Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2011ko maiatza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Multilingual Challenge

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Derbyko Lehiaketa Eleanitzaren iragarkia
Hauxe da Wikipediako lehenengo lankidetza eleanitza. Wikilari guztiek parte har dezakete, Wikipediako edozein hizkuntzatan. Lehiaketa 2011ko maiatzaren lehenetik irailaren 3raino izango da.

Eman izena orain!
«Wikipedia bereziki pozik dago, ikusita Derbyko museoak ingelesaz besteko hizkuntzetan artikuluak sortzea sustatzen ari direla» (Jimmy Wales, 2011ko urtarrilaren 14a)

Announcing the Derby Multilingual Challenge

This is the first multilingual Wikipedia collaboration. All Wikipedians can take part, in any Wikipedia language. The challenge runs from 1 May until 3 September 2011.
Sign up now!
" Wikipedia is particularly pleased to see that Derby Museums are encouraging the creation of articles in languages other than English." (Jimmy Wales, 14 January 2011)

Andrew Dalby 12:08, 2 Maiatza 2011 (UTC)

100.000 artikulua berehala hemen izango dugunez

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti berandu! Zerbait egingo al dugu? Logoa aldatzea? Benga, brainstorming berri bat.

Proposamen bat: Gure Theklanek azken bultzada eman duenez, bera izan dadila artikulu biribil horren sortzailea.---Marklar 17:22, 4 Maiatza 2011 (UTC)

Zure proposamenarekin erabat ados, Theklanek merezi du.
Bestalde, beste proposamen bat: 100.000. artikulura iristear dagoenaren albistea ahalik eta Euskal Herriko hedabide gehienetan jakinarazi eta hedatzea (bai euskarazkoak, nahiz gaztelania edo frantsesa). Baita, euskalgintzako webgune eta eztabaidagunetan ere jakinaraztea. -Euskalduna 17:59, 2011ko maiatzaren 5a (UTC)
Marklarrek zein Euskaldunak egindako proposamenekin guztiz ados.
Euskaldunaren proposamenaren haritik: zergatik ez bidali E.H.-ko egunkari gehienetara gutun bat "Kolaborazioak" edo "Tribuna irekia" sailetan argitaratu dezaten? Euskarazko wikipedia jende anitzek ezagutzeko aukera izango litzateke. -Josu 18:33, 8 Maiatza 2011 (UTC)
NIk gauza bakarrak esango dut momentuz: ez dut 100.000. artikulua egingo. Eta bota berehala geldituko dut, azkeneko 200 artikuluak, gutxienez, eskuz egiteko. Beno, beste gauza bat ere esango dut: saiatu beharko gara artikulu horiei kalitate pixka bat emanez, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:38, 8 Maiatza 2011 (UTC)

Eta artikulu bat, ez lankide batek bakarrik, baizik eta denon artean egingo bagenu, gaia adosturik? Sinbolikoki indar handia izango luke. Denok, nonbait (proba orriren batean) artikulua egin eta momentua heltzean sinbolikoki osorik sortzea. Zer deritzozue? Ez du merezi borrokan ibiltzeak mugarria norberak eskegitzeko (nire ustez, behintzat). Gero, horren harira, kanpaina bat edo edozer egin genezakeen. Ez da halakorik egon edozein wikipedietan; denak ibili baitira lasterketan medaila nork irabaziko.--Janfri; bai esan? 21:50, 11 Maiatza 2011 (UTC)

Guztiz ados! Gaia aukeratzea da zailena, agian. Eta lana banatzea! Baina nire ustez merezi du horrelako zerbait egitea! Izan daiteke gai luze bat, baina ez duguna, horrelako artikulu sendo bat eratzea, bakoitzak atal bat hartuta. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:23, 11 Maiatza 2011 (UTC)
Ideia polita. Eta euskararekin erlazionatutako zerbait balitz, aldarrikapen moduan?--Unai (esan) 07:35, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Buruan al duzu euskararekin lotutako artikluren bat falta zaiguna? eu:Kategoria:Euskara -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:32, 12 Maiatza 2011 (UTC)

Hemen agertutako ideiak bikainak direla uste dut. Euskararen arloan zer artikulu egin genezakeen pentsatzen aritu naiz, baina ez zaitu bururatu. Taldean egin ahal izateko, espezializatua ez den gaia izan behar duela iruditzen zait (guztiok ekarpenen bat egin ahal izateko), eta euskararen arloan (zorionez) ez dira asko izango egin gabe dauden gai orokorreko artikuluak...

