Wikipedia:Txokoa/2019ko apirila
Read-only mode for up to 30 minutes on 11 April
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10:56, 8 apirila 2019 (UTC)
Wikimedia Foundation Medium-Term Plan feedback request
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen
Bandalismoa ikastaro batean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur unibertsitatean ikastaro bat ematen ari nintzela ikasle batzuk bandalismoa egitera dedikatu dira (bai, UNIBERTSITATEKO ikasleak izan dira eta nire aurrean egin dute, sekulako amorrua eman dit). Baten batek bere erabiltzailearekin izena emanda egin du (Antton Bereziartua-ren kasua izan da) eta beste batzuk anonimoki aritu dira. Ikastaroa ematen ari nintzen momentuan bertan konturatu naiz kasuren batetaz, baina 50 ikasle inguru ziren eta ez dut zuzenketak egiten hasteko denborarik izan. Ikusi dut gero wikilari batzuk lan horretan aritu zaretela eta mezu hau utzi nahi nuen eskerrak emateko eta esplikatzeko zergatik eta nola izan den. Eskerrik asko! -Aioramu (eztabaida) 16:29, 26 martxoa 2019 (UTC)
- Lotsagarria unibertsitateko ikasleek hori egitea, umeen antzera bihurrikerietan jardutea....Eutsi goiari, Aioramu, segi zure lan bikaina egiten eta ez etsi! -Josu (eztabaida) 14:44, 30 martxoa 2019 (UTC)
- Wikipedian bandalismoa egitea komun-ontzitik kanpo txiza egitea bezain erraza dela esaten nien gure ikasleei. (Konparazio "literario" honek eragina izaten zuela uste dut ;-)
- Bandalismoa konpontzea ere, lanbasa pasatzea bezalako lana dela imajinatu zuten administratzaileen logoa asmatu zutenek. Horretan dabiltzan lankideentzat bandalismoa lan estra bat besterik ez da, norbaitek egin behar duen lana. Gutxitan eskertzen dugun lana.
- Doala hemendik gutxitan ematen ditugun eskerrak lanbasa pasatzen duzuen guztioi! -Gorkaazk (eztabaida) 13:05, 15 apirila 2019 (UTC)
Txikipediako ikasle lankideentzako esker ona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkartearen barruko eztabaidarako utzi dut gai hau. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:45, 17 apirila 2019 (UTC)
Ordu ofiziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Gure Wikipediaren ordu ofiziala Greenwichekoa da (gaur duguna baino bi ordu gutxiago). Badirudi posible dela euskal wikilari gehienok dugun orduarekin bat etortzea, automatikoki. Honela, aldaketa berriak eta halakoak ordu zehatzarekin agertuko dira. Zer deritzozue? -Theklan · · 13:58, 10 apirila 2019 (UTC)
- Alde. Aukera baldin badago, ni nahiago Euskal Herriko ordua izan. -Oraina (eztabaida) 15:42, 12 apirila 2019 (UTC)
- Alde -Josu (eztabaida) 09:07, 13 apirila 2019 (UTC)
- Alde --Xabier Cañas (eztabaida) 10:34, 13 apirila 2019 (UTC)
- Alde --Marklar (eztabaida) 10:39, 13 apirila 2019 (UTC)
- Alde --Aihotz (eztabaida) 04:24, 14 apirila 2019 (UTC)
- Neutrala -Lainobeltz (eztabaida) 07:56, 14 apirila 2019 (UTC)
- Neutrala Iñaki LL (eztabaida) 07:08, 15 apirila 2019 (UTC)
- Neutrala -Gorkaazk (eztabaida) 12:30, 15 apirila 2019 (UTC)
- Alde -Koldo Biguri
- Alde-Iñigoo (eztabaida) 15:47, 29 apirila 2019 (UTC)
Estatuta: T224091 -Theklan · · 08:54, 22 maiatza 2019 (UTC)
Berriaren txantiloirik?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun on! Berriak lizentzia du bere materialak, bere horretan, CC-BY-SAren arabera argitaratzeko. Ikusi dut Harluxet eta Lur hiztegi entziklopedikoek badituztela horrelako txantiloiak aspalditik. Hala ere, ez dakit zein neurritan diren baliozkoak, artikuluari zehazki erreferentzia egiten ez dioten neurrian (txantiloi orokorrak dira), egilea ere aipatu gabe. Zein modalitate erabili behar da horrelako kasuetan? (Artikulu bat osorik Berriatik hartzea, adibidez) Paragrafo amaieretan erreferentzia sartuta ala nahikoa da Lurren modura artikulu azpìan txantilioi orokor bat sartzea? Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 08:30, 22 apirila 2019 (UTC)
