Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2016ko martxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikipedia:Panorama-askatasuna Europan 2015

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabon. Aurten, eta batez ere udan, puri-purian egongo den gaia izango denez, euskatazko Wikipediak Wikipedia:Freedom of Panorama 2015 orrialdea eta Freedom of panorama artikuluak euskaratu beharko lituzkela iritzi dut.

-Euskaldunaa (eztabaida) 03:18, 1 martxoa 2016 (UTC)

Zatitxo bat itzuli dut: Panorama-askatasuna Beste pusken bat egingo nuke tarteka. Ez naiz oso trebea itzulpenak egiten, beraz nahiko lana emango dizuet sasi-euskara hori txukuntzen.
Bestalde, uste dut testu hau funtsezkoa dela ere lizentziak ulertzeko: Commons:Licensing. Apurka joan gaitezke itzultzen.-Xabier Cañas (eztabaida) 21:28, 2 martxoa 2016 (UTC)
2015! --Theklan · Eztabaida · E-maila 22:36, 2 martxoa 2016 (UTC)
Niretzat itzultzeko problema handiena wiki sintaxiarekin atzera aurrera ibiltzea da, nahiko lanpetuta nabil eta horrek ematen du kaka gehien, baina Xabierrek o beste inork itzultzen badu nik zuzenduko dut. Behin paragrafoak artikuluko bere tokian jarrita daudela, itzuli ere itzul ditzaket asko ez badira. -Iñaki LL (eztabaida) 18:05, 4 martxoa 2016 (UTC)
Freedom of Panorama 2015 neonek itzuliko dut ahal dudan errazen. -Iñaki LL (eztabaida) 18:18, 4 martxoa 2016 (UTC)
Oops, pasata dago beraz ezer ez. -Iñaki LL (eztabaida) 21:12, 4 martxoa 2016 (UTC)

Artikuluen kontagailua ez dabil

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Konturatu naiz aspalditik artikuluen "bisita kopurua" kontagailua ez dabilela. Kontagailua artikuluaren historialean dago, "bisita kopurua" atalean. Beste Wikipedietan kontagailu horrek ondo funtzionatzen du, eta gainera lehengoaren aldean formatu berria du. Ez dakit zergatik, baina euskarazko Wikipedian ez dute formatu berri hori gaurkotu, eta zaharra ere ez da agertzen. Ondorioz, ez dago jakiterik artikulu batek zenbat bisita jaso dituen. Administratzaile batek konpondu dezake? --Josu (eztabaida) 13:24, 3 martxoa 2016 (UTC)

Non dago hori zehazki? -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:41, 3 martxoa 2016 (UTC)
Orrialdearen [historian], goaildeko taulatxoan, tresnak eta estatistikak atalak dituen taulatxoan. Estatistikak atalean, bisita kopuruak loturak internal server error emoten du. Orrialdea jarraitzen dutenen kopurua aukerak 404 - Not Found errorea emoten du. -Lainobeltz (eztabaida) 15:05, 3 martxoa 2016 (UTC)
Zerbitzu hori bertan behera geratu da. Orain, hemen kontsultatu behar dira. Baina, hori historialean txertatzen ez dakit. - --Joxemai; (erantzunak) 15:32, 3 martxoa 2016 (UTC)
Aldatu dut! Orain pare bat lotura gorriz daude, hala ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:36, 3 martxoa 2016 (UTC)
Barkatu, baina ez dut ikusten bisiten kopurua zuzen agertzen denik. Esaterako, honela agertzen da espainolezko Wikipedian (Numero de visitas) eta modu honetan gurean, artikulu berean (Nitrogenoaren zikloa): Orrialdearen ikustaldi estatistikak. Zeozer gaizki dago. --Josu (eztabaida) 20:11, 3 martxoa 2016 (UTC)
Gauza bitxia. Konturatu naiz beste Wikipedia batzuetan (katalanez eta galegozko Wikipedietan, esaterako) guk daukagun arazo bera dutela ere kontagailuarekin. Ez gara bakarrak, beraz....--Josu (eztabaida) 09:16, 4 martxoa 2016 (UTC)

