Avnia
Izena | Avnia |
Sortze urtea | 2002 |
Mota | Historia, etnografia, toponimia...aldizkaria |
Saltzen den lurraldea | Euskal Herria eta beste |
Editatzen den herria | Luiaondo (Aiara) |
Hizkuntza | Gehienbat espainieraz |
Maiztasuna | Hiruhilabetekaria |
Argitaratzailea | Avnia Kultur Elkartea |
Zuzendaritza | Juanjo Hidalgo, Felix Mugurutza |
Webgunea | www.aunia.org |
Avnia (ahoskatu /'awnia/) Aiaraldean sortutako aldizkaria da.
Historia
Aldizkari hau lehen aldiz 2002ko abenduan argitaratu zen. 2009ko amaieran 28 zenbaki zituzten argitaratuta.
Izena Laudion agertu zen latinezko inskripzio batetik ateratakoa da.
Ezaugarriak
Etnografia, antropologia, arkeologia, historia, toponimia eta bere etimologia eta ingurune naturala gizakia abiapuntu hartuta dira jorratutako gaiak.
Hasieran batez ere aipatu eskualdeko zazpi udalerriei[1] buruzko artikuluek osatzen zuten Avnia; urteak pasa ahala Aiaraldeaz mantendu duen arreta beste zonalde batzuei buruz argitaratu diren testuekin konbinatuz joan da.
Artikulu gehienak gaztelaniaz daude eta bakan batzuk euskaraz.
Hiruhilabetekaria da; zenbakiez gain udako urtaroen izena ere ematen zaie aleei.
Aunia Kultur Elkartea
Aldizkariaren proiektua aurrera atera duen taldeak izen bereko elkartea osatu zuen. Egoitza Luiaondon (Aiara) dago kokatuta[2].
Elkarteak gai berberak jorratzeko ekitaldi batzuk burutzen ditu:
- jardunaldiak: Aiaraldeko historiaz zenbait urtez, Jesus Galindezez, Joan Perez de Lazarragaz...
- indusketak: Untzuetako Ertaroko gazteluan, Baranbioko hilerrian.
- ikastaroen antolaketa.
Erreferentziak
Ikus, gainera
= Kanpo loturak
- Aunia Kutur Elkartea (Gaztelaniaz)
- Aunia aldizkariko ale guztiak issuu-n