Azaroaren 27
Itxura
Azaroaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hamaikagarren eguna da, 332.a bisurteetan. 34 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 - ETAk Heliodoro Arriaga Ciaurriz guardia zibila erail zuen Billabonan.
- 1980 - ETAk Miguel Garciarena Baraibar militarra hil zuen Donostian.
- 2009 - Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak uko egin zion euskarazko hedabideei diru-laguntzak emateari.
- 2013 - Espainiako Auzitegi Nazionalak Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari Yolanda Barcinari tartak jaurti zizkioten Mugituko lau kide nafarrei bi urteko espetxe zigorra ezarri zien.
Mundua
- 1755 -6,5-7,0 magnitudeko lurrikara batek Marokoko Fez eta Meknes hiriak suntsitu zituen, guztira 15.000 hildako inguru utziz.
- 2006 -
- Rafael Correa ezkertiarra Ekuadorreko presidente bilakatu zen hauteskundeetako bigarren itzulian botuen gehiena lortu eta gero.
- PSOEk 1998an ETAk egindako su-etenean PPk negoziatzearen alde izandako jarrera biltzen zuen bideo bat kaleratu zuen.
- 2009 -
- Kataluniako 12 egunkarik editorial bera atera zuten, Estatutu berriaren alde.
- Irlandako Gobernuaren Ikerketa Batzordeak aurkeztutako txostenaren arabera herrialde hartako Elizak eta Estatuak sexu-abusuak estali zituzten.
- 2010 - Dublinen milaka herritar kaletara atera ziren, Irlandako Errepublikako Gobernua krisiari aurre egiteko prestatzen ari zen planaren aurka.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1842 - Ruslan eta Liudmila (errusieraz: Руслан и Людмила, Ruslan i Lyudmila), Mikhail Glinkaren musika eta Valerian Shirkov, Nestor Kukolnik eta N. A. Markevitxen libretoa duen opera estreinatu zen San Petersburgoko Bolshoi Antzokian.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
- 2016 - Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Oinatz Bengoetxea leitzarra Jokin Altuna amezketarrari Ogeta pilotalekuan jokatutako finalean 22-21 nagusitu zitzaion.
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1830 - Fidel Sagarminaga, bizkaitar politikaria eta idazlea (h. 1894).
- 1893 - Migel Etxebeste, nafar organista eta musikagilea (h. 1962).
- 1900 - Sorne Unzueta, Utarsus, euskal idazlea (h. 2005).
- 1908 - Juan Garizurieta, bizkaitar futbolaria (h. 2001).
- 1913 - Inazio Eizmendi, Basarri, gipuzkoar bertsolaria, kazetaria eta euskal idazlea, XX. mendeko bertsolari nagusienetakotzat hartua (h. 1999).
- 1914 - Astrea Barrios, bizkaitar politikaria, kazetaria eta aktibista feminista (h. 2016).
- 1918 -
- Milagros Uranga, Milagros I, gipuzkoar erraketista (h. 1992).
- Jean-Pierre Urkia, lapurtar apezpikua (h. 2011).
- 1922 - Justina Aldalur, klaratar ordenako gipuzkoar lekaimea eta bertsozalea (h. 2017).
- 1923 -
- Juan Gardeazabal, Juanito, euskal herritar futbol arbitroa (h. 1969).
- Ruperto Sagasti, bizkaitar futbolaria (h. 2008).
- 1935 - Michel Portal, lapurtar konpositore eta musikaria, Europako jazz musikaririk garrantzitsuenetakotzat joa.
- 1942 - Juan Manuel Zamora, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- 1948 - Luis Carrera, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
- 1950 - Javier Torrealdea, EHUko irakasle eta Informatika Fakultateko dekano ohia.
- 1953 - Jon Imanol Azua, bizkaitar politikari ohi eta enpresaburua.
- 1955 - Miren Azkarate, gipuzkoar politikaria.
- 1956 - Juan Carlos Etxegoien, Xamar, nafar idazle eta irakaslea.
- 1967 - Elena Odriozola, gipuzkoar ilustratzailea.
- 1969 - Juan Carlos García González, bizkaitar saskibaloi arbitroa.
- 1974 - Raúl Iglesias, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1978 - Unax Ugalde, gasteiztar aktorea.
- 1984 - Elise Garrigue, euskal surflari eta modeloa.
- 1986 - Julie Greciet, lapurtar golfaria.
- 1987 - Andoni Erburu, bizkaitar aktorea.
- 1991 - Inma Fernandez, gipuzkoar aktorea.
- 1992 -
- Ion Areitio, gipuzkoar txirrindularia, trial modalitatean aditua.
