Bizimeta
Bizimeta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Bizikleta |
Eskualdeak | Uribe Kosta |
Leloa | Zaindu zaitez, zaindu gaitzazu |
Geltokiak | 18 |
Bidaiariak | 5.387 (2013)[1] |
Jabea | Uribe Kostako Mankomunitatea |
Egoitza | Gatzarriñe, 4; 48600 Sopela (Bizkaia) |
Webgunea | http://www.bizimeta.com |
Ustiapena | |
Hasiera | 2009ko uztailaren 30a |
Amaiera | 2019ko abenduaren 31 |
Ibilgailuak | 110 |
Bizimeta Uribe Kostako hiri-arteko bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa zen. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Koopera kooperatiba taldeko Rezikleta erakundeek martxan jarri zuten 2009ko uztailaren 30ean, eta geroztik 32.000 bidaia baino gehiago egin dituzte erabiltzaileek.
Bizkaiko lehenengo hiri-arteko bizikleta mailegu zerbitzua izan zen, eta 110 bizikleta eskaintzen zituen18 puntu ezberdinetan, ohikoak zein elektrikoak.
2019ko azaroaren 27an zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen Uribe-Kostako Mankomunitateak, eta hala, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera desagertu egin zen.[2] Arrazoitu zutenez, zerbitzuaren erabilera asko jaitsi zen azken urteetan, baina jasangarritasun politika berriak martxan jarriko zituztela agertu zuten. Erabaki honek kritika ugari sortu zituen, baita mankomunitate barruko oposizioko alderdienak ere.[3]
Mailegu puntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskola, Goierri errepidea.
- Kultur etxea, Udaletxeko errepidea, 2.
Berango
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Axgane, Simon Otxandategi etorbidea, 128. Bizkaibusen geltoki parean.
- Berango, Sabino Arana kalea, 21-25. Berangoko geltokiaren ondoan.
Gorliz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hondartzako Sorosleak, Astondo pasealekua.
- Turismo bulegoa, Errementari bidea.
- Uresarantze, Landabarri estrata, 3.
Lemoiz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Armintza, Atalaia kalea.
Plentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Plazatxoa, geltokiko zubiaren muturrean, Plentziako geltokitik hurbil.
- Ondarreta, Ondarreta pasealekua.
Sopela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urgitxieta, Urgitxieta plaza. Larrabasterrako geltokiaren ondoan.
- Polikiroldegia, Etxebarri kalea, 9.
- Udaletxea, Sabino Arana kalea, 1.
- Kurtzio Kulturetxea, Mendieta kalea, 10.
- Arriatera hondartza, Arriatera etorbidea, 113.
- Atxabiribil hondartza, Atxabiribil etorbidea, 71. Aparkalekuaren ondoan.
Urduliz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Landa, Aita Gotzon kalea, 26. Urdulizko geltokiaren ondoan.
- Udaletxea, Elortza kalea, 1.
Tarifak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizimetak ezarritako sistemaren arabera, kontaktu gabeko txartela pasa behar zen bizikleta mailegu puntuko pantailatik, pantailako jarraibideei kasu eginez bizikleta bat esleituko zitzaigularik.
Erabilera arruntean bizikleta hartu eta bi orduz erabil zitekeen, hurrengo tarifekin 2018an:
- Hasierako 60 minutuak: Ohiko bizikleta: 0,15€; Elektrikoa: 0,30€.
- Hurrengo 60 minutuak: Ohiko bizikleta: 0,30€; Elektrikoa: 0,60€.
Bi ordutik gora hurrengo zigorra ezartzen zen orduko:
- Ohiko bizikleta: 2,00€/h; Elektrikoa: 3,00€/h.
Urteko abono-txartela:
- 12,00€/urte.
Erabilera noizbehinkakoa bazen, zerbitzuak irauten zuen egun osoan erabil zitekeen bizikleta, hau da, azarotik martxora goizeko 7:00etatik arratsaldeko 19:00etara; eta apiriletik urrira goizeko 7:00etatik arratsaldeko 21:00etara, eta hurrengo tarifak ezartzen ziren2018an:
- Ohiko bizikleta: 5,00€/egun; Elektrikoa: 6,00€/egun.
Bidaiariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren mugikortasunaren datuak» (Noiz kontsultatua: 2014-07-25).
- ↑ «Bizimeta zerbitzua bertan behera utziko dute urtarrilaren 1etik aurrera - Uribe kosta» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).
- ↑ «Berangoko EH Bildu | Bizimeta zerbitzua eten du Uribe-Kosta Mankomunitateak» Berangon 2020-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).