Wilhelm Ackermann
Wilhelm Friedrich Ackermann (Herscheid, Alemaniar Inperioa, 1896ko martxoaren 29a - Lüdenscheid, Mendebaldeko Alemania, 1962ko abenduaren 24a) alemaniar logikari matematikoa izan zen.
1925ean bukatu zuen doktoregoa, Hilberten zuzendaritzapean; tesian indukziorik gabeko aritmetikaren trinkotasun froga bat azaldu zuen. 1927tik 1961era irakasle aritu zen Burgsteinfeld eta Lüdenscheiden. Göttingeneko Zientzien Akademiako kide eta Münsterko Unibertsitateko ohorezko irakasle ere izan zen. Ackermannen azkeneko lanen artean multzoen teoriaren (1937), aritmetika osoaren (1940) eta tiporik gabeko logikaren (1952) trinkotasun frogak dira aipagarriak, multzoen teoriaren axiomatizazio berri batez eta Solvable cases of the decision problem (1954, Erabakitasunaren problemaren kasu ebazgarriak) liburuaz gainera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.