Edukira joan

Xamar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xamar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Carlos Etxegoien Juanarena
JaiotzaGarralda1956ko azaroaren 27a (67 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZenbat Gara
Euskokultur Fundazioa
Izengoitia(k)Xamar

Literaturaren Zubitegia: 1017

Juan Carlos Etxegoien Juanarena Xamar (Garralda-Xamarrena etxekoa, 1956ko azaroaren 27a) irakasle eta idazle nafarra da.[1]

Xamar goitizena Xamarrena baserritik datorkio, hantxe jaio eta hazi baitzen. Frankismoaren garaian sortua, gaztelania izan zuen ama hizkuntza eta 20 urte zituela hasi zen euskara ikasten.[1]

Magisteritza ikasi zuen eta irakasle lanetan aritu da batez ere.[1]

Ibilbide literarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziazko hainbat liburu idatzi ditu eta irudiz hornitu euskararen historiaz.[2] Orhipean: Gure herria ezagutzen, Pamiela, (1992) lanik ezagunena du, gaztelaniara, frantsesera, ingelesera eta katalanera itzuli baita. Liburu horrek modu didaktikoan erakusten ditu Euskal Herriko historiaren, geografiaren, ohituren, kirolen eta, oro har, kultura tradizionalaren hainbat alderdi. Beste lan batzuk ere baditu: 1898, Garralda (Pablo Mandazen Fundazioa, 1998) eta Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologiaz (Pamiela, 2001): azken hori gizakiaren eta hizkuntzaren arteko harremanei buruzkoa da. Soziolinguistikari buruzko ikerketa berriak eta, bereziki, Jose Maria Sánchez Carrión Txepetxen teoria ekolinguistikoak zabaltzeko bide gisa ulertu zuen lana egileak.[1] Bilboko Zenbat Gara euskara elkarteak bere egin ditu eta eztabaida sortu dute.

Hizkuntza eta hizkuntzaren inguruko gaiez arduratuta, han-hemen ikastaroak egin ditu, hizkuntza herriaren bizitzaren muina dela ardatz harturik. Gaur egun, Euskokultur fundazioaren patronatuko kide da, besteak beste.[3]

2019an, Saiakera arloko Euskadi Saria irabazi zuen, Etxera bidean liburuagatik.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «Etxegoien Juanarena, Juan Carlos - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  2. «'Euskarak ez du sufritzen, euskaraz bizi nahi dugunok sufritzen dugu'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  3. «Nor Gara — Euskokultur Fundazioa» www.euskokultur.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  4. Astiz, Iñigo. «Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' eta Isabel Etxeberria dira saiakerako eta itzulpengintzako Euskadi saridunak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-18).
  5. «Xamarren 'Etxera bidean' liburuaren aurkezpena» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]