Inori gai egokiren bat bururatzen bazaio, artikulua egiteko talde lan horretan laguntzeko prest nago. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:57, 12 Maiatza 2011 (UTC)

Ni ere laguntzeko prest. --Joxemai; (erantzunak) 14:03, 12 Maiatza 2011 (UTC)

Ideia posible bat: Euskararen debekua. Historiako arau ezberdinak jasoko lituzke, zeinetan euskara egitea debekatzen zen. Herrialdez banatu daiteke. --Unai (esan) 14:27, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Adibidez "Euskararen liburu beltza" bezla. -Theklan
Azken adibide horrek El libro blanco del euskera artikulu hau euskeratzeke dagoela oroituarazi dit. -Euskalduna, (esaidak hemen) 16:57, 2011ko maiatzaren 12a (UTC)
Oraintxe izan dut gai honen berri eta niri ere gustatuko litzaidake laguntzea nolabait. Euskararen debekua oso gai potoloa eta garrantzitsua iruditzen zait, artikulu indartsu bat merezi duena dudarik gabe. Koldo Izagirreren 'Autopsiarako frogak' liburuan dokumentazio mordoa dago historikoki euskara nola desagertarazten saiatu izan diren. Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean?-en ere zeozer bada horri buruz. Metodologia ezberdinak, agintarien diskurtso zatiak, estatuen jarrerak, jendearen pertzepzioak, hiztunen galera prozesua... oso artikulu potentea izan daiteke. -Larbelaitz 18:07, 2011ko maiatzaren 12a (UTC)
Oso ideia polita. Nik ere parte hartu nahi dut. Orain oinarrizko egitura sor dezakegu eta gero, lasai-lasai, bete. ---Marklar 17:15, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Has dadila orduan: Wikipedia:Proba orria/Euskararen debekua -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:36, 12 Maiatza 2011 (UTC)

zorionak! felicitats des de la viquipèdia en català (http://ca.wikipedia.org/wiki/Viquip%C3%A8dia:La_taverna/Novetats) - barcelona

100.000 artikuluak jartzeko Zorionak! (amb traductor automàtic, perdó, espere que és correcte! Enhorabona!) Capsot 15:35, 24 Maiatza 2011 (UTC)
Felicitats des de la Viquipèdia en català. Endavant! (itzultzailea ... katalanez Wikipedia hasita Congrats With. Aurrera!) --Joancreus 15:39, 24 Maiatza 2011 (UTC)

Eskerrik asko biei (eta bereziki Gomà jaunari bere ezin eskertuzko laguntzagatik).
Gràcies a tots dos (i especialment al senyor Gomà per la seva inestimable ajuda).
-Euskalduna (esaidak hemen) - 20:59, 2011ko maiatzaren 27a (CEST)

Fitxategien igoera murriztea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko baten esan bezala eta orain dela asko eginiko bozketa bati jarraituz (ez zena indarrena jarri) Wikipedian fitxategiak igotzeko aukera kentzeko eskatu nuen (bozketen detaileak loturan) eta orain desaktibatu dute. Fitxategia igo loturan klik eginez gero, ikusiko duzue Commons-era birzuzentzen duela loturak. Logoak eta dena ere bertan igo beharko dira, inork ez baitu izango lokalean ezer igotzeko aukerarik. Mesedez, arazorik baldin badago, jakinarazi eta berriz emango dut tokea Bugzillan. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 09:01, 15 Maiatza 2011 (UTC)

Arazoa da orain logoa aldatu nahi dugunean, nola aldatuko dugun Fitxategi:Wiki.png irudia (Wikipedian igota dugun irudi bakarra).--An13sa 10:06, 15 Maiatza 2011 (UTC)
Bertan diote Logoa gaur egun ere Commons-ekoa erabiltzen dela. Ez dakit, ez dudalako begiratu, baina egongo da aukera logoa aldatzeko Commons-etik eginez gero, diot nik. --Janfri; bai esan? 10:12, 15 Maiatza 2011 (UTC)
Antza denez, Wikipediako logo berriak atera zirenean, Wiki.png bitartezko logo aldaketak alde batera utzi ziren eta badaude zenbait ika-mika horren harira (iturria). --Janfri; bai esan? 10:31, 15 Maiatza 2011 (UTC)

Gara egunkarian iritzi artikulua gaur (maiatzaren 18an)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milesker!. - --Joxemai; (erantzunak) 07:47, 18 Maiatza 2011 (UTC)

Iratxe Esnaolak idatzi du. Hemen irakurri daiteke.--Unai (esan) 10:08, 18 Maiatza 2011 (UTC)
Atzoko BERRIAn honakoa zetorren: http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-05-29/037/001/euskara_zabaltzeko_leihoa.htm --Unai (esan) 09:00, 30 Maiatza 2011 (UTC)

Frantses eta aleman wikipediak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi.