Zuekin konpartitu nahi dudan esker ona

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nire eztabaida orrira arestian iritsi zait Wiki Project Med Foundation-en mezu bat, eskerrak emanez Wikipediaren "top medical"en laguntzaile nabarmenetako bat izateagatik. Hona hemen mezua: https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:Josu#Thank_you_for_being_one_of_Wikipedia.27s_top_medical_contributors.21

Ohore handia da niretzat euskarazko Wikipediari egin diodan ekarpen apala goraipatzea, eta zuekin guztiekin konpartitu nahi dut nire poza. Ni ez naiz sendagilea, biologoa baizik, baina azken hamar urteotan saiatu naiz era erraz eta ulerkorrean hamaika artikulu idazten mikrobiologia klinikoari buruz, mikrobioek sortzen dituzten gaitz infekziosoei buruz, eta akats fisiologiko, immunologiko, genetiko zein biokimikoen ondorioz sortzen diren gaitzei buruz. Nire ekarpen apala gehien ezagutzen ditudan gai hauetaz izan da. Faltan botatzen dut oinarrizko medikuntzari buruzko artikulu gehiago, baina horrek medikuntzaren adituen lana izan behar duela iruditzen zait. Espero dezagun sortu berri dugun elkartearekin sektore horretara iritsi ahal izatea, eta medikuntza arloan ditugun gabeziak poliki-poliki bete ahal izatea. Zorionak euskarazko Wikipediari, beraz, eta segi lanean!! --Josu (eztabaida) 20:04, 4 martxoa 2016 (UTC)

Pozgarriak dira horrelakoak, baietz? Zorionak! -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:35, 4 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak Josu! Noski baietz, eskerrik asko neurria jarri eta EU WPri distira ematen laguntzearren. -Iñaki LL (eztabaida) 20:53, 4 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak, Josu!! Joango gara bai hutsune horiek betetzen! -Xabier Cañas (eztabaida) 22:28, 4 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:40, 5 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak. -Lainobeltz (eztabaida) 17:56, 5 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak, txo! --Marklar (eztabaida) 19:11, 5 martxoa 2016 (UTC)
Zorionak, Josu! --Gartxoak (eztabaida) 16:28, 6 martxoa 2016 (UTC)
Bejondeizula, Josu! --Xabier Armendaritz 2016-03-06, 19:50 (UTC)

Completion suggestor

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- User:CKoerner (WMF) (talk) 22:09, 7 martxoa 2016 (UTC)

Antroponimiako gure politikan, jarraibide baten testua hobetzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraintxe konturatu naiz antroponimiako gure politikan, euskal abizenak Euskaltzaindiak araututako eran ematen ez dituzten euskal herritarren artikuluetan jartzen dugun oharra askoz hobeto idazteko modukoa dela. Orain honela dago:

«

<ref>Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, ''XXXXXXX'' onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>

»

Proposatzen dudan testu berria:

«
<ref>Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori ''XXXXXXX'' formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan ''YYYYYYY'' idatzi behar dela arautu du. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>

Bi abizenei buruz ari bagara, honela idatziko dugu:

<ref>Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen horiek ''XXXXXXX'' eta ''XXXXXXX'' formekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan ''YYYYYYY'' eta ''YYYYYYY'' idatzi behar direla arautu du. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>
»

Testu berria argiagoa eta ulerterrazagoa da, informazio gehixeago ematen du (euskal herritar gehienek bi abizen dituztenez, hasieratik esaten digu bi horietatik zeinetaz ari garen; eta euskal abizena dela jakinarazten digu), eta bi abizenak aipatu beharraren kasua ere kontuan hartzen du.

