Avnia
Izena | Avnia |
Sortze urtea | 2002 |
Mota | Historia, etnografia, toponimia...aldizkaria |
Saltzen den lurraldea | Euskal Herria eta beste |
Editatzen den herria | Luiaondo (Aiara) |
Hizkuntza | Gehienbat espainieraz |
Maiztasuna | Hiruhilabetekaria |
Argitaratzailea | Avnia Kultur Elkartea |
Zuzendaritza | Juanjo Hidalgo, Felix Mugurutza |
Webgunea | www.aunia.org |
Avnia (ahoskatu /'awnia/) Aiaraldean sortutako aldizkaria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkari hau lehen aldiz 2002ko abenduan argitaratu zen. 2009ko amaieran 28 zenbaki zituzten argitaratuta.
Izena Laudion agertu zen latinezko inskripzio batetik ateratakoa da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etnografia, antropologia, arkeologia, historia, toponimia eta bere etimologia eta ingurune naturala gizakia abiapuntu hartuta dira jorratutako gaiak.
Hasieran batez ere aipatu eskualdeko zazpi udalerriei[1] buruzko artikuluek osatzen zuten Avnia; urteak pasa ahala Aiaraldeaz mantendu duen arreta beste zonalde batzuei buruz argitaratu diren testuekin konbinatuz joan da.
Artikulu gehienak gaztelaniaz daude eta bakan batzuk euskaraz.
Hiruhilabetekaria da; zenbakiez gain udako urtaroen izena ere ematen zaie aleei.
Aunia Kultur Elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkariaren proiektua aurrera atera duen taldeak izen bereko elkartea osatu zuen. Egoitza Luiaondon (Aiara) dago kokatuta[2].
Elkarteak gai berberak jorratzeko ekitaldi batzuk burutzen ditu:
- jardunaldiak: Aiaraldeko historiaz zenbait urtez, Jesus Galindezez, Joan Perez de Lazarragaz...
- indusketak: Untzuetako Ertaroko gazteluan, Baranbioko hilerrian.
- ikastaroen antolaketa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aunia Kutur Elkartea (Gaztelaniaz)
- Aunia aldizkariko ale guztiak issuu-n