Edukira joan

Ximena Gartzeitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ximena Gartzeitz

Asturiasko erregina ezkontidea

869 - 910
Nuña (en) Itzuli - Munia Semenoitz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXimena Garces
JaiotzaIruñea, 848
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza912ko ekaina (63/64 urte)
Hobiratze lekuaAsturiar errege-erreginen panteoia
Familia
AitaGartzia Enekoitz
Ezkontidea(k)Alfontso III.a Leongoa
Seme-alabak
Jarduerak

Ximena Gartzeitz edo Ximena Iruñekoa (?, c.848 – ?, 912ko ekaina) Iruñeko Erresumako infanta eta Asturiasko erregina ezkontidea izan zen. Alfontso III.a Leongoaren emaztea izan zen.

Ez dakigu noiz jaio zen. Autore batzuek Gartzia Enekoitz erregearen alaba izan zela diote, nahiz eta beste batzuek datu horri buruz zalantzak izan; izan ere, bere ustez deigarria den gertaera hau aipatzen dute: bere izena ez da Rodako Genealogietan agertzen.

Justo Pérez de Urbel burgostarren esanetan, Ximena Gartzea Semeroitz eta Dadildis Pallarskoa bere bigarren emaztearen alaba izan zen. Kasu horretan, Ximena erregina, Antso I.a Gartzeitzren arreba izango zela.[1] Hala ere, Rodako kodexean Gartzea Semeroitzen alaba bezala ez agertzea ere deigarria da.

Bere senarrarekin batera, 908an Oviedoko katedralari Garaipeneko Gurutzea eman zion , Gauzongo gazteluan urrez eta harribitxiez estali zutena. Ezkontideek beste gurutze bat, urrez eta harribitxiez estalia ere, Santiago de Compostelako katedralari eman zioten. Honela, dokumentatutako Donejakue bideko lehen emakume erromesa da[2], bi adiz egin baitzuen bidea[3].

Bere semeek bere senarraren aurka egin zuten matxinadan parte hartu zuen eta, ondorioz, Alfontso III.a Leongoa 910ean abdikatu behar izan zuen. Ximena 912ko ekainean hil zen.

Ximena Astorgako katedralean lurperatu zuten, senarraren ondoan. Ondoren, 986an eta Bermudo II.a Leongoaren aginduz, bi ezkontideen gorpuzkiak Oviedora eraman zituzten, une horretan Leongo erresumarantz zihoazen Almanzorrek zuzendutako musulmanen tropek profanatuko zituzten beldur.[4]

Ximena eta bere senarraren gorpuzkiak Oviedoko katedraleko Errege Kastoaren Andre Mariaren kaperako erregeen panteoian utzi zituzten, non Asturiasko erregetzako kide asko lurperatuta zeuden. Hala ere, XVIII. mendearen hasieran errege-panteoia berreraiki zutenez, gaur egun ezinezkoa izango litzateke Ximena erreginaren gorpuzkiak identifikatzea eta indibidualizatzea.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arco y Garay 1954, 138 orr. .
  2. (Gaztelaniaz) «Peregrinas en el Camino de Santiago | Superación sin límites» Pilgrim 2019-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  3. «Garcés, Jimena - Xacopedia» xacopedia.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  4. Arco y Garay 1954, 162 orr. .
  5. Arco y Garay 1954, 48-49 orr. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]