Edukira joan

Aci Trezza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aci Trezza, Etna mendiarekin barrenean.

Aci Trezza (sizilieraz: Jaci Trizza) Siziliako (Italia) hego-ekialdeko herri bat da, Aci Castello udalerriaren parte bat. Cataniatik 10 kilometrotara dago, eta 5.000 biztanle ditu. Joniar itsasoaren kostaldean kokatua, itsas aktibitatezko historia luzea du. Italiar askoren udako oporleku da. Herriko patroia San Joan Bataiatzailea, eta haren jaia ekainaren 24an ospatzen da.

Ziklopeen uharteak

Aci Trezzaren kostaldean, zutabe formako hiru uharte daude. Tokiko kondairak dioenez, Odisean ziklopeek Ulisesi jaurtikitako harriak dira. Ziklopeek ba omen zuten ola bat, Etna mendiaren magalean, geroago herriaren ingurura aldatu zutena.

Erreferentzia kulturalak

Giovanni Vergaren eleberria I Malavoglia ("The House by the Medlar Tree") Aci Trezzan girotuta dago.

1948an, Luchino Viscontik Aci Trezzan egin zuen La terra trema film neorrealista, Vergaren I Malavoglia nobelan oinarritua. Aktoreak ez ziren profesionalak, baizik eta tokiko biztanleak. Film hari museo bat eskaini zioten herrian, gau egun filmeko parte hartzaileetako batek zuzendua.

Galeria