Zelai Nikolas
Itxura
Zelai Nikolas | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Barrika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | legelaria, abokatua eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (1993 - 2000) Eusko Jaurlaritza (1998 - |
Kidetza | Gure Esku Dago |
Zelai Nikolas Ezkurdia (Bilbo, Bizkaia, 1968 - ) Gure Esku Dago herri plataformaren bozeramailea izan da. Lanbidez Eusko Jaurlaritzako legelari, autodeterminazio eta erabakitze-eskubidearen aldeko beste hainbat ekimenetan ere parte hartu du.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1993), Europako zuzenbidean eta konstituzio zuzenbidean aditua da. Abokatu gisa aritua da (1993-1998), baita Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle zuzenbide zibilean (1993-2000). 1998tik aurrera Eusko Jaurlaritzako legelaria zenbait sailetan[1].
Gure Esku Dago erakundean sustatzaile eta bozeramailea izan zen 2013 eta 2019 urteen artean. Bozeramailetza uztean, zuzendaritza kontseiluan jarraitu zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zelai Nikolas - udaltop» www.udaltop.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- ↑ «Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelai Nikolas |
- Zelai Nikolas Twitterren: @ZelaiNikolasEzk