Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2010eko martxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iñaki Ugarteburu Saria 2010

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Lehiaketa bat antolatu dute Azkue Fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak. Helburua Iñaki Ugartebururi omenaldia egitea da, Euskal Wikipedian osasunarekin erlazionatutako artikuluen sorrera sustatuz. Txantiloi bat sortu dut parte-hartzaileak bereizteko. Haien artikuluetan ohiko {{lanean}} txantiloia gehituko dut, gaizki iruditzen ez bazaizue. Ea lehiaketak wikilari berriak sortzeko balio duen.--Unai (esan) 11:15, 26 Otsaila 2010 (UTC)

Kontxo Unai! Gaur goizean egunkari batean irakurri eta Patxi Lurra eta Miriku saritzeko ideia bikaina iruditu zait, orain lehiaketaren arauak ikusi eta lehia izango dutela konturatu naiz. Ea balorazioa egiterakoan zorrotzak zareten, bestela besteok tongo, tongo oihukatzen hasiko gara eta. Txantxa bat izan da ;-) , benetan ideia bikaina. -- Marklar 18:53, 26 Otsaila 2010 (UTC)
Ikasleentzat da soilik. Ez dut uste, hortaz, Patxi Lurrak parte hartu ahal izango duenik :-( --Unai (esan) 18:56, 26 Otsaila 2010 (UTC)

Egia esan, orain arte nahiko jende gutxi ari da parte hartzen ikusi ahal izan dudanez. Artikulu bakarra ikusi dudalako osasun gaien inguruan. Pena bat da, baina espero jende gehiago animatzea Miriku 09:32, 9 Martxoa 2010 (UTC)

P.D: Izen emateari buruz galdera bat Unai, artikuluak amaiturik izan arte itxaron daiteke? egia esan arnas aparatuaren inguruan ahalik eta gehien sortzen saiatuko nahi dudalako (enbrio garapena, sortzetiko gaixotasunak, epitelio, sindrome orokorrak, etab.), baina ez dakit zenbat egin ahal izango ditudan. Miriku 09:41, 9 Martxoa 2010 (UTC)

Lehiaketaren oinarriak hemen dituzu. Nik esango nuke baietz, azken datara arte itxaron dezakezula. Hala ere, zertarako? Oker ez banago, artikulu bat baino gehiagorekin har dezakezu parte... Nik parte hartu nahi izango banu, lehenbailehen emango nuke izena. Izena emateagatik ez da ezer galtzen, doakoa baita, arkitektura-lehiaketa batzuk ez bezala :-) Animo!--Unai (esan) 16:14, 9 Martxoa 2010 (UTC)
Ez dut lortzen izena ematea, "bidali" botoiari behin eta berriro ematen diot, baina ez du ezer bidaltzen, web orrian akatsen bat egon liteke? (mozila eta crome-kin saiatu naiz, baina ez dago modurik) Miriku 13:33, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Azkue Fundaziokoei galdetuko diet. Itxaron pixka bat.--Unai (esan) 14:53, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Eskerrik asko, eta barka pelmada, baina Angelek (OEE) esan didanean ez zegoela inor izena emanda oraindik konprobatzera joan naiz eta hori ikusi dut. 80.32.229.82 17:10, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Kaixo berriro ere, lehengo artikulua bidaltzea lortu dut, ez baldin bada iritsi edo arazorik baldin badago esan mesedez, bigarren eta hirugarrenarekin nabilelako orain Miriku 09:41, 23 Martxoa 2010 (UTC)

Argazki bildumak cc-by-sa lizentzian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GipuzkoaKulturak ZuZeun idatzi berri du hainbat argazki bilduma berri jarri dituztela cc-by-sa lizentziarekin. Horietako gehienak kulturarekin harremanetan daude, tartean Ez Dok Amairuren argazkiak. Ez dakit guztiak pasatzeak merezi duen edo bestela banan banan egiten joatea.

Berri on bat da eta bakoitzak ikustea zer dagoen hortik probetxuzkoa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:00, 28 Otsaila 2010 (UTC)

Berri ona da, bai (behinik-behin euskal musika herrikoia gustatzen zaigunontzat). Nik oraingoz Benito Lertxundi eta Xabier Leteren argazki bana igo berri ditut. Nere ustez Ez Dok Amairu, Joxe Antonio Artze, Lourdes Iriondo, Mikel Laboa, etab... hori guztien argazki bana igotzea pena merezi duela uste dut, behintzat euren artikuluek gutxienez beren argazki bat izan dezaten. -Euskalduna 21:36, 2010ko otsailaren 28a (UTC)
Aurreko eztabaida aprobetxatuz {{Gipuzkoakultura}} txantiloia sortu dut. Lehenengo Karlistadari buruzko hainbat testu polita dituztenez eta hori oso erabilgarria da guretzat (nik behintzat erabiliko dut). Norbaitek arazoren bat ikusten badu, esan dezala.
Ea beste Foru Aldundiek (baita Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuak ere) gauza bera egiten duten -- Marklar 19:24, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Badok.info CreativeCommons lizentziarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Duela aste batzuk badok.info webguneko arduradunekin harremanetan jarri nintzen euren testuen lizentzien inguruan galdetzeko. Orain CreativeCommons lizentziapean jarri dituzte testuak bakarrik eta auker eman dute horiek Wikipediara igotzeko. Bertan ez du jartzen zein den lizentzia zehatza, baina emailean nahiko argi uzten zidan:

« badok.inforen edukia creative commons lizentziarekin jarriko dugu, eta beraz, erabili dezakezue wikipedian. noski, kantuak, bideoak eta, ezin dira erabili. biografiak eta bestelako testuak bai, ordea.

eskerrik asko.

»


Beraz testuak pasatzen has gaitezke jatorria aipatuz (CC-BY-SA konsideratzea proposatu diet). -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:09, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Hori oso berri ona da. Zorionak zure lorpenarengatik, Theklan. -Euskalduna 23:30, 2010ko martxoaren 2a (UTC)
{{badok.info}} sortu dut dagokion artikuluaren Bibliografia atalean jartzeko. Honelako txukunago geratzen da.--An13sa 14:58, 11 Martxoa 2010 (UTC)
Eskerrik asko. Zariquiegui 14:59, 11 Martxoa 2010 (UTC)
Ba ni ez nago ados. Non jartzen du CC-BY-SA lizentziapean dagoela web gune hori?--Unai (esan) 15:00, 11 Martxoa 2010 (UTC)
Zuzendu dut, ikusi {{Badok.info}}--An13sa 15:03, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Bale, hobeto dago, baina berriro ere atzoko arazoa: zer Creative Commons? Nire ustez azkarregi hasi gara biografia horiek kopiatzen... Theklani bidali zioten e-mailean Wikipediarako baimena ematen zutela ulertu nuen; baina (barregarria den arren) Wikipediarako baimen soila ez da Wikipediarekin bateragarria :-) --Unai (esan) 15:06, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Arrazoia duzu, baina lankide asko hasi dira badok-eko biografiekin lanean wikipedian eta txantiloia sortu dut erreferentziak denok era berdinean jartzeko. Txantiloian Creative Commons jarri dut, baina oraindik lizentzia ez dutenez zehaztu horrela utzi behar.--An13sa 15:10, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Galdera bat: webgune horretako argazki eta irudiak ere Euskarazko Wikipedian erabili al litezke? -Euskalduna 21:48, 2010ko martxoaren 17a (UTC)

Sitenotice-ean azal berriaren azken bozketarentzako lotura jarri. Azaletik goialdeko kutxatxoaren formatua erabakitzea bakarrik falta da. Animatu eta bozkatu!!!--An13sa 14:30, 6 Martxoa 2010 (UTC)

Haitierazko Wikipedia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beharbada gaur edo bihar Euskarazko Wikipediak Haitierazkoa gaindituko du. 85.84.38.238 10:55, 7 Martxoa 2010 (UTC)

