Etna
Etna | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.357 m |
Prominentzia | 3.357 m |
Mota | Geruza-sumendi, turismo-atrakzioa eta decipoint (en) |
Azalera | 19.237 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°45′03″N 14°59′36″E / 37.75083451°N 14.99322029°E |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Catania |
Babestutako-eremua | Etna Park (en) |
Leku geografikoa | Sizilia |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1669, +2012-04-01T00:00:00Z $2, 2013ko urria eta 2021 |
Geologia | |
Material nagusia | trakibasalto tefrita basanita trachyandesite (en) mugearita basalto picrobasalt (en) |
Etna (sizilieraz Muncibeddu; italieraz Mongibello) Siziliako ekialdeko kostaldean dagoen geruza-sumendia da, Messina eta Cataniatik gertu kokatuta. Europako sumendi aktiborik handiena da eta gaur egun 3.357 m ditu (2021). [1] Alpeetatik hegoaldera dagoen Italiako mendirik altuena da eta 1.190 km² azalera du. Gaur egun Etna sumendiak lau krater ditu: ipar-ekialdeko kraterra, Boraginea, Bocca Nuovay eta ipar-ekialdeko kraterra.[2]
Etna mendia munduko sumendirik aktiboenetako bat da, ehunka aldiz sartu baita erupzioan milioi erdi urteetan zehar. [3] Batzuetan oso suntsitzaile izanda ere, jendeak ez du arriskutzat hartzen. Hala ere, historikoki erupzio arriskutsuak izan ditu: Vergiliusek Aeneisetan deskribatzen duena, 1669koa, 1928koa, eta abar. Etnaz gain, Italian badaude beste sumendi batzuk ereː Vesuvio eta Stromboli, esaterako. Hala ere, bi horiek ez dute Etnarekin inolako erlaziorik, prozesu geologiko oso ezberdinengatik sortu baitira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen hasiera arte gutxienez, ohikoa zen Siziliako populazioa sumendi ezagun honi Gibellu deitzea. Izen hori, Erdi Aroan Sizilian bizi izan ziren arabiarrei zor zaie. Gibellu edo Gibello جبل ŷébel arabierazko hitzetik dator, 'mendia' esan nahi duena. Gaur egun, Sizilan gutxi batzuek baino ez dute sumendia horrela deitzen.
Bere izen arrunta, Etna ninfaren izenetik datorː Briareo erraldoiaren eta Cimopoliaren, edo Uranoren eta Gearen alaba.
Erupzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etna sumendiaren erupzioak ez dira guztiak berdinak. Etnaren lehenengo erupzio ezaguna, Diodoro Sikulo historialariak erregistratu zuen. Azken 2.000 urteetan zehar Etnaren aktibitatea jariotsua izan da orokorrean, erupzio nahiko eztandagarriekin gailurrean.
Sumendia betidanik ezagutu eta aztertu den arren, ez dago batere argi nola sortu zen. Inguru hartako tektonika oso konplexua da; hori dela bide, hainbat teoria daude Etnaren sorrera azaltzen saiatzen direnak. Zientzialari guztiek dakitena hauxe da: sumendia puntu bero (hotspot) batean dagoela, alegia, aktibitate tektoniko handia duen gune batean. Horrek azal dezake Etnak duen jarduera etengabea. Erupziorik suntsigarriena, zalantzarik gabe, 1669an martxoa eta ekaina artean gertatutakoa izan zen. Adituen aburuz, 830.000.000 m³ laba eta tefra askatu zen orduko hartan.
Iruditeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Etna (sumendia) - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
- ↑ Portillo, Germán. (2021-08-26). «Etna sumendia: ezaugarriak, geologia, erupzioak eta bitxikeriak» Meteorología en Red (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El volcán Etna vuelve a entrar en erupción con una tormenta con rayos» La Vanguardia 2022-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).