Xenofobia
Xenofobia atzerritarrei, beste talde etnikoei edota kultura arrotzeko pertsonei mesfidantza, gorrotoa, arbuioa eta fobia eragiten duen aurreiritzi bat da. XX. mendearen amaiera aldera oldarkor agertu da, talde etnikoak elkarrekin bizi diren hainbat gizarte eta tokitan. Arrazismoa bezala, xenofobia norberarena ez den kultura ororen arbuioan eta baztertzean oinarritutako ideologia bat da. Segregazio kulturala aldarrikatzen du eta atzerritarrak eta immigranteak asimilazio soziokulturalaren bidez onartzen ditu soilik.
Xenofobia aurreiritzi historiko, linguistiko, erlijioso, kultural eta nazionaletan oinarritzen da, talde etniko ezberdinen erabateko eta nahitaezko banantzea justifikatzeko, norberaren identitatea ez galtzeko. Aurreiritzi hauek botere ekonomiko eta politikoarekin nahastuz gero, gehiengoaren xenofobiak atzerritar immigranteak arbuiatu eta baztertzen ditu, errekurtso existentzialetarako aurkari bezala ikusten baititu.
XX. mendeko amaierako krisi sozioekonomikoek ekintza xenofoboak ugaritu dituzte hainbat herrialdetan, pintada, pankarta, foileto, diskurtso eta kanpainetatik, eraso indibidual edota kolektibo, apropos eragindako dute, lintxamendu, hilketa eta garbiketa etnikoetaraino izan daitezkeenak.