai... esan dezala! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:08, 24 Abuztua 2008 (UTC)

Bizkaiko kasuan, herrialdez herrialde aurkitu nahi badituzu, begiratu http://www.bizkaia.net/hirigintza/mapak/eu_municipios.asp orriaren HTMLa eta bilatu <FORM NAME="miform" ACTION="eu_Municipios.asp" METHOD="POST"> etiketa. Horren azpian <OPTION VALUE> etiketa pilo bat daukazu, bakoitza herri bati dagokiona. Balio horiek kontrolatzen dituen elementua <SELECT NAME="municipio" SIZE="1" onChange="this.form.submit()" class="lst"> izenekoa da. Honela egin behar duzu: http://www.bizkaia.net/hirigintza/mapak/eu_municipios.asp?municipio=1, alegia, URL nagusiaren ondoren, "?" ikur bat jarri, gero kontrolaren izena ("municipio"), gero "=" ikurra eta gero balioa. Flashen kasuak oraintxe begiratuko ditut, ea zerbait lortzen dudan.--Assar; (erantzun hemen) 21:13, 24 Abuztua 2008 (UTC)
Hau da, eskuz sartu behar dela, municipio hitzaren ostean zenbaki bat doalako eta ez herriaren izena. Gainera herrietarako ondo dago, baina koordenatuak agian auzo batenak dira, edo udalerria ez den herri bat, edo mendi bat... koordenatuen bidez ez bada bilatzen interesgarria da baina ez bilatzne duguna! Eskerrik asko hala ere hain azkar bilatzearren! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:29, 25 Abuztua 2008 (UTC)
Iparraldeko herrien kasuan ere, antzeko formula erabili dezakezu: http://www.geoportail.fr/RechercheGC.do?ville=iroulegui. Kasu honetan, izenak frantsesez idatzi behar dituzu, eta bestalde, ohar bat agertzen da hasieran, orrira sartzen den bakoitzean (hala ere, badauka checkbox bat desaktibatzeko).--Assar; (erantzun hemen) 21:40, 24 Abuztua 2008 (UTC)
Arazoa justu hor dago. Guk izenaz euskaraz ematen dizkiogu eta beraz script bat sortu beharko litzateke frantsesezko izena bilatzeko... eta horrek ez du zentzu handirik, gure tresna koordenatuak emanda bilaketa egite baita. Badirudi software askearekin egiten dutela eta ingelerazko orrialdean mezu bat utzi dut ea norbaitek konpontzen dakien. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:29, 25 Abuztua 2008 (UTC)

Lankide izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aupa neska-mutilok! Wikipedia ezberdinetan lankide berdina edukitzeko aukera badago. Ezaugarri hau gaitzeko, baina, wikiproiektu guztietan erabiltzaile izen berbera izatea ezinbestekoa da. Hau dela eta, Lankide:Lee-SULek eskatu egin digu Lankide:Lee izena usurpatzea (lankide hau existitzen da, eta pare bat edizio egin ditu). Kasu hauetan wikimediaren arabera eginbeharrekoa wikiproiektu bakoitzaren esku gelditzen da, eta horregatik zer uste duzuen jakin nahiko nuke (ondoren bozkaketa egin dezakegu behar izanez gero). Kasu honetan lankide zaharra edizio pare bat baino ez du, baina erabiltzaile berriak ere ez du ediziorik... beraz ez dut uste usurpazio eskubiderik duenik. Nik ondorengo politika proposamena egiten dut:

  • Lankide izena bandalizatzeko edo oro har beste lankide bati kalte egiteko sortutako kontuak aldatzearekin ados
  • Lankide batek ediziorik ez badu eta beste batek izen globala eskatzen badu aldatzearekin ados
  • Beste kasuetan izen aldatzearen kontra.

Zer deritzozue? --Alfredo Beaumont 19:13, 25 Abuztua 2008 (UTC)

Buff! Gainera nahiko konplexua da, Lee izena ziurrenik ez baita leku bakarra arazoak sortuko dituena. Imajinatu ingelerazko wikipedian bazegoela ediziorik egin ez zuen Theklan izeneko lankide bat! Beraz zuk diozun politikarekin bat egiten dut, horrelako izen "arruntak" erregistratzeak arazoak sortu baititzake. Hala ere begiratu beharko genuke Lee horrek noiz egin dituen aldaketak eta ahal izanez gero email bat bidali arazoa komentatuz. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:44, 25 Abuztua 2008 (UTC)

Tell us about your Wikipedia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Please Tell us about your Wikipedia language edition, answering some questions, and learn about others.--Ziko 17:35, 28 Abuztua 2008 (UTC)