Politika funtsean aldatzen ez denez, baizik eta politika hori hobeto azaltzeko hobekuntza denez, hemen Txokoan eztabaidatu eta bozkatzearekin nahikoa dela deritzot. Hala ere, inork bozketa formala eskatzen badu, hala egingo da. Zuen ekarpenen zain naukazue. --Xabier Armendaritz 2016-03-08, 17:20 (UTC)

 Alde Berria argiagoa iruditzen zait. -Lainobeltz (eztabaida) 18:00, 8 martxoa 2016 (UTC)
 Alde -Marklar (eztabaida) 20:00, 8 martxoa 2016 (UTC)
 Alde --Josu (eztabaida) 20:51, 8 martxoa 2016 (UTC)
 Alde --Xabier Cañas (eztabaida) 21:41, 8 martxoa 2016 (UTC)
 Alde --Gartxoak (eztabaida) 21:50, 8 martxoa 2016 (UTC)
 Alde - Euskaldunaa (eztabaida) 23:17, 8 martxoa 2016 (UTC). Gaur goizean Jose Yarnoz iruindar arkitektoraren artikulua sortzerakoan arazo hori sortu zait, Jose Yarnoz edota Jose Iharnotz? Lehen kasua aukeratu dut.
 Alde - --Joxemai; (erantzunak) 06:59, 9 martxoa 2016 (UTC)
 Alde --Oraina (eztabaida) 11:56, 9 martxoa 2016 (UTC)
 Alde --Xabier Armendaritz 2016-03-11, 12:35 (UTC)

Adostasun zabala dagoenez, txertatu dut testu berria dagokion tokian. --Xabier Armendaritz 2016-03-11, 12:35 (UTC)

Tira, berandu heldu naiz. Oharrarekin ados. Hala ere, norbaitek argitu badiezadake, gaztelaniaz idazten duen norbaiten abizena, euskal abizentzat hartzen denean (eta pertsonak ezer esan ez badu), automatikoki euskal grafiaz idazten dela ulertzen dut, bai? Ala berak idatzi bezala uzten? -Iñaki LL (eztabaida) 18:00, 11 martxoa 2016 (UTC)

Machine translation support enabled today for Content Translation

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hello, machine translation support for Content Translation (beta feature) has now been extended and enabled for users of Basque Wikipedia using Yandex. It can be used when translating Wikipedia articles into Basque with Content Translation. To start using this service, please choose ‘’Yandex.Translate’’ from the ‘’Automatic Translation’’ dropdown menu that you see on the sidebar after you start translating an article. Please note, machine translation is available from all the languages that are supported by Yandex.Translate, but Content Translation can still be used in the usual manner for translating from all languages, with or without machine translation support.

Wikimedia Foundation’s Legal team and Yandex had collaborated earlier to work out an agreement that allows the use of Yandex.Translate without compromising Wikipedia’s policy of attribution of rights, privacy of our users and brand representation. Since November 2015, Yandex machine translation has been used for articles translated for Wikipedias in 7 languages. Details about Yandex translation services, including a summary of the contract are available on this page. More information about the machine translation services in Content Translation is available on this page. We request you to kindly take a look at these pages.

We have tested the service for use on the Basque Wikipedia, but there could be unknown problems that we are not aware of yet. Please do let us know on our Project Talk page or phabricator if you face any problems using Content Translation. Our message is written in English only and we will be very grateful if the message could be translated in Basque for other users of this wiki. Thank you. On behalf of WMF Language team: --Runa Bhattacharjee (WMF) (eztabaida) 11:49, 11 martxoa 2016 (UTC)

Hau interesgarria izan daiteke, Ksarasola -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:55, 11 martxoa 2016 (UTC)
Bai, Ixa taldean ari gara Matxin itzultzaile automatikoa jartzen, Wikimediatik laguntzen digute, noski. Itzulpen automatikoa da... ez da perfektua, zuzendu behar da dezente... baina oso lagungarria da estekak eta erreferentziak automatikoki beste hizkuntzan ematen dituelako. Niri gustatzen zait, baina besteei... ez dakit, ikusi beharko duzue. Ea lortzen dugun martxoan bertan denen eskuetan jartzea. Ksarasola (eztabaida) 18:32, 11 martxoa 2016 (UTC)
Saiatuko probatzen. -Iñaki LL (eztabaida) 19:24, 11 martxoa 2016 (UTC)

«Cycling race» modulua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jérémy-Günther-Heinz Jähnick wikilariak Cycling race modulua ekarri digu Euskal Wikipediara. Oso baliagarria da Wikidatako datuak automatikoki txirrindularitzako orrietan txertatzeko: txirrindulari taldeetako kideen zerrendak (herritartasuna eta jaioteguna zehaztuta), itzulietako etapen zerrendak, etapa sailkapenak nahiz sailkapen orokorrak, eta abar.

Orain arte ikusi diodan eragozpen bakarra da banderen kontua: hemen euskal herritarrei Euskal Herriko ikurrina jarri ohi diegu, baina modulu horrek herritartasun ofizialarena ezartzen du.

Wikilari horrek laguntza eskatu du asteburu honetan moduluarekin probak egiteko. Frantsesa du lehen hizkuntza, eta ingelesez ederki aritzen da. Ni aski deskonektatuta ibiliko naiz (asteburu gehienetan bezala), inor lan horretarako gogoz eta denboraz baldin badabil, jo dezala haren eztabaida orrira. --Xabier Armendaritz 2016-03-11, 13:47 (UTC)

Euskal Wikipedia eta Mendikat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian Euskal Herriko mendiei buruzko artikuluetan baliatzen ditugun kanpo lotura asko Mendikat webgunekoak dira. Kanpo lotura horietako edozein sakatzean eta Mendikateko orria irekitzean honako mezu hau agertzen da:

La aplicación ha detectado un enlace desde la página Wikipedia

Esta página ha plagiado contenido sin el consentimiento expreso de sus autores y vulnerado, de este modo, los derechos de autoría, la política y las condiciones de uso que legalmente han sido establecidas.

Para más información sobre esta vulneración puede remitirse a abuse@mendikat.net

Gauzak horrela, zer egin daiteke?

--Aihotz (eztabaida) 2016-03-11, 16:16 (UTC)

Egia esateko, mendikat-ekin jarriko nintzateke kontaktuan. Haien politikako kontu bat ematen du. -Iñaki LL (eztabaida) 17:40, 11 martxoa 2016 (UTC)
Burumotza iruditzen zait Mendikat webgunekoen jokabidea: Wikipediarako edukia modu desegokian hartuko zen, beharbada (hala izango zen, baina adibide bat ere ez dute ematen); baina, trukean, webgune horretara trafikoa bideratu ere bai. Beraz, agerikotasuna eta dirua irabazteko modua ematen genien (trafikoa webgune batera bideratzeak dirua sortzen baitu, publizitateari esker). Egin duten aldaketa horrekin, Wikipediaren bidez jasotzen zituzten bisitak urrituko dituzte. Eta zuzeneko loturak galaraztean, bilatzaileetan (bereziki, Google bilatzailean) emaitzen zerrendan beherago aterako dira (beste agerikotasun eta diru iturri posible bat gutxiago).
Izan ere, Euskal Wikipediatik Mendikatera zihoazen loturen sintaxia erabat aldatu dute: bai URLaren egitura bera, eta bai mendi bakoitzaren zenbakia. Beraz, webgune horri zegokion kodea baliogabetu dut Euskal Herriko mendien informazio taularen txantiloian.
Haientzako kalte. Trafiko hori berreskuratu nahi badute, jo dezatela guregana. --Xabier Armendaritz 2016-03-11, 19:15 (UTC)
Zer nahi duten jakiteko inork idatzi nahi badie, hala ere, niri primeran iruditzen zait, jakina. --Xabier Armendaritz 2016-03-11, 19:24 (UTC)
Jarrera bitxia, inondik ere. -Iñaki LL (eztabaida) 20:51, 11 martxoa 2016 (UTC)

