Bilbaobizi
Bilbaobizi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Bizikleta |
Eskualdeak | Bilbo |
Geltokiak | 40 |
Jabea | Bilboko Udala |
Egoitza | Ernesto Erkoreka plaza, 12; 48007 Bilbo (Bizkaia) |
Webgunea | www.bilbaobizi.bilbao.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 2018ko urriaren 27a |
Eragilea | Nextbike |
Ibilgailuak | 450 |
Bilbaobizi Bilboko Udalaren menpeko bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa da. Nextbike enpresa pribatu alemaniarrak kudeatzen du. 450 bizikleta eskaintzen ditu, guztiak pedalei eragiteko laguntza sistemaz hornitutakoak. Gaur egun 40 mailegu puntu ditu.
Zerbitzua 2018ko urriaren 27an jarri zen martxan, ordura arte zegoen Bilbon Bizi zerbitzua ordeztuz, eta horrekiko hainbat hobekuntza ezarriz, hala nola 24 orduko zerbitzua, bizikleta eta mailegu puntu gehiago.[1]
Mailegu puntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun 35 mailegu puntu daude zerbitzuan.
- 01 - Levante (San Ignazio)
- 02 - Blas Otero (Deustuko Doneperiaga)
- 03 - Ayuntamiento (Gazteleku)
- 04 - Arriaga (Zazpikaleak)
- 05 - Askatasuna (Miribilla)
- 06 - Rekalde (Errekalde)
- 07 - Areiltza (Indautxu)
- 08 - Termibus (Garellano)
- 09 - Astillero (Zorrotza)
- 10 - Eguillor (Abando)
- 11 - Anselmo Clavé (Indautxu)
- 12 - Indautxu (Indautxu)
- 13 - Leizaola (Indautxu)
- 14 - Ibaizabal (Abusu)
- 15 - Plaza Encarnación (Atxuri)
- 16 - San Pedro (Deustuko Doneperiaga)
- 17 - Karmelo (Santutxu)
- 18 - Bolueta (Bolueta)
- 19 - Otxarkoaga (Otxarkoaga)
- 20 - Olabeaga (Olabeaga)
- 21 - Sarriko (Ibarrekolanda)
- 22 - Heros (Abando)
- 23 - Egaña (Indautxu)
- 24 - Etxebarria (Zazpikaleak)
- 25 - Gabriel Aresti (Txurdinaga)
- 26 - Abando (Abando)
- 27 - Estrada Caleros (Errekalde)
- 28 - Epalza (Gazteleku)
- 29 - Ametzola (Iralabarri)
- 30 - Sabino Arana (Basurtu)
- 31 - Corazón María (San Frantzisko)
- 32 - Arangoiti (Arangoiti)
- 33 - Mercado Ribera (Zazpikaleak)
- 34 - Eskurtze (Iralabarri)
- 35 - Polideportivo Zorroza (Zorrotza)
- 36 - Ramón Rubial (Abando)
- 37 - Basarrate (Santutxu)
- 38 - San Nikolas (Zazpikaleak)
- 39 - Moyua (Abando)
- 40 - Zorrotzaurre (Zorrotzaurre)
Inaugurazioa eta ondorengo handipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko urriaren 27an Bilbaobizi zerbitzua jarri zen martxan, 31 mailegu puntu martxan jarriz.
2019ko urtarrilaren 25ean lau mailegu puntu berri ireki ziren: Arangoiti, Erriberako Merkatua, Eskurtze parkea eta Zorrotzako polikiroldegian.[2]
Urte bereko martxoaren 1.an bost mailegu puntu gaineratu ziren: Ramón Rubial, Basarrate, San Nikolas, Moyua eta Zorrotzaurren.[3][4]
Funtzionamendua eta zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denbora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizikleta hartu eta jarraian gehienez 60 minutuz erabil daiteke, hortik gora zigorrak ezartzen direla.
Tarifak[5]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi tarifa ezarri dira, Bilbo udalerrian erroldatuta egotearen arabera. Ordainketa banku-txartelarekin edo helbideratuta egin daiteke.
- Bilbon erroldatuentzako: 20€/urtean
- Bilbon ez erroldatuentzako: 25€/urtean
Ordutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbitzuaren hasieratik zerbitzua 24 orduz erabilgarria da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, BILBOKO UDALAK BILBAOBIZI ZERBITZU BERRIA AURKEZTEN DU; BIHAR ZAPATUAN HASIKO DA, HILAK 27» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. «Bilbaobizi suma 35 puntos de préstamo de bicis tras inaugurar los de Arangoiti, Ezkurtze, Mercado de la Ribera y Zorroza» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El servicio de BilbaoBizi se normaliza tras dar de baja a 1.000 usuarios. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bilbaobizi. «Bilbaobizi» www.bilbaobizi.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
- ↑ PREZIOA. «Bilbaobizi» www.bilbaobizi.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |