Xileno
Xileno | |
---|---|
Formula kimikoa | C8H10 |
Mota | hidrokarburo aromatiko |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 1330-20-7 |
Gmelin | 27338 |
ZVG | 10080 |
EC zenbakia | 215-535-7 |
ECHA | 100.014.124 |
CosIng | 80701 |
MeSH | D014992 |
UNII | D856J1047R |
KEGG | C19551 |
Xilenoa edo xilola konposatu organiko aromatikoa da (CH3)2C6H4 formula duena eta hiru isomero dituena: orto-xilenoa, meta-xilenoa eta para-xilenoa. Bentzenoaren bi hidrogeno-atomo metilo-taldez ordezkatzen direnean eratzen dira. Alkilbentzenoen familikoa da[1].
Likido kolorgea, sukoia eta koipetsu samarra da. Erabilera handia du industrian.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xilenoaren isomeroak reforming katalitikoaren emaitzak dira industria petrokimikoan eta kokearen prestakuntzan. Ager daiteke ere % 1eko proportzioan petrolio gordinean[2].
Xilenoa toluenoa eta bentzenoa metilatuz sintetiza daiteke.
Xileno komertziala isomeroen nahastea da proportzio honetan: % 40-65 m-xilenoa, % 20 bitartean o-xilenoa eta % 20 bitartean p-xylenoa. Gainera, etilbentzenoa izaten du % 20 bitartean.
Ezaugarri fisiko-kimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xilenoa likido kolorge, kirasduna eta sukoi da. Isomeroen arteko ezaugarri kimikoak ez dira oso diferenteak. Beheko taulan azaltzen dira isomeroen antzekotasunak eta desberdintasunak:
Xilenoaren isomeroak | ||||
---|---|---|---|---|
Ezaugarri orokorrak | ||||
Izena | o-xileno | m-xileno | p-xileno | |
IUPAC izena | 1,2-dimetilbentzeno | 1,3-dimetilbentzeno | 1,4-dimetilbentzeno | |
Beste izendapenak | o-xilol | m-xilol | p-xilol | |
Formula kimikoa | C8H10 | |||
SMILES | Cc1c(C)cccc1 | Cc1cc(C)ccc1 | Cc1ccc(C)cc1 | |
Masa molekularra | 106,16 g/mol | |||
Itxura | likido kolorgea | |||
CAS zenbakia | 95-47-6 | 108-38-3 | 106-42-3 | |
Hiru isomeroen nahastearen CAS zenbakia 1330-20-7 | ||||
Ezaugarri fisikoak | ||||
Dentsitatea | 0,88, likidoa | 0,86, likidoa | 0,86, likidoa | |
Disolbagarritasuna uretan | Kasik disolbaezina | |||
Disolbagarria disolbatzaile ez-polarretan, disolbatzaile aromatikoetan adibidez | ||||
Disolbagarritasun-parametroa δ | 18,0 MPa1/2 (25 °C) | |||
Fusio-tenperatura | −25 °C (248 K) | −48 °C (225 K) | 13 °C (286 K) | |
Irakite-tenpertura | 144,43 °C | 139,1 °C | 138,2 °C | |
Berez su hartzeko tenperatura | 463 °C (736 K) | 527 °C (800 K) | 528 °C (801 K) | |
Lurrun-presioa | ~8 hPa à 20 °C | ~8 hPa à 20 °C | ~8 hPa à 20 °C | |
Puntu kritikoa | 357,18 °C | 343,9 °C | 343,05 °C | |
Segurtasuna | ||||
Arriskuak | sukoia, toxikoa irentsiz eta arnastuz, azido eta oxidatzailen sendoekin erreakzionatzen du. | |||
Sugar-puntua | 32 °C | 27 °C | 27 °C | |
Besterik adieazi ezean balioak egoera estandarrekoak dira (25 °C, 100 kPa) |
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido tereftalikoa eta deribatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]p-Xilenoa azido tereftalikoa eta dimetil tereftalatoa sintetizatzeko lehengai gisa usatzen da. Bi hauek monomero gisa baliatzen dira poli(etilen tereftalato)aren eta poli(butilen tereftalato)aren sintesian. Poli(etilen tereftalato)a botilak eta ehunak egiteko baliatzen da besteak beste. Poi(butilen tereftalato)a elektronikan isolatzaile gisa baliatzen da. Munduan produzitzen den p-xilenoaren % 98 helburu hori du.
o-Xilenoa anhidrido ftalikoaren prekurtsorea da zeina polimeroen industrian plastifikatzaile moduan erabiltzen diren ftalatoak produzitzeko baliatzen den.
m-Xilenoak ez du erabilera inportanterik.
Disolbatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xileno disolbatzaile gisa usatzen da. Tintaren osagaietako bat da, pintura eta bernizetako disolbatzailea eta altzairuaren, olata elektronikoen eta zirkuitu integratuen garbigarria.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xilenoak ez dira oso toxikoak. Arratoietan LD50 4.300 mg/kg-koa. Hala ere gomendatzen xilen0-lurrunen esposizio maximoa 100 miloiko partera mugatzea. Gehiegizko esposizioak buruko mina, nekea, zorabioa, apatia, nahasmendua, suminkortasuna, arazo gastrointestinalak eta bero-sentsazioa eragin ditzake[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
- ↑ (Ingelesez) Ziegler-Skylakakis, Kyriakoula; Fabri, Jörg; Graeser, Ulrich; Simo, Thomas A.. (2019-11-19). «Xylenes» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA): 1–20. doi: . ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
- ↑ (Ingelesez) Kandyala, Reena; Raghavendra, Sumanth Phani C.; Rajasekharan, Saraswathi T.. (2010-06). «Xylene: An overview of its health hazards and preventive measures» Journal of Oral and Maxillofacial Pathology 14 (1): 1. doi: . ISSN 0973-029X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).