Beno, Haitierazko Wikipedian gogor ari dira artikulu tontoak egiten (100 byte baino txikiagoak) hori gerta ez dadin. Horietako gehienak hiztegiko gauzak dira. Beraz ez nintzateke gehiegi kezkatuko ez gainditzearren. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:59, 8 Martxoa 2010 (UTC)
Atzo gainditu genituen. Zariquiegui 20:12, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Euskal Astea da... eta ez dugu ezer prestatu! A ze koordinazio falta! -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:44, 8 Martxoa 2010 (UTC)

Baina Euskal Astea ez al da irailean izaten ba? -Euskalduna 23:22, 2010ko martxoaren 8a (UTC)
Dirudienez aurten ere bi ditugu. Beno, ba hurrengoa hobe prestatuko! -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:36, 8 Martxoa 2010 (UTC)

Azal Berriaren azken bozketan parte hartzeko deialdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mesedez, goialdean An13sak ongi dioen bezala nahi eta ahal duzuen guztiok parte hartu ezazue Azal Berriaren azken bozketan (goiko atala erabakiko duena). Honen emaitza jakitea besterik ez dugu ahal den bezain azkarrena eta "bixi-bixi" martxan behin-betiko jartzeko. Oraingoz 4 partaidek besterik ez dugu bozkatu (An13sa, Orereta, Theklan eta neroni). Anima zaitezte, eskerri asko.}} -- Euskalduna 16:58, 2010ko martxoaren 9a (UTC)

Nere iritziz azken bozketa honi epea jarri beharko genioke, ez baitu. Data bat aipatzeagatik datorren martxoaren 14-15eko igande gau eta astelehen goiz arteko 00:00ak edo, eta datorren asterako jada azal berria martxan jartzea proposatuko nuke. Zuen erantzun eta iritzien zain. Gero arte. -- Euskalduna 22:06, 2010ko martxoaren 11a (UTC)
Nire ustez gaia jada itxi behar dugu. Nahiko denbora daramagu gaiari bueltak ematen eta jada ez dakit zer bozkatu dudan, zer ez eta zer dagoen bozkatzeke. Korapiloa gaur bertan ixtea proposatzen dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:51, 15 Martxoa 2010 (UTC)
Euskaldunarekin hitz egin nuen eta azkenean bozketa orrialde 16 eta 17 arteko gaurdia jarri dut (hau da, bihar eta etzi artean).--An13sa 18:56, 15 Martxoa 2010 (UTC)
Hori duk eta, An13sa. Bidenabar zertzelada polita Estatistika orrialdean jarri duzuna. --Euskalduna esaidak hemen 22:12, 2010ko martxoaren 15a (UTC)

Bozketa gaur goizeko lehenbiziko orduan amaitu denez, nere iritzia azal berria gaur edo bihar martxan jartzea litzateke. Ondoren, xehetasun edo eraldaketa txikiak (adibidez, Oreretak kategoriari buruz eginirikoa) jada jarria eta martxan dagoela modu errazean gauzatu litezkela uste dut. Zuon iritzien zain, ongi izan. --Euskalduna esaidak hemen 14:02, 2010ko martxoaren 17a (UTC)

Primeran! --Orereta (erantzunak) 21:20, 17 Martxoa 2010 (UTC)
Ba jarriko dut jada, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:45, 18 Martxoa 2010 (UTC)
Nere iritziz bai. Halere, ez dakit zergatik den, baina nere kasuan behinik-behin "Albisteak" ataleko laukia eta izenburua ez zaizkit agertzen. --Euskalduna esaidak hemen 14:42, 2010ko martxoaren 18a (UTC)

Urteurrenen atalean "2010ko" jartzen du, eta 2010eko behar luke. Aldatu, mesedez.--Orereta (erantzunak) 14:36, 18 Martxoa 2010 (UTC)

Egina--Unai (esan) 14:42, 18 Martxoa 2010 (UTC)
Eskerrik asko, Unai. Orain martxan dagoela, bi xehetasun (betiere azala hobetzeko asmoz):
1. "Ba al zenekien?", "Ba zenekien?", "Ba al zenekien..." edo "Ba zenekien...", horietako zein izenburua jarri?
2. "Ba al zenekien?" atalean edozein lankidek bere galdera edo esaldia gehitu al dezake? ("Albisteak" bezala), edota administratzaileek bakarrik jarri al dezakete? ("Urteurrenak" bezala). Lehenengo kasua balitzateke, nere iritziz "Ikusi" eta "Aldatu" aukerak gehitu beharko litzaizkioke. Gero arte. --Euskalduna esaidak hemen 19:14, 2010ko martxoaren 18a (UTC)