Txiste oso txar bat eginez: Mendi-KATE-k, mendietarako sarbideak KATE-z itxi dizkigu.
Bestalde, bihotza edota sentimenduak alde batera utzi, eta euren lekuan jarriz eta buruarekin hotz-hotzean pentsatuta, Wikipedia bai Mendikat edota mendien fitxategiak eskeintzen dituzten werbguneentzako lehiakide zuzena eta lehiatzeko ia ezinezkoa dela ere kontutan hartu behar da, are gehiago Euskal Herria bezalako leku zehatz eta erlatiboki eta geografikoki txikia den eremu bateko mendien fitxategiak eskeintzen dituena baldin bada. Adibidez, euskarazko Wikipedia Auñamendi entziklopediaren lehiakide zuzena bilakatu den antzera. Euskal mendiei (edota orokorrean mendiei) buruzko webgune bat sortu eta horretan negozioa baldin baduzu (ez dakit Mendikaten kasuan hala den), normala da Wikipedia ongi ikusia ez izatea, hemengo lana doakoa, alnkide ugarik eginba eta erraldoia baita. Onerako edo txarrerako Wikipedia handitzen doan einean, baita euskarazkoa ere, webgune asko atzeratuak dota jokoz kanpo gelditu dira, eta geldituko dira. Oraingoz Mendikatek euskarazko Wikipediak artikulurik ez duen euskal mendi ugariren fitxategiak dauzka, baina etorkizunean noizbait oreka hori geure aldera aldatuko da, hortaz Mendikaten izatea alferrikakoa litzateke: Nik hortan ikusten dut Mendikateko jokabidearen benetazko arrazoia eta "plagioarena" aitzakia hutsa, geu ere amorrarazi eta euren loturarik erabil ez dezagun. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:20, 11 martxoa 2016 (UTC)

Oso surrealista da, batez ere erreferentzia webgune gisa zegoelako infotaula guztietan. Hau da, mendi guztien informazioa, azken momentuan, Mendikatera zihoan eta bertan askoz eduki gehiago dago: argazkiak, mapak, igoera egiteko argibideak. Ba kenduko dugu, eurentzako kalte. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:55, 12 martxoa 2016 (UTC)
Argi ikusten dut nik kontua: erreferentzia guztiak kendu eta kitto.--Assar; (erantzun hemen) 15:39, 12 martxoa 2016 (UTC)
Erabaki ulergaitza, benetan. Kasketa izateko itxura osoa dauka. Beraiek direnez Euskal Wikipediarekin arazoa dutenak, beraiei dagokie wikilariekin harremanetan jartzea. Denborarekin, lotura hautsita jarraitzen badu, kendu egin beharko dira. Bestalde: Euskal Herriko mendien garapena ikusita Wikipedian, harritzen naiz eskubide urraketa garbia izatea, eta izatekotan oso puntuala izango da, informazio gehiena faktuala da artikulu horietan eta datu horiek ez dute egile eskubiderik. - --Joxemai; (erantzunak) 16:37, 12 martxoa 2016 (UTC)

Parke Nazional infotaula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunon. Yosemite eta Yellowstone Parke Nazionalaren artikuluak ikusi eta infotaulak akatsa ematen duela jabetu naiz. Ez dakit akatsa zein izan litekee, hortaz norbaitek batek akatsa zuzentzeko modurik topatuko baluke aldez aurretik asko eskertuko nioke. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 10:44, 12 martxoa 2016 (UTC)

Ematen duenez embedded horrek ez du emaitza ondo egiten. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:59, 12 martxoa 2016 (UTC)
Embedded hori zer den ere ez dakit...
-Euskaldunaa (eztabaida) 11:18, 12 martxoa 2016 (UTC)
Orain badabil, milesker!
-Euskaldunaa (eztabaida) 13:18, 12 martxoa 2016 (UTC)

Euskarazko Bretainiako Atariaren bikia Galizierazko Wikipedian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengoan galizierazko Wikipedian Portal:Irlanda ataria egiteko Atari:Irlandan oinarritu baziren, oraingoan Atari:Bretainia atarian oinarrituz Portal:Bretaña burutzen ari direla ikusi dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 22:36, 12 martxoa 2016 (UTC)

Lehiaketa: 1936ko gerrako tokien argazkiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko apirilean, argazki-lehiaketa bat izango da 1936-1939ko Gerra Zibilari buruz. Bada, apirilean, gatazka horri lotutako 371 toki nabarmeni buruzko edukiak handitu nahi ditugu Wikimedia Commonsen. Toki horiek era askotako gauza adierazgarriei egiten diete erreferentzia: ospitale izandakoak, preso-esparruak, aerodromoak, kostaldeko gotorlekuak, gobernu-egoitzak, aire-erasoen kontrako aterpeak, etab.

