Bederatzi taldek osatzen dute (bederatzigarrena 2014-15 denboraldian sartu zen) eta bi fase ditu. Lehenik eta behin liga fasea jokatzen da, talde bakoitzak bi partida jokatzen ditu beste guztiekin. Ligako lau onenek txapelketa irabazteko play-offak jokatzen dituzte eta finalak erabakitzen du Zeelanda Berriko futbol txapelduna.
2021ean sistema aldatu egin zen. Zeelandako hiru eskualdetako ligak osatu ziren eta Liga horietatik 9 talde sailkatzen dira txapeldunen fasea jokatzeko. Haiei Australiako Ligan aritzen den Wellington Phoenix taldea gehitzen zaie hamarkotea osatuz. Txapeldunen faseko ligako bi lehenek azken finala jokatzen dute.
¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen. 2019-2020 denboraldia bapatean eten zen COVID-19 pandemiaren erruz eta une hartan lehen postuan zihoan Auckland City taldea txapeldun izendatua izan zen.