Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2009ko otsaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

wikiliburuak-wikiversity

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo, guztioi.

Wikipedian berri samarra naiz, baina hala ere, apaltasunez, eskaera pare bat egin nahi nuke.

Atzo, Vi wikiartikulua aldatu zuen batek eta kontsultatu ondoren, testu prozesagailu baten eskuliburu hutsa zela ikusi nuen. Hobe deritzot artikulu hori wikiliburu moduan azaltzea. Baina okerrena da wikiliburuak kontsultatu eta panorama ikusi nuenean. Iruditzen zait sendotu behar den edo bestela garbiketa behar duen atala dela, liburu asko aspalditik utzita daude eta zirriborro hutsa dira, kasurik hoberenean (ikusi, esaterako, matematika didaktikarena, non abakoari buruzkoek liburua baino, wikiartikuluak diren).

Eta bigarren, wikiversity proiektua euskeraz izatea eskatzen dut. Nik nire aldetik badut materiala, ariketak, arlo ezberdinei buruz, bertan jartzeko. Noski, nahi dut jakin aurrena beste inork horren beharra ikusten duen, ez bailitzateke zentzuzkoa pertsona bakar baten nahiari erantzunez, atal berri hori aurrera eramatea. Zer iruditzen zaizue?

Joxemai, (erantzunak hemen)

Gutxi gara eta lan asko dago egiteko, Joxemai. Hala ere wikiliburuen inguruan ari garela, ikusi al duzu proposamen hau. Nire ustez hortik hastea ideia ona litzateke.

Aio! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:01, 10 Otsaila 2009 (UTC)

Translatewiki.net update

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Translatewiki.net formerly known as Betawiki is where the Internationalisation and Localisation of MediaWiki is concentrated. Over 300 languages are supported, issues with MediaWiki programs are dealt with. We need all the help we can get to ensure that we can maintain this service in the face of an increasing workload.
  • Currently 99.42% of the MediaWiki messages and 48.48% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 15:38, 13 Otsaila 2009 (UTC)
  • Currently 99.60% of the MediaWiki messages and 45.37% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 09:15, 25 Martxoa 2009 (UTC)

Mesedez blokeatu bi erabiltzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken orduan egin dutena ikustea baino ez dago. Maximillion Pegasus Max Francesco

Eskerrik asko.

Kaixo! Maximillion Pegasusek ez du ezer txarrik egin, kontrakoa baizik, Max Francescoren aldaketa bandalikoetako bat konpondu du eta. Blokeatu behar dugun erabiltzaile bakarra Max Francesco da. Ondo izan.
Tximist - Zer berri? 23:06, 17 Otsaila 2009 (UTC)

Koordenatuekin arazoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atakora Departamentua eta Alibori Departamentuaren inguruko artikuluak egin ditut eta ez ditut koordenatuak ondo ikusten. Beste norbaiti gertatzen zaio berdina? Eta norbaitek badaki zein den arazoa? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:53, 21 Otsaila 2009 (UTC)

Kaixo! Nik ere gaizki ikusten ditut koordenatuak. Baina ondo ikusten ditut lerro hauek kenduta edota bere balioak berdinduz:
| E= | N=
edota
| E=E | N=N
Tximist - Zer berri? 16:06, 21 Otsaila 2009 (UTC)
Beste gauza bat koordenatuen inguruan. Ikusi dut Atakora Departamentua artikuluan lerro hauek hutsik utzi dituzula:
| se= | sn=
Lerro horiek hutsik daudenez, irakur daitekeen koordenatua 10°18′″N 1°22′″E da, segunduen " komatxoak irakur daitezke. se eta sn datuak ez dakizkigunean, segunduen ikurra ezkutatu beharko genuke. Baina ez dakit hori egiteko gai izango naizen. Koordenatuen txantiloiak oso korapilatsuak baitira. Tximist - Zer berri? 16:23, 21 Otsaila 2009 (UTC)

Ba ez dakit zergatik gertatzen den hori. Baina bai, aldatuta eta E eta N kodeak kenduta badirudi konpontzen dela. Joder, ba eurak bakarrik aldatu dira, ze lehen horrela jarrita ez zegoen arazorik! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:15, 21 Otsaila 2009 (UTC)

Kaixo lagunok! Konturatu gabe asteak joan asteak etorri eta hurrengo astean, hau da, martxoaren 2tik 8ra biak barne Euskal Astea izango da berriro. Norbaitek ba al du ideiarik? Zer egin daiteke? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:04, 22 Otsaila 2009 (UTC)

Bi euskaldun Commonseko Urteko Argazkiaren hautagaien artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aipagarria iruditzen zait bi euskaldun egotea Commonseko Urteko Argazkiaren hautagaien artean: Mikel Catania Keta (aretxabaletarra) eta Mikel Ortega (errenteriarra). Biek egindako argazkiek euskaraz dute izenburua: Donostia Igeldotik eta Biandintz eta zaldiak. Azkenak (orain arteko botuak ikusita) aukera asko dauzka bigarren fasera igarotzeko. Zer iruditzen? --Unai (esan) 09:32, 23 Otsaila 2009 (UTC)

