Edukira joan

Wolfgang Sawallisch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wolfgang Sawallisch

(1988)
Bizitza
JaiotzaMunich1923ko abuztuaren 26a
Herrialdea Alemania
HeriotzaGrassau2013ko otsailaren 22a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaHochschule für Musik und Theater Hamburg (en) Itzuli
Richard-Strauss-Konservatorium München (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Joseph Haas (mul) Itzuli
Igor Markevitx
Hans Rosbaud (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta classical pianist (en) Itzuli
Lantokia(k)Akisgran
Enplegatzailea(k)Theater Aachen (en) Itzuli  (1953 -  1958)
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaEMI Classics

IMDB: nm0768023 Allmovie: p456629
Spotify: 4VFBTPFWvhecBc2BWYOQkF Musicbrainz: 471b45e3-c9aa-447c-878b-7afd8794e3e7 Discogs: 517158 IMSLP: Category:Sawallisch,_Wolfgang Allmusic: mn0001794209 Find a Grave: 105752323 Edit the value on Wikidata

Wolfgang Sawallisch (alemanez ˈvɔlfɡaŋ zaˈvalɪʃ ahoskatua; Munich, Alemania, 1923ko abuztuaren 262013ko otsailaren 22a) alemaniar orkestra-zuzendaria izan zen.

Municheko Kontserbatorioan ikasketak egin ondoren, Augsburgoko Operan egin zuen debuta 1950ean. Aachengo (1953-1958), Wiesbadengo (1958-1960) eta Koloniako (1960-1963) operetako musika-zuzendaria izan zen.

1957tik 1961era, behin baino gehiagotan gonbidatu zuten Bayreutheko Jaialdira, eta han grabazio garrantzitsuak egin zituen Richard Wagnerren operekin.

Hainbat kargu bete ditu: Vienako Orkestra Sinfonikoko zuzendaria (1960-1970), Hanburgoko Filarmonikokoa (1961-1973), Berlingo Alemaniar Operako musika-aholkularia (1963-1965), Suitza Frantseseko Orkestrako musika-zuzendaria (1970-1980), Municheko Operako musika-zuzendaria eta zuzendari orokorra (1971-1992) eta, 1992az geroztik, Filadelfiako Orkestrako zuzendaria.

Alemaniar tradizio erromantikoaren ildotik, Sawallischek duen onena eman zuen Schumann, Richard Strauss eta Schuberten lanetan, eta azken horren sinfonia guztiak grabatu zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]