Laster 100.000 artikuluetara iritsiko garenez, jauzi kuantitatibo handia emanez, egokia iruditzen zait orain arte baztertuta egon garen wikipediako azaletan (frantses zein aleman wikipedietan, esaterako) agertzea.

Bi wikipedia handi (milioi bat artikulu baino gehiago) horien azalean ez dago euskarazko wikipediaren arrastorik. Bere garaian berdin gertatzen zitzaigun ingelesezko wikipedian, baina honetan agertzea lortu genuen. Zergatik ez saiatu gauza bera eskuratzen aipaturiko bi wikipedietan?

Norbaitek ba al daki nora jo?

-Josu 18:50, 11 Maiatza 2011 (UTC)

Josu, zuk aipatzen duzun lantegia nahi duen orok egin dezake. Kontua zera da: Wikipedia horietako txokora joan eta bertako eztabaidetan barneratzea, administratzaile batekin topo egin eta harremanetan jartzea, eta nola edo hala euskarazko Wikipediaren onurak saltzea. Halere kontutan hartu zuk esandako Wikipedia horietan zutabean egoteko ez dela nahikoa 100.000 artikulu izatea, bai ordea, lehenbiziko 20 Wikipedien artean egotea, hots, gutxienez gaur egun 160.000-170.000 artikulu izatea.
2009. urtean 40.000. artikulura iritsi ginenean, diplomazia eta pazientzia ugari erabiliz ingelesezko Wikipediako administratzaile batekin mintzatu eta euskara ezkerraldeko zutabean jartzea konbentzitu nuen. Noski, aurre baldintzetako bat 40.000 artikuluko Wikipedia bat izatea zen, bestea bertako lankidea kopuru jakin batek nik aurkeztutako arrazoiekin ados egotea eta administratzaile batek ere baiezkoa ematea bertako azal nagusia aldatzeko: orduan dena egoki atera zen.
-Euskalduna 21:20, 2011ko maiatzaren 11a (UTC)
Ez nuen uste hain zaila zenik frantses zein aleman wikipediako azalean euskarazko wikipediaren aipamenik agertzea. Tira, horrela bada amore eman beharko dugu oraingoz...
Hori kontuan izanda, ez zen nolanahiko lana izango Euskalduna langileak egin zuena ingelesezko wikipediaren azalean gure wikipediaren sarrera ager zedin. Bejondeiola berari!
-Josu 20:59, 13 Maiatza 2011 (UTC)

Euskarazko Wikipediaren kokaleku berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabon. Administrazaileei Txantiloi:Azala/Hizkuntzak honetan Euskarazko Wikipedia 100.000 artikulu baino gehiago dituzten Wikipedien zerrenda sar dezaten eskatu nahi nieke. Eskerrik asko aldez aurreti eta gabon pasa.
-Euskalduna 22:19, 2011ko maiatzaren 23a (UTC)

Egina --josugoni (erantzun hemen) 20:30, 23 Maiatza 2011 (UTC)
Bide batez, Bulgariera, Lituaniera, Esloveniera, Malaiera eta Persierazko Wikipediak ere jada 100.000 artikulu baino gehiago dituzten Wikipedien zerrendan egon beharko luketela oraintxe jabetu naiz. Horrekin batera, 50.000 artikulu baino gehiago dituzten Wikipedien zerrenda hustu samarra geldituko denez, beste hizkuntzetako Wikipedia batzuen loturekin osatu beharko litzatekela iruditzen zait. Barkatu eragozpenak, Josugoni.
-Euskalduna 22:34, 2011ko maiatzaren 23a (UTC)
Egina, baina lehen zatia bakarrik...--josugoni (erantzun hemen) 20:41, 23 Maiatza 2011 (UTC)