Commons (bai, berriz)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriro natorkizue Commonseko kontuekin. Dakizuenez, Basque Country kategoria bat dago, baina IP anonimo eta beste erabiltzaile batzuek Basque Country (historical territory) izeneko kategoria batera -2007ko abenduan sortu zutena- pasatzen dute sistematikoki Lapurdi, Baxe Nafarroa, Nafarroa Garaia eta Zuberoako kategoriak. Irain bat jaso dut aldaketok desegiteagatik. Ondoren, elkarrizketa nahiko zibilizatu bat izan dut erabiltzaile batekin, bozketa bat egitea proposatzen didana. Baietz esan baino lehen zuekin komentatu nahi nuen, zuen iritziak jakiteko, eta bozketa horren alde txar posibleak ikusteko. Pikutara bidaltzen banauzue ere ulertuko nuke... --Unai (esan) 18:20, 28 Abuztua 2008 (UTC)

Erabiltzailea administradore batekin jarri da harremanetan bozketa bat egiteko, antza denez. --Unai (esan) 19:12, 28 Abuztua 2008 (UTC)
Nere ustetan ez du zentzurik bozketa bat egitea kasu honetan. Hala izanez gero, nere ustez, argitu behar dena da... zein hartuko dugu Basque Country hitzaren jatorria? Euskal Herria ala País Vasco. Euskal Herria hartzen badugu jatorriz, orduan argi dago zer izan behar duen kategorian sartzen dena, baina dirudienez jendeak País Vasco hartu nahi du hitzaren jatorri moduan. Orduan argudiatzen jarraitu genezake. --Alfredo Beaumont 19:31, 28 Abuztua 2008 (UTC)
Bozketaren zentzua izan beharko litzateke ea Basque Country Euskal Herri gisa hartu edo ez eta horrela ez bada Euskal Herria berdin historical territory izango litzateke. Bestela, Basque Country Euskal Herria dela bozkatzen bada orduan Basque Autonomous Community azpikategoria izango litzateke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:14, 28 Abuztua 2008 (UTC)
Bitxia, ingelesezko wikipediako "Basque Country (historical territory)" artikuluaren eztabaida orria aztertzen baduzue, hor ikusiko duzue izen hori ere ez dutela onartzen Euskal Herriaren kontzeptua adierazteko. Badirudi kontua dela Nafarroa, EAE eta Iparraldea lotzen dituen inolako kontzepturik ez artikulurik ez agertzea Wikipedian edo Commonsen--Assar; (erantzun hemen) 22:21, 28 Abuztua 2008 (UTC)
Beste hizkuntzetako wikipedietan Euskal Herria artikulurako loturek ez daramate "historical territory" dioen inora (afrikaans, baskeland; alemanieraz, baskenland; frantsesez, Pays Basque...) baizik eta "Euskal Herria" edo "País Vasco" hitzen parekora. Bitxikeria gisa, soilik ingelesezko wikipedian egin da lotura hori ("historical territory"-ra). Zergatik ote? Agian zuzenean "Basque Country" onartzen ez duen norbaitek hori sustatu al du?. Beste Wikipedia batzuetan zuzenean "Euskal Herria" idatzi da, baina uste dut Commonsen ingelesezko ordaina existitzen bada, beti hori jartzea dela.--Assar; (erantzun hemen) 22:27, 28 Abuztua 2008 (UTC)
Nik nahiko argi daukat nire partetik: "Euskal Herria" adierazteko ingelesezko hitza "Basque Country" izan beharko litzateke, uste baitut ingelesez horixe dela hitzaren zentzua (nahiz eta ez dakidan erabat seguru hori horrela den), alegia, "Basque Country" Frantzian eta Espainian hedatzen den eta zazpi probintzia dituen "gauza hori" dela. Gero, EAE adierazteko "Basque Country (Autonomous Community)" edo "Basque Autonomous Community" erabil daiteke. Espainieraz "País Vasco" hitzak beste zentzu bat badauka, hori ez da ez euskararen ez ingelesaren arazoa. Dena dela, uste dut arazo hau ez dela hain erraz konponduko, erabakia bata zein bestea izan, arazoa ez da hitza bera, arazoa lehen esan dudana da, zenbaitek ez dutela onartzen EAE, Nafarroa eta Iparraldea lotzen duen kontzepturik.--Assar; (erantzun hemen) 22:35, 28 Abuztua 2008 (UTC)

Uste dut arazoa dela jende gehienak Commonsen Euskal Herriari buruzko zerbait bilatzen duenean, "Basque Country" bilatzen duela, eta batzuek ez dutela nahi hor Euskal Herri osoa adierazten duen ezer agertzerik. Beno, agian konpromiso batera iristeko, beste aukera bat ere badago: "Basque Country" desanbiguazio orri gisa uztea, eta hor terminoak dituen interpretazio guztiak azaltzea eta "Basque Country (historical territory)", "Basque Country (autonomous community)" eta beste edozein interpretaziotako kategoriara bideratzea. Dena den, ni aurrekoan azaldutakoaren aldekoagoa naiz: Basque Country = Euskal Herria.--Assar; (erantzun hemen) 12:51, 29 Abuztua 2008 (UTC)