Gure zerrenda laburregia da toki nabarmen guztiak bertan sartzeko, baina eginahalak egin ditugu toki horietara heltzeko jarraibideak eta gidaritza emateko. Aurkituko duzu gure zerrendako toki batzuk Hego Euskal Herrian (Euskadin) daudela, batzuetan Bilbo, Donostia edo Gasteizko kaleetan. Beste batzuetan, berriz, pixka bat ibili beharko zara oinez haraino heltzeko. Gainera, lehiaketa denez, sariak ere baditugu. Izena emateko orri bat ireki dugu hemen (gaztelaniaz).

B25es (eztabaida) 10:05, 13 martxoa 2016 (UTC)

Katalanezko Wikipediak 500.000 artikulu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunon. Katalanezko Wikipedia atzokoan 500.000 artikuluen kopuru biribilera irirtsi berri da, hizkuntza "gutxituak" ere Wikipedia handiak izan ditzazketela frogatuz eta egi bilakatuz (ez noa estaturik gabeko hizkuntza esatera, Andorrako hizkuntza ofizial bakarra baita). Ea geure Wikipedia ere noizbait kopuru horietara iristen ikusteko gai garen.
-Euskaldunaa (eztabaida) 04:44, 15 martxoa 2016 (UTC)

Dudarik ez egin, guk ere lortuko dugu!!! Zorionak katalanei!!! -Gartxoak (eztabaida) 13:57, 15 martxoa 2016 (UTC)

Udalerri infotaulan akatsa: dentsitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako udalerri infotaulak biztanle dentsitatea gaizki kalkulatzen du, ez dakit zergatik gertatzen den. Adibidez, ikusi Madril, Cerdanyola del Vallès edo Comillas. Beste herrialdeetakoetan arazo berdina dagoen begiratu beharko da. Norbaitek lagun dezake arazotxoa konpontzen? --An13sa 18:11, 16 martxoa 2016 (UTC)

Wikipedia Liburutegiko kontu berriak eskuragai orain (martxoak 2016)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo Wikilari!

Wikiliburutegiko hontzak izena emateko dio!

Wikipedia Liburutegiak doako kontuak aurkezten ditu gaur, gure Argitaratzaileen Emate Programa dela eta. Ondorengo baliabideetan doako kontu bat eska dezakezu zeure Wikipedia ikerketak (edota beste batzuk) egiteko eta bertan materialak bilatzeko:

  • Cambridge University Press - eremu eta gai ezberdinez aritzen den ikerketa aldizkari- eta e-liburu- argitaratzaile handia. Sartzeak Cambridge Journals Online eta Cambridge Books ditu barne. 25 kontu.
  • Alexander Street Academic Video Online – akademi-bideo bilduma handia gai ezberdinekin, telesailak (PBS eta BBC, adibidez), musika eta antzerkia, eskolak eta tailerrak, eta dokumentalak dituena. 25 kontu.
  • Baylor University Press – e-liburu akademikoak, gehienbat giza eta erlijio gaitakoak. 50 kontu.
  • Future Science Group – medikuntza, bioteknologia eta zientzia ikerketa. 30 kontu.
  • Annual Reviews – biomedikuntza zientziak. 100 kontu.
  • Miramar Ship Index – XIX. mendetik gaur egun arte egindako ontzien eta beraien historiaren aukibidea. 30 kontu.
  • Noormags - persieraz idatzitako egunkari eta aldizkari profesional zein akademiko gehitzailea. 30 kontu.
  • Kotobna – arabieraz idatzitako e-liburu plataforma argitaratzailea. 20 kontu.

Hedapenak

  • Gale - egunkari eta aldizkari gehitzailea. 50 kontu.
  • Elsevier ScienceDirect - medikuntza eta zientzia literatura argitaratzailea. 100 kontu.

Badira doako kontu gehiago hemen, Project MUSE, De Gruyter, EBSCO, Newspapers.com eta British Newspaper Archive tartean.

