Edukira joan

dBizi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qu1q (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:36, 20 abuztua 2023
dBizi
Datu orokorrak
Garraio motaBizikleta
EskualdeakDonostia,  Gipuzkoa
Geltokiak70
JabeadBus
EgoitzaZorroaga pasealekua 23-25, 20011 Donostia
Webguneahttps://www.dbizi.eus/
Ustiapena
EragileaPBSC
EragileakMobus eta Urbaser
Ibilgailuak694
dBizi zerbitzuko bizikleta aparkalekuan.

dBizi Donostiako Udalak dBusen baitan 2008 urteaz geroztik martxan jarrita daukan bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa da. 2011ko abuztuan 4125 pertsona zeuden izena emanda 9 gunetan erabiltzaileen eskura zeuden 150 bizikletak erabiltzeko. 2012 urtera arte CEMUSA enpresa izan zen zerbitzua kudeatu zuena.

2013ko abuztuan Bonopark enpresari esleitu zitzaion eta bizikleta elektrikoak jarri ziren hiriko maldak bizikletaz aritzeko oztopo izan ez zitezen. Horretarako estazioak eta lotura sistemak eraberritu ziren. 2015ean 16 guneetara zabaldu ziren bizikletak, baina bandalismo gertaera ugariren ondorioz ia erabilezin geratu zen[1].

2020an Movus eta Urbaser enpresek eratutako BIZISS ABEEari esleitu zitzaion garraio zerbitzuaren kudeaketa, eta PBSCk eskainitako teknologiaren bidez egiten dute. 317 bizikleta mekaniko eta 120 elektrikorekin hasi zen, 46 geltoki ezarrita hirian zehar, guztiak mixtoak. 2022an zerbitzua Herrerara zabaldu zen eta 2023an 21 geltoki berri ireki zituzten 257 bizikleta berrirekin.

Bizikleta elektrikoen aparkalekua Pio XII.a plazan

Geltokiak

  • 01 - Donostiako udaletxea
  • 02 - Bretxa
  • 03 - Santa Katalina plazatxoa
  • 04 - Andia
  • 05 - San Martzial
  • 06 - Arrasate
  • 07 - Mirafloresko Markesa
  • 08 - Urdaneta
  • 09 - Easo (Amara-Donostia geltokiaren parean)
  • 10 - Peña y Goñi
  • 11 - San Frantzisko - Iparragirre
  • 12 - San Frantzisko - Galtzada Nagusia
  • 13 - San Frantzisko - Nafarroa
  • 14 - Bermingham
  • 15 - Segundo Ispizua
  • 16 - Atarizar
  • 17 - Sagastieder
  • 18 - Kalkutako Teresa
  • 19 - Frantzia pasealekua (Norteko geltokiaren parean)
  • 20 - Tabakalera
  • 21 - Karmengo Andre Maria
  • 22 - Antso Jakituna
  • 23 - Gabriel Celaya plaza
  • 24 - Morlans
  • 25 - Kortazar arkitektoak
  • 26 - Javier Barkaiztegi
  • 27 - Podavines
  • 28 - Isabel II
  • 29 - Euskal Kortsarioak
  • 30 - Humboldt
  • 31 - Bartzelona
  • 32 - Urbia
  • 33 - Antzieta
  • 34 - Tranbia
  • 35 - Munto
  • 36 - Errondogaina
  • 37 - Andoain
  • 38 - Kristina Infanta
  • 39 - Zarautz
  • 40 - Tolosa hiribidea - Irakasle Eskola
  • 41 - Tolosa hiribidea - Karlos Santamaria
  • 42 - Berio 26
  • 43 - Tolosa hiribidea - Psikologia
  • 44 - Bernardo Estornes
  • 45 - Xabier Lizardi
  • 46 - Tolosa hiribidea - Amerika
  • 47 - Herrera
  • 48 - Larratxo
  • 49 - Altza kiroldegia
  • 50 - Harrobieta plazatxoa
  • 51 - Julio Urkixo 44
  • 52 - Añorga Txiki
  • 53 - Txaparrene 26
  • 54 - Berio 42
  • 55 - Bera-Bera
  • 56 - Altza San Martzial plaza
  • 57 - Pagola - Lugaritz
  • 58 -
  • 59 - Buenavista
  • 60 - Erregezaintza 28
  • 61 -
  • 62 - Pio Baroja 20
  • 63 - Sert plaza
  • 64 - Ametzagaña 47
  • 65 - Olaeta
  • 66 - Zuhaizti plaza
  • 67 - Moraza 1
  • 68 - Zabaleta 35
  • 69 -
  • 70 - Txapillo

Erreferentzia

Kanpo estekak

dBiziren webgunea


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.