- Ideia bikaina. Agian gaztelaniazko wikipedian 20 Minutosentzat egin zutenaren antzekoa. Ah! eta Argiarentzat ere igual beste bat egin dezakegu. --Marklar (eztabaida) 19:40, 30 apirila 2019 (UTC)
- Ederki, sortu behar dela dirudi, zu ibili zinen lizentzia askatzen Theklan, hala da (txantiloirik ez dagoela)? Nire beste kezka hau da, Harluxeti gagozkiola. Ez da Berriaren kasu berdina, baina txantiloi orokor batek ez du artikuluaren egilea aitortzen, Berria bakarrik baizik, are gutxiago estekarik ez badago. Esatearren Iñaki LL (eztabaida) 08:21, 1 maiatza 2019 (UTC)
- Modu ezberdinak daude hau egiteko. Izan daiteke txantiloi bat amaieran, edo izan daiteke erreferentziatan erabiltzea. Nik ZTHiztegiarekin hori egiten dut, baina bestelakorik erabakiko balitz, aurrera. -Theklan · · 11:31, 1 maiatza 2019 (UTC)
- @Theklan: Kontua da Berriaren txantiloi orokor batek (Harluxet edo Lurran ez dago arazo hau) egunkaria aitortzen duela, ez artikuluaren egilea. Zuzenena paragrafo bakoitzaren amaieran erreferentzia jartzea izango litzateke nire ustez, aitorpena artikulura estekaren bidez bideratuz egingo litzateke. Beste aukera txantiloi orokorra da, baina ez da hain 'ortodoxoa' noski.
- Hala ere, Marklar2007k ekarri duen ES WPko adibidea ere (20 Minutos) aukera on bat da, Lur eta Harluxeteko txantiloiak ez bezalakoa, baina itzulpenetan eztabaida orrian jartzen dugunaren antzekoagoa, bai. Horrelako bat dirudi egokiena. Iñaki LL (eztabaida) 18:06, 1 maiatza 2019 (UTC)
- Modu ezberdinak daude hau egiteko. Izan daiteke txantiloi bat amaieran, edo izan daiteke erreferentziatan erabiltzea. Nik ZTHiztegiarekin hori egiten dut, baina bestelakorik erabakiko balitz, aurrera. -Theklan · · 11:31, 1 maiatza 2019 (UTC)
- Ederki, sortu behar dela dirudi, zu ibili zinen lizentzia askatzen Theklan, hala da (txantiloirik ez dagoela)? Nire beste kezka hau da, Harluxeti gagozkiola. Ez da Berriaren kasu berdina, baina txantiloi orokor batek ez du artikuluaren egilea aitortzen, Berria bakarrik baizik, are gutxiago estekarik ez badago. Esatearren Iñaki LL (eztabaida) 08:21, 1 maiatza 2019 (UTC)
Artikulu Nabarmenduaren proposamena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo, laguntza eske idazten dizuet. Zelula artikulua proposatu nahi dut Artikulu Nabarmendua izateko. Kontua da duela 6 hilabete Artikulu On izendatzeko proposatu nuela eta ez zen onartu, ikasle batzuk artikulu horretan ekarpenak egiten ari zirelako. Azken hilabeteotan artikulua txukuntzen ibili naiz eta erreferentzia ugari sartu ditut. Orain berriz proposatu nahi nuke, kasu honetan Artikulu Nabarmendua izateko, baina arazoak ditut datarekin, aurreko data (2018-11-19) agertzen delako. Inork al daki hori aldatzen? -Josu (eztabaida) 17:18, 24 apirila 2019 (UTC)
- Arratsalde on Josu! Konponduta, eskuz egin dut, baina badirudi badoala. Orain, Josu idatzi dudan tokian gainean zure sinadura jarri besterik ez duzu;) Iñaki LL (eztabaida) 18:58, 24 apirila 2019 (UTC)
Education Conference 2019
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun on! Non ikus daiteke Educational Conference 2019 horretan sortu zen dokumentazioa? (Aurkezpen digitalak eta). Documentation Gorkaazk (eztabaida) 08:43, 27 apirila 2019 (UTC)
- Gorkaazk, hemen aurkezpenak! Iñaki LL (eztabaida) 07:56, 28 apirila 2019 (UTC)
Administratzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Une honetan aktibo gauden administratzaile gutxi gaude. 8 gaude, baina errealki 6 baino ez (Unai Fdz. de Betoño eta Janfrik administrazio lan gutxi egin dituzte azken aldian). Bolumen handiarekin ari gara, bereziki ikastetxeetan, eta uste dut komenigarria izan daitekeela administratzaile berriak izendatzea. Dugun erabiltzaile kopurua ikusita, beste 4 gehiago izendatzearen alde egingo nuke. Nola ikusten duzue? -Theklan · · 09:16, 29 apirila 2019 (UTC)
- Alde -Admin. gehiago behar direla uste baduzu, horrela izango da. Boluntarioak bilatu beharko. Gorkaazk (eztabaida) 09:39, 29 apirila 2019 (UTC)
- Alde Batez ere bandalismo ekintzetan bandaloen blokeo azkarra errazteko. -Lainobeltz (eztabaida) 10:34, 29 apirila 2019 (UTC)
- Alde-Iñigoo (eztabaida) 15:50, 29 apirila 2019 (UTC)
- Alde -Josu (eztabaida) 17:38, 29 apirila 2019 (UTC)
- Alde Iñaki LL (eztabaida) 17:41, 29 apirila 2019 (UTC)
- Alde -Xabier Armendaritz 2019-04-30, 17:50 (UTC)
- Alde -Marklar (eztabaida) 18:39, 30 apirila 2019 (UTC)
- Alde --Xirkan (eztabaida) 21:35, 30 apirila 2019 (UTC)
- Alde --Xabier Cañas (eztabaida) 18:24, 1 maiatza 2019 (UTC)
- Alde Goian agertzen diren guztiak administratzaile bikainak izango ziren, jakina agertzen diren administratzaile bikainak gehituta. Agian Josurentzat ardura hori gehiegizkoa da; EWKEren altxorzaina izanda, lan sobera duzu ezta? ;)-Oraina (eztabaida)
P.D.ː Primeran egongo lirateke emakumeren bat administratzailea izatea baita ere, jakina.
Hautagairik balego, mesedez, esan dezala hemen, hauteskundeak antolatzeko. -Theklan · · 07:16, 10 maiatza 2019 (UTC)
- Bandalismo ekintzak patruilatzen ibiliko den wikilari bat behar dugunez, dagoeneko horretan lan gehien egiten duena hautagaitzat proposatzeko atrebentziarekin natorkizue, interesatuari aurrez ezer aipatu ez diodan arren. Lainobeltz, mesedez, har ezazu zuk ere administratzaileon lanbasaǃ --Xabier Armendaritz 2019-05-10, 07:50 (UTC)
- Nire aldetik prest nago, betiere egoki baderitzozue eta beharrezko bozketak eginda -Lainobeltz (eztabaida) 09:02, 10 maiatza 2019 (UTC)
Administratzaile bat gehiago izendatzeko adostasun zabala dugunez, horretarako bozketa orria sortu dut. Bozketa oraindik ez da hasi; beste astebeteko epea utzi dut, beste inork hautagaitzat aurkeztu nahi badu astia izan dezan. Administratzaile izateko baldintzak betetzen dituen edonork bere burua hautagaitzat aurkez dezake hemen bertan edo bozketa orrian, igandeko (maiatzak 19) 23:59 arte. Ondoren, bozketa abiatuko da, maiatzaren 20ko 00:00etan. --Xabier Armendaritz 2019-05-13, 09:44 (UTC)
- Bozkatzeko aldia hasi da dagoeneko, eta ekainaren 2a bukatu arte iraungo du. Eman botoaǃ --Xabier Armendaritz 2019-05-20, 07:54 (UTC)
Wikimedia 2030 estrategia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Dakizuenez urte pare bat daramatza martxan Wikimedia 2030 estrategiak. Proposatu dit FFort (WMF)ek bilera presentzial bat egitea, puntu nagusien inguruan eztabaidatzeko aukera izan dezagun fisikoki. Nik jarraitu dut eztabaida, eta uste dut garrantzitsua izan daitekeela, baina begiratu behar dugu zenbat zaudeten prest maiatzean zehar bilera fisiko bat egiteko. Zuek esan ea ikusten duzuen aukera, zita bat jartzeko. -Theklan · · 10:47, 29 apirila 2019 (UTC)
- Niri interesgarria iruditzen zait, agenda kontuak lotu behar. Lanaldia eta gero... Iñaki LL (eztabaida) 21:53, 29 apirila 2019 (UTC)
- Ni ere prest bilera baterako. Aitzolete (eztabaida) 10:43, 30 apirila 2019 (UTC)
- + 1. Bilera batera joateko, ahaleginak egiteko prest. Gorkaazk (eztabaida) 13:50, 30 apirila 2019 (UTC)
- Ni ere prest bilera batera joateko ahaleginak egiteko prest.-Oraina (eztabaida) 09:11, 2 maiatza 2019 (UTC)