Eguerdion denoi. "Ba al zenekin?" atalari froga moduan eta zuon erabakiaren zain "Ikusi" eta "Aldatu" aukerak gehitu berri dizkiot ("Albisteak" atalari bezala). Arrazoia: Edonork bere esaldi edo galdera jar dezan, baina horren gainetik arrazoi estetikoa dago, behealdean orain arte ezkerreko eta eskubiko zutabeen artean "oreka eza" edo "berdintasun eza" askotan gertatzen zen (adibidez, nabarmendutako irudiaren tamaina edo formatua aldatzen zenean, horrek azal nagusian eragina zuen, zutabe bat bestearekin neurriz desorekatzen baitzuen). Honela, ezkerreko zutabea beheragi gelditu ezkero "Albistea" atalean albisteak sartu eta bi zutabeak berdindu daitezke; aldiz, eskubiko zutabea beheregi gelditu ezkero "Ba al dakizu?" atalean esaldi edo galderak sartu eta bi zutabeak berdindu litezke; era berean, bi atalak luzeegiak suertatu ezkero, bietatik esaldiak edo albisteak ezabatu daitezke. Helburua: beti "Ba al zenekien?" eta "Albisteak" atalekin jokatuz, azal nagusiaren behealdean ezkerreko nahiz eskubiko zutabeen oreka mantentzea, nere ustez estetikoki ere azal nagusia txukunagoa gelditzen da eta oraingo bi zutabeen desoreka horri konponbide bat eskeintzen zaio. Gero arte. -Euskalduna 13:33, 2010 martxoaren 19a (UTC)

Euskaltzaindiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak Hiztegi Batu Oinarriduna eta Lexikoaren Behatokia tresnak jarri ditu martxan. Besterik gabe.--An13sa 16:06, 23 Martxoa 2010 (UTC)

Ezkerreko barra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo frogatxo bat egin dut Euskarazko Wikipediako ezkerreko barra edo sidebar-ean. Honela, bilaketa kutxatxoa goian azaltzen da eta nabigazioa atala behean. Nire ustez honela informazioa bilatzen ari denarentzat erosoagoa da. Nik gaia hemen azaltzen dut. Honela hobeto geratzen da edo lehen bezala? Botako dut atzera froga? --An13sa 20:23, 1 Martxoa 2010 (UTC)

Nigatik ondo dago. Aizue, zertan geratu zen azal berriaren kontua?--Assar; (erantzun hemen) 20:55, 1 Martxoa 2010 (UTC)
(Goikoari lotua). Ondo legoke eztabaidak bukatu arte itxarongo bagenu Txokotik kentzeko... --Orereta (erantzunak) 22:34, 1 Martxoa 2010 (UTC)
Niri ez zait gustatzen... baina beno, ohitzeko kontua izango da. Gainera nik botoi gehigarriak ditudanez ba oso behean agertzen zait beste guztia. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:00, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Denbora dexente daramagu azalaren inguruan hemen eztabaidatzen. Amaitu beharko dugu ezta?--An13sa 13:56, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Egiteke. Nik sekulako gogoa diot gai honi. Azal berriko atalen inguruko proposamen asko daude. Nere ustez Azal Berriaren eztabaida orrialdean bertan eredu bat ezarri eta proposamen horien arabera atalez-atal denon arteko adostasunean oinarrituz Azal Berria behin-betiko eraldatu eta argitaratu behar genuke. Noski, hau nere proposamena da, gero administratzaileen esku dago gai hau behin-betiko nola bideratu. --Euskalduna; (esaidak hemen) 15:00, 2010ko martxoaren 2a (UTC)
Nik ya jarriko nuke. Nahiko argi geratu da zerekin dagoen jendea ados eta zerekin ez. Bestela ez dugu inoiz bukatuko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:01, 2 Martxoa 2010 (UTC)
Beno, nere ustez nahiko argi atal batzuk daude, beste batzuk ordea oraindik dantzan dabiltzela uste dut, adibidez, goikalderako 3/4 proposamen daude, jendea ez da batengatik garbi azaldu. Halere, nere iritziz hobekiena atal bakoitzean bozketa bat ireki, denentzat epe berbera jarri, eta behingoz atal bakoitzeko emaitza ongi dakigula ondoren behin-betiko azala martxan jarri beharko litzateke. -Euskalduna 21:36, 2010ko martxoaren 2a (UTC)
Seguruak diren aldaketak (Eguneko esaldia, Urteurrenak atala) egin ditzakezu? Aurrera pausu bat emateko. --Inorbez(erantzunak hemen) 23:40, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Bai. Ziurtatutako aldaketak gaur bertan ereduan gauzatzen saituko naiz. --Euskalduna(esaidak hemen) 14:25, 2010ko martxoaren 3a (UTC)