Bozketara iristen bada nire ustez wikipedia ezberdinetan dauden Euskal HErria wikiproiektuei bozketan parte har dezaten esan beharko geniekeen. Badira horrelakoak ingelerazko wikipedian, nahiko aktibo baita Italiakoan. Gainera Kataluniako Wikipedian ere mezua utziko nuke, bozketaren terminoak azalduz. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:00, 29 Abuztua 2008 (UTC)
Mugimenduak egon dira administratzaile baten partetik, eta debate publiko bat ireki du hemen. Nahiko ondo arrazoitu du, gainera, eta ematen dituen soluzioak oso onak iruditzen zaizkit. Erantzun baino lehen zuekin elkarbanatu nahi nituen nire gogoak. Nire ustez, irabazteko hiru bataila dauzkagu:
  1. Onar dezatela Basque Country ez dela Euskal Autonomia Erkidegoa. Horretarako kategoria bat sortu behar da Basque Country (Spain) edo antzerako zerbaitekin (Autonomous Community of the Basque Country?).
  2. Onar dezatela badagoela Basque Country kategoriaren zati bat Category:Pyrénées-Atlantiques kategoriaren barnean. Horretarako kategoria berri bat sortu behar da Basque Country (France) edo antzerako zerbaitekin (Northern Basque Country?).
  3. Bi kategoria horiek, bakoitza bere estatuko kategorietan egoteaz gain, Basque Country izeneko beste batean egotea. Eta Basque Country hori Category:Regions of Europe eta Category:Disputed territories kategorien barnean (azkena ez da behar-beharrezkoa). Hala ere, Nafarroa "galdu" ez dezagun, uste dut (historical territory) koletilla zaila izango zaigula kentzea (agian ez da hain garrantzitsua).
Southern Basque Country edo zer edo zer Laurak Bat adierazteko nahita ahaztu egin dut, gerra galdua dela badakidalako. Zer iruditzen? --Unai (esan) 18:52, 29 Abuztua 2008 (UTC)
Ados.--Assar; (erantzun hemen) 22:32, 29 Abuztua 2008 (UTC)
Nik bertan nire erantzuna utzi dut. Ez nago ados Category:Basque Country (Autonomous Community) izenarekin, egokiagoa baita Basque Autonomous Community zuzunean jartzea. Izenaren itzulpen egokia da, politikoki zuzenenena da (legalena, berez) eta gainera logika osoa du gero hori Basque Countryren barruan sartzeak. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:31, 30 Abuztua 2008 (UTC)

Nik ere erantzun dut Iparralderako Northern Basque Country proposatuz. Ea zer erantzuten duten. Ez dut uste gainontzeko administratzaileek Lmbugak bezain naturalki onartuko dutenik... --Unai (esan) 08:49, 30 Abuztua 2008 (UTC)

Zer iruditzen Basque Country (Spain) eta Basque Country (France)? Balbo erabiltzaileak hori proposatu du. Niri egokia iruditzen zait. Izendapen horrekin argi geratzen da gure herria bi estatu artean dagoela. Ez da gutxi. Navarre ere jartzearen alde agertu da, baina ez zait argi geratu Basque Country kategoriapean ikusten duenentz. --Unai (esan) 18:12, 31 Abuztua 2008 (UTC)
Beno, nire iritzia utzi dut, Nafarroa kanpoan utzi nahi dutelako. Nire ustez Basque Country (Spain) baino zuzenagoa da Basque Autonomous Community (Spain) jartzea, Spain hori mantendu nahi izatekotan, berez deskribatzen daudena autonomia erkidego bat delako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 18:39, 31 Abuztua 2008 (UTC)

Arrazoi duzu. Ez naiz horretaz ohartu. --Unai (esan) 18:48, 31 Abuztua 2008 (UTC)

Nik ere idatzi dut nire iritzia.--Assar; (erantzun hemen) 20:25, 31 Abuztua 2008 (UTC)
Ez dakit gehiegi izango ote den, baina Trebiñuko kontua ere plazaratu dut. Alea jacta est! --Unai (esan) 20:40, 31 Abuztua 2008 (UTC)
Ondo iruditzen zait.--Assar; (erantzun hemen) 21:08, 31 Abuztua 2008 (UTC)

Bertan esandakoak orokorrean ondo iruditzen zaizkit eta proposamenen alde agertu naiz Commonsen. -- Txopi 12:25, 1 Iraila 2008 (UTC) Balbok beste proposamen bat egin du. Hamar minutu barru oporretan noa, eta ez dit denborarik eman ondo irakurtzeko, baina uste dut bere proposamena "Category tree proposition 2" dioena dela. Ni oraindik ere "Category tree proposition 1" dioenaren aldekoa naiz, baina bigarrenaren aurka ere ez nago. Ikusten diodan arazoa da kategoriak errepikatu egiten direla toki ezberdinetan.--Assar; (erantzun hemen) 10:25, 3 Iraila 2008 (UTC)