Ceuta
Ceuta | |||
---|---|---|---|
Ceuta | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Ceuta 35°53′12″N 5°18′0″W | ||
Azalera | 19,3 | ||
Punturik altuena | Monte Anyera (en) | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | Belyounech (en) eta Tangier-Tetouan-Al Hoceima (en) | ||
Administrazioa | |||
Alkate-Presidentea | Juan Jesús Vivas (PP) | ||
Legebiltzarra | Ceutako Biltzarra | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 83.039 | ||
Dentsitatea | 4.488,59 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
ceuta.es… |
Ceuta[1] Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko autonomia hiri bat da, 1580. urtetik Espainiako estatuaren mende dagoena. Afrikako ipar-mendebaldean dago, Mediterraneoaren mendebaldeko kostaldean, Gibraltarko itsasartearen hegoaldean. Marokok koloniatzat jotzen du eta beretzat aldarrikatzen du Ceuta, bai eta Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko gainerako lurrak ere.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Ceutak oraindik ez zuela bete hondakin urak arazteko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[2]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Ceuta (Monte Hacho, altuera: 200 m)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14.6 | 14.9 | 16.2 | 17.7 | 20.6 | 23.4 | 26.2 | 26.7 | 24.6 | 21.1 | 17.4 | 15.2 | 20.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.5 | 11.7 | 12.6 | 13.8 | 16.4 | 19.0 | 21.7 | 22.2 | 20.3 | 17.4 | 14.2 | 12.0 | 16.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.4 | 8.4 | 9.0 | 10.0 | 12.1 | 14.8 | 17.2 | 17.6 | 16.0 | 13.7 | 10.9 | 8.9 | 12.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 87 | 87 | 59 | 56 | 28 | 13 | 1 | 1 | 11 | 61 | 76 | 108 | 586 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.3 | 10.8 | 8.6 | 8.3 | 4.9 | 2.9 | 0.7 | 0.5 | 3.2 | 7.9 | 9.4 | 11.0 | 78.5 |
Eguzki orduak | 156 | 149 | 195 | 213 | 260 | 290 | 305 | 293 | 237 | 190 | 163 | 161 | 2611 |
Iturria: [3] |
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981ean, 70.864 biztanle zituen.
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako hizkuntzak espainiera eta arabiera dira.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrantza eta merkataritza portu garrantzitsua du. Kontserba industria eta artisautzak ere indar handia du. Bestalde, militar hiria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kartagotarren, erromatarren eta bizantziarren mendean egon zen arabiarrak hiriaz jabetu aurretik. Hiria asko hazi zen berberiarren eta espainiarren konkistaren garaian. Portugalen esku egon zen 1415ean, eta Espainiak hartu zuen 1580an. Estatu bihurtu zenetik, Marokok behin eta berriro aldarrikatu du Ceuta hiriaren jabetza.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ceuta ondorengo hiriekin senidetuta dago:
- Aci Catena (Italia)
- Algeciras (Espainia)
- Cádiz (Espainia)
- Guadalajara (Mexiko) (Mexiko)
- Melilla (Espainia)
- Santarém (Portugal)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 32. arauaː Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. .
- ↑ «El Tribunal de Justicia Europeo declara que España incumple la Directiva de Tratamiento de Aguas Residuales», iAgua, 2011-04-15. Eskuratze data: 2011-04-26.
- ↑ http://www.aemet.es/es/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=5000A&k=and Agencia Estatal de Meteorología
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ceutako Gobernuaren webgunea (Gaztelaniaz)