Nik ez nekien ezer eta oraintxe bozkatu dut. Bi argazki horiek nabarmendu genituen bere garaian euWikipedian. --Orereta (erantzunak) 11:44, 23 Otsaila 2009 (UTC)
Argazkiez ari zaretela, euskal wikipediako azalean nabarmendutako argazkien atala apur bat motel dabil urte hasieratik. Argazki gehiago behar ditugu.--Assar; (erantzun hemen) 18:03, 23 Otsaila 2009 (UTC)
Batzuk gehitu ditut. --Orereta (erantzunak) 22:27, 23 Otsaila 2009 (UTC)

Kaixo, proposamen batekin nator. Hego Euskal Herriko udalerrien armarriak sortzen hasi naiz SVG formatuan. Dagoeneko batzuk egin ditut eta igo ditut commons-era, baina herri guztienak ezin ditut sortu. Norbaitek bere herriko (edo edozein herriko) armarria egitea nahiko balu, utzi dezala hemen behean proposamena. Baita ere, norbaitek armarriak egin nahiko balitu, nire eztabaidan utzi dezala mezua. estilo honetakoak egiten ari naiz: Fitxategi:Escudo de Tolosa, Gipuzkoa.svg eta Commons:Category:SVG coats of arms - Spain. Ondo izan. --An13sa 17:44, 26 Otsaila 2009 (UTC)


Bandaloei buruz (238923. atala)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badakit mila bider eztabaidatu dela hau, baina benetan kantsagarria da egunero bandaloen lana ezabatzen ibiltzea, gero egun bakar bateko zigorra jartzea, horretarako nahiago ezer ez egitea. Jarritako zigorrak, IP helbide horrek bandalizaturiko aldien araberakoa izan beharko litzateke, lehen aldia= egun bat, bigarren aldia=aste bat, hirugarren aldia=hilabete bat... Bestela nik behintzat bandalismoaren aurka borrokatzeari utziko diot, ezertarako balio ez badu. Zariquiegui 19:16, 26 Otsaila 2009 (UTC)

Nik ere uste dut zigor handiagoa jarri behar zaiela. Hala ere, kontuan izan bandalo asko IP berrikoak izan ohi direla eta zailagoa da horiek zigortzea.--Assar; (erantzun hemen) 19:41, 26 Otsaila 2009 (UTC)
Zigorrak handiagotu beharra daude, bestela hau katxondeo bat da. Egunero bandalismo arazo konpondu beharra izaten dugu. Bestela, pertsona bat izendatu dezakegu bandalismoa kontrolatzeko. --An13sa 19:05, 27 Otsaila 2009 (UTC)
Ildo horretan, berriz ere proposatuko dut blokeo iraunkorra ia 5 urte bandalizatzen daraman IP honetarako. --Unai (esan) 09:53, 2 Martxoa 2009 (UTC)
Arratsalde on guztioi! Posible izango litzateke konfiantzazko lankideei arazoak sortzen dituzten IPak eta erabiltzaileak ordu batzuez bakarrik blokeatzeko aukera ematea? Modu horretan, administratzailerik ez dagoenean erasoak gelditzea lortuko genuke eta ondoren eurek erabakiko lukete zigorra handiagotu ala kendu. Tximist - Zer berri? 17:59, 2 Martxoa 2009 (UTC)

Nik dakidala, blokeatzeko poterea edukitzeko administratzaile izatea beharrezkoa da.--Unai (esan) 18:15, 2 Martxoa 2009 (UTC)

Agian administratzaile berriak beharko genituzke, kontuan izanik zapietatik bi inaktibo daudela eta beste bat a medio gas. Nik ez dut administratzaile izan nahi, baina begi onez ikusiko nuke gehiago egongo balira.--Assar; (erantzun hemen) 18:42, 2 Martxoa 2009 (UTC)--Assar; (erantzun hemen) 18:42, 2 Martxoa 2009 (UTC)
Beraz, ez da posible administratzaile batek baino eskumen gutxiago dituzten moderatzaileak egotea? Kasu horretan Assarren ideia babesten dut. --Tximist - Zer berri? 19:01, 2 Martxoa 2009 (UTC)

Nik uste dut ezetz, Tximist. Hemen 5000 artikuluko administratzaile bat jartzea adostu zen. 35.000 artikulutan gaude, beraz, 7 egon beharko lukete. Nire ustez, daudenak aktibo baldin badaude, ez dira gehiago behar, baina Assarrek arrazoia dauka... --Unai (esan) 19:17, 2 Martxoa 2009 (UTC)