Ikerketa hobeak egin eta lagundu kalitate handiko erreferentziak Wikipedia proiektuetan zehar zabaltzen: izena eman!
--Wikipedia Liburutegiko Taldea 20:30, 2016ko martxoak 17 (UTC)

--Artaburu (eztabaida) 22:18, 2016ko martxoak 24 (UTC) (itzulpena)


Wikipedia Liburutegiarentzat izen-emateak kudeatu ditzazkezu zeure hizkuntzan. Mesedez, Ocaasirekin (WMF) harremanetan jarri.
Mezu hau Global Mass Message tresna bidez The Wikipedia Library Global Delivery List-era bidalia izan da.

AEBetako estatu infotaula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo, AEBetako estatu infotaulan arazoren bat dago estatuen orrietan webguneak ez baitira zuzen ikusten, ikusi Illinois edo Idaho, adibidez. Horrez gain, jentilizioak ez dira agertzen, ez eta AEBetako udalerri infotaulan ere. Konpontzen saiatu naiz baina ez dut lortu. Espero dut norbaitek lortzea. Eskerrik asko eta ondo izan! --Artaburu (eztabaida) 17:13, 24 martxoa 2016 (UTC)

Konponduta.--Assar; (erantzun hemen) 10:30, 29 martxoa 2016 (UTC)
Eskerrik asko!. -Artaburu (eztabaida) 22:57, 1 apirila 2016 (UTC)

Mexikoko udalerriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Mexikoko udalerri guztien artikuluak sortu ditut eta kategoriak sortu estatuka. Baliteke batzuk errepikatuta egotea, eta duda batzuk ditut udalerri eta herriburuaren artean, Mexikon ez delako berdina, baina baliteke gurean ez ulertzea diferentzia hori jada sortua zegoen artikuluren batean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:13, 26 martxoa 2016 (UTC)


Kaixo! Oraintxe hau deskubritu dut, Wikiradio. Internet bidezko zuzeneko audio zerbitzua da. Zerbitzu honek hainbat irrati-estazio eskaintzen ditu, horietako batzuk hizkuntzen arabera antolatzen dira. Bertan, hizkuntza horretan Commonsen dauden fitxategiak entzun daitezke errenkan. Galizieran adibidez Wikipediako oinarrizko lau artikuluen irakurketa grabatu eta bertan sartu dituzte. Euskarazko estazioa sortu dut eta Commonsen zegoenarekin zerrenda popurri bat egin dut (bertsoak, kantuak, elkarrizketa...). Nahiko eskasa da ikus-entzunean dugun materiala. Ideia bat izan daiteke, Donostiapediaren barruan, Kontserbatorioa eta Musikenerekin lankidetzan adibidez, oinarrizko kantutegia grabatzea eta askatzea. Ea denborarekin osatzerik dugun, eta hala, euskarazko eta kalitatezko eduki askeen irratia egiterik dugun. Info gehiago Metan. --Xabier Cañas (eztabaida) 10:11, 31 martxoa 2016 (UTC)

Itxura batean, gaikako kantu- edo grabazio-zerrendak dira. Nire aletxoa jarri dut, ereserkien zerrendara Iparragirrerena gehituz :-) -Iñaki LL (eztabaida) 22:08, 11 maiatza 2016 (UTC)

Bakarkako Konpromisorako Dirulaguntza programarako proposamen deialdia zabalik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Individual Engagement Grants (IEG) programak (euskaraz Bakarkako Konpromisorako Dirulaguntza) proposamenak onartuko ditu apirilak 12ra arte. Proposamen hauek Wikipediako erabiltzaileen lana hobetu dezaketen tresna berriak, ikerketak, gizarte konpromisoak eta bestelako saiakuntza edo esperimentuak diruz laguntzeko balioko dute. Proiekturako diru gutxi zein diru asko behar izan (30.000$ USD gehienez), material, bidai eta lekuak alokatzeko gastuez gain, IEG programak zure proiektuko denbora garapenean lagundu dezake ere.


Eskerrak emanez, I JethroBT (WMF) 15:47, 2016ko martxoak 31 (UTC)

-Artaburu (eztabaida) 21:35, 1 apirila 2016 (UTC) (itzulpena)