Beno, An13sak aurre hartu dit, azal berriaren eredua bozketa, erabaki eta eraldaketa berrien esperoan oraingoz honela dago.
Bestalde behealdean jarri nuen "Wikimediaren beste proiektuak" hori txapuza xamar eta oker batzuekin dagoela ikusi dut, eta jartzekotan hobekiago idatzia jarri beharko litzatekela uste dut. Nere iritziz gaur egungo azalean dagoen antzera oso ongi dago. --Euskalduna(esaidak hemen) 20:40, 2010ko martxoaren 3a (UTC)
Lana pixka bat aurreratu dut. Bozketa ondorengo eztabaida orrian egiteke/erabakitzeke dauden gauzak kutxa batean sartu ditut, errazago ikusteko.--An13sa 19:56, 3 Martxoa 2010 (UTC)
"Ba al zenekien?" atala gehitu diot froga gisa... ea zer iruditzen zaizuen. --Euskalduna(esaidak hemen) 01:28, 2010ko martxoaren 5a (UTC)

Badakit noizbait hitz egin duzuela, baina agatik edo besteagatik bandalo nahikotxo dabil (gainera nahiko lotsagabeak), denbora batez posible litzateke IP anonimoei "aurreikuspena" egitea derrigortzea? badakit wikipedia batzuetan erabiltzen dela eta agian, froga moduan bada ere, saia gintezke.

Zer deritzozue? Miriku 17:36, 22 Martxoa 2010 (UTC)

Bitor lankidearen ekarpenak gainbegiratu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aupa, Bitor lankidea ekarpen asko ari da egiten, eta euskara gutxi jakiteko nahiko artikulu dexenteak ari da sortzen. Kontua da artikuluak ez direla askotan guztiz zuzenak euskararen aldetik. Esan nion "euskara ikasten ari naiz" txantiloia jar zezan artikuluetan, baina ez du egiten. Saiatzen ari naiz berak egindako artikuluak zuzentzen, baina seguru bat baino gehiago pasatu zaidala. Mesedez, begiratuko diezue artikulu horiei Bitorrek sortzen dituenean? Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 10:21, 12 Martxoa 2010 (UTC)

Begiratu beharko dugu, bai. Baina agian berriz idatzi beharko zaio. Hau da, euskara maila nahikorik ez duten lankideak aldaketa asko egiten hasten badira, euWikipedia lagundu beharrean kaltetzen ari dira (intentzio onez bada ere). Minimoa da {{euskara ikasten ari}} txantiloia jartzea exijitzea (behartzea ezinezkoa den arren, noski...). Ni momentuz ez naiz konturatu, baina suertatzen bazait esango diot nik ere. --Orereta (erantzunak) 10:55, 12 Martxoa 2010 (UTC)
Egina. Eskaera katalanez egina. Beharbada euskara ikasten ari baldin bada, euskaraz egindakoak ez zituen ongi ulertuko. --Euskalduna; (esaidak hemen) 11:34, 2010 martxoaren 13a (UTC)

Azalean agertzen diren efemerideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neron gaurko egunean jaio zela jartzen du eta, nire ustez, ez da horrela. Kontsultatu ditudan lekuek abenduko data ematen dute. Nik dakidanez, 37ko martxoaren 16an, Tiberio hil zen eta Kaligula izan zen haren ondorengo, martxoaren 18an koroatuz. Egutegien gorabeherak ez du zehaztasun osoz erabakitzen utziko, baina horrela balitz, hauxe jarri beharko luke gaurko azalean:

37. Kaligula Erromako enperadore egin zuten.Koro 17:42, 18 Martxoa 2010 (UTC)

Barkatu! Berriro ari naiz idazten. Aurrekoa ez da akats bakarra. Esango nuke denak ere abenduaren 15eko urteurrenak direla...:

Koro 17:50, 18 Martxoa 2010 (UTC)

Egina. Azala berritu dugu eta arazoak zeuden.--An13sa 18:10, 18 Martxoa 2010 (UTC)

Kategoria:Elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

interwikiak falta dira. Categoría:Nutrición? edo nutrizioa ezberdina al da?--Joxemai; (erantzunak) 16:57, 25 Martxoa 2010 (UTC)

Nutrición: Elikadura, elikatze, nutrizio... nik Elikaduraren alde egingo nuke. --Euskalduna; (esaidak hemen) 21:00, 2010ko martxoaren 25a (UTC)

Nutrizio, elikadura, elikatze, etab. ezberdinak dira, adib. zain barneko nutrizioaren kasuan nik ez nuke elikadura erabiliko. Baina, kasu honetan apropos erabilirik dago, elikadura, dudarik gabera gainera. Miriku 20:36, 25 Martxoa 2010 (UTC)

Bilatu goian?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilatzeko karratutxoa orain goian ikusten dut, nabigazioaren gainean. Zuek ere? Zer gertatu da? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:24, 1 Martxoa 2010 (UTC)

Ikus Wikipedia:Txokoa/Politikak.--Unai (esan) 22:30, 1 Martxoa 2010 (UTC)

Gaurko urteurren batzuk gaizki jarrita daude

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1968 - Hindenburg aireontziak lehen hegaldia egin zuen Alemanian.
  2. 1936 - Martin Luther King hil zuten, Menphis hirian (AEB).

Nire ustez Azaleko data horiek alderantziz behar dute, ez? Ondo segi. Koro 11:49, 4 Martxoa 2010 (UTC)

Egina Ez baduzu aldaketarik ikusten agian orria birkargatu beharko duzu. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:13, 4 Martxoa 2010 (UTC)

Badok.info-ko lizentzia zein da? Creative Commons jartzen du (behean ezkerrean), baina ez da zehazten zein. Bestela, horrelako artikuluak ezabatu beharko ditugu...--Unai (esan) 12:02, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Erantzuna hemen. --An13sa 14:45, 10 Martxoa 2010 (UTC)
Eskerrik asko, ez neukan hori ikusita. Hala ere, ematen du lizentzia ez dutela ofizialki argitu oraindik...--Unai (esan) 14:59, 10 Martxoa 2010 (UTC)
Beno, eskatu diegu argitzeko. Hala ere baimen berezia dago Wikipedian erabiltzeko, eurek bidalitako emailean zehazten den bezala. Hor goiko loturan jarri dut hitzez-hitz eurek esandakoa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:42, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Irudi batekin arazo bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barka tontakeri honekin molestatzeagatik, baina ez dakit zergatik ez dudan lortzen irudi bat txertatzea. Beste askotan jarri izan ditut, baina ez dago modurik honekin (JPG delako? zerbait ez dut ondo idazten? kortxeteren bat gaizki jartzen dut?). Irudia honakoa da http://en.wikipedia.org/wiki/File:Tracheoesophageal_Fistula_Types.JPG eta artikulua http://eu.wikipedia.org/wiki/Hestegorriko_sortzetiko_malformazioak. Eskerrik asko aldez aurretik Miriku 13:15, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Irudi hori ingelesezko wikipediako irudia da eta beraz, euskarazko wikipedian ezin dugu erabili. Gure wikipedian Wikimedia Commonseko irudiak erabiltzen ditugu. Ondo izan.--An13sa 14:46, 10 Martxoa 2010 (UTC)
Beno, kasu zehatz horretan, Public Domain lizentzia duenez, zure ordenagailura jeitsi dezakezu, eta zuk zeuk Commonsera igo, ondo zehaztuz nondik lortu duzun. Ondoren, zure artikuluan txertatu ahalko duzu.--Unai (esan) 15:01, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Olabide Ikastola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konturatuko zinetenez, azken astean Olabide Ikastolako ikasleak artikulu pila sortzen hasi dira. Badakit Wikipedian hasiberriak izango direla, baina artikuluetako batzuk, "lanean" txantiloia baino ez daukate. artikulu honek esaterako. Zer egin? itxaron artikuluak osatu arte?, ezabatu? Zariquiegui 10:11, 12 Martxoa 2010 (UTC)

Nik momentuz utzi egin ditut, baina ezabatzeko gogoa ere sartzen zait. Zuk diozun artikulu horren kasuan hain zuzen egileari mezua utzi nion. Hori bai, derrigorrez egin behar dena da artikulu horiek {{laburregia}} edo antzeko txantiloi batekin markatzea, gero erraz aurkitu ahal izateko.--Assar; (erantzun hemen) 10:17, 12 Martxoa 2010 (UTC)

nabarmendutako artikulu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaleko nabarmendutako artikuluko gehiago irakurri esteka ez dabil ongi (Agriparen panteoia azaltzen da).--Joxemai; (erantzunak) 15:20, 18 Martxoa 2010 (UTC)

Konpondu genuen arazoa, orain ondo dabil.--An13sa 12:31, 28 Martxoa 2010 (UTC)

Txaotaula eta Commons

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxotaulen goialdean agertzen den espeziearen arriskuari buruzko irudiak itzuli ditut euskarara. Hala ere, Commonsen itzulpen bat egitea falta da nik biologiari buruz gutxi baitakit. Buka al dezake norbaitek deskribapenaren itzulpena egiten? (lotura hemen).--An13sa 12:30, 28 Martxoa 2010 (UTC)

Zer da zehazki itzuli behar dena? Guztia? -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:47, 28 Martxoa 2010 (UTC)
Lotura horretan agertzen dira gaztelaniazko testuak.--An13sa 13:00, 28 Martxoa 2010 (UTC)

Ugarteburu saria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on!

Artikulu bat igo berri dut, baina ez dut lortu ugarteburu sarirako sortutako komunitatean sartu. Artikuluaren izena Mintz potentziala da. Eskertuko norbaitek azaltzen badit zer egin behar dudan lana eta datuak bidaltzeko.

Milesker

Mintz potentziala artikulua sortu baino lehen hasi behar zenuen saioa, baina tira... Ugarteburu Sarian parte-hartzeko hemen jartzen duena jarraitu behar duzu. Hau Euskal Wikipedia da, ez ugarteburu sarirako sortutako komunitatea, zuk esan bezala. Sariaren inguruko zalantzaren bat edukitzekotan, jar zaitez Azkue Fundazioarekin harremanetan: info@azkuefundazioa.org --Unai (esan) 16:54, 31 Martxoa 2010 (UTC)

Eskerrik asko

--Maktub 17:53, 31 Martxoa 2010 (UTC)

Artikulu baten atal batekiko lotura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aupa

Jakin nahi nuen ia artikulu baten atal batekiko lotura ezartzerik dagoen beste artikulu batean. Bururatu zaidan modu bakarra kanpo lotura bezala jartzea izan da helbide guztiarekin, baina ez dakit modu hoberik dagoen

Eskerrik asko

--Maktub 17:52, 31 Martxoa 2010 (UTC)

Oso erraza da. Begira nire adibideari: Euskara artikuluko Ahozko literatura atalarekin lotura egiteko hau jarri behar da: [[Euskara#Ahozko literatura|Euskararen ahozko literatua]] eta hau aterako da Euskararen ahozko literatua. Ondo izan.--An13sa 17:56, 31 Martxoa 2010 (UTC)

milesker--Maktub 18:13, 31 Martxoa 2010 (UTC)