- Zulai Plazaola, gipuzkoar aktorea.
- 2001 - Aimar Oroz, nafar futbolaria.
Mundua
- 1127 - Txinako Xiaozong Enperadorea (h. 1194).
- 1380 - Aragoiko Fernando I.a, errege katalanaragoiarra (h. 1416).
- 1598 - Alessandro Algardi, italiar eskultore barrokoa (h. 1654).
- 1635 - Françoise de Maintenon, frantziar emakume noblea (h. 1719).
- 1684 - Tokugawa Yoshimune, Tokugawa shogunerriko zortzigarren shogun (h. 1751).
- 1701 - Anders Celsius, suediar fisikari eta astronomoa (h. 1744).
- 1754 - Georg Forster, alemaniar naturalista, etnologo, bidaia idazle, kazetari eta iraultzailea (h. 1794).
- 1798 - Andries Wilhelmus Jacobus Pretorius, Hegoafrikako politikaria, boerren buruzagia (h. 1853).
- 1810 - Alphonse de Barrés du Molard, frantziar militarra (h. 1893).
- 1841 - Rafael Molina Sánchez, Lagartijo, espainiar toreatzailea (h. 1900).
- 1843 - Elizabeth Stride, ustez Jack Tripa-ateratzailearen hirugarren biktima (h. 1888).
- 1848 - Henry Augustus Rowland, estatubatuar fisikaria (h. 1901).
- 1857 - Charles Scott Sherrington, ingeles fisiologoa (h. 1952).
- 1860 - Facundo Perezagua, espainiar politikari sozialista eta sindikalista (h. 1935).
- 1865 - Walter Frederick Gale, australiar bankari astronomiazalea (h. 1945).
- 1867 - Charles Koechlin, frantziar musikagilea eta musikako teorikoa (h. 1950).
- 1870 - Juho Kusti Paasikivi, Finlandiako presidentea (h. 1956).
- 1874 - Chaim Weizmann, israeldar zientzialaria eta politikaria (h. 1952).
- 1878 - William Orpen, irlandar margolaria (h. 1931).
- 1882 - Adolf Abel, alemaniar arkitektoa (h. 1968).
- 1885 -
- Guillermo Larregi, El Vasco de la Carretilla, Patagoniatik Buenos Airesera 22.300 km-ko bidaia oinez eta 130 kg.-ko eskorga eramanez egin zuen (h. 1964).
- Liviu Rebreanu, errumaniar eleberrigilea (h. 1944).
- 1886 - Tsuguharu Foujita, japoniar margolaria (h. 1968).
- 1891 - Pedro Salinas, espainiar olerkaria (h. 1951).
- 1898 - José María Gil-Robles, espainiar politikari eta abokatua (h. 1980).
- 1903 - Lars Onsager, estatubatuar kimikaria, 1968ko Kimikako Nobel Saria (h. 1976).
- 1908 - Tameo Ide, japoniar futbolaria (h. 1998).
- 1909 -
- James Agee, estatubatuar eleberrigile, kazetari, poeta, gidoilari eta filmen kritikaria (h. 1955).
- Irene Polo, Argentinan erbesteratutako kataluniar kazetaria, publizista eta antzerki ordezkaria (h. 1942).
- 1915 - Yves Thériault, quebectar idazlea, Kanadako idazle oparoenetakoa (h. 1983).
- 1919 - Alberto Girri, argentinar olerkari, itzultzaile eta kontalaria (h. 1991).
- 1921 - Alexander Dubček, eslovakiar politikaria eta Txekoslovakiako buruzagia (h. 1992).
- 1925 - Claude Lanzmann, frantziar kazetaria, idazlea eta zinegilea (h. 2018).
- 1927a - Irene Falcón, espainiar kazetaria, Dolores Ibarruriren idazkari pertsonala (h. 1999).
- 1932 - Benigno Aquino, Jr., filipinar pilitikaria (h. 1983).
- 1933 - Jacques Godbout, quebectar olerkari, eleberrigile, saiakera-idazle eta zinemagilea.
- 1934 - Amable Liñán, espainiar ingeniaria.
- 1939 - Laurent-Désiré Kabila, Kongoko presidentea (h. 2001).
- 1940 - Bruce Lee, borroka arteetako maisua, aktorea, filosofoa, zinemagilea eta Jeet Kune Do borroka-artearen sortzailea (h. 1973).
- 1941 - Aimé Jacquet, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1942 -
- Federico Arana, mexikar biologo, idazle, karikaturagile, musikari, musikagile eta margolaria.
- Manolo Blahnik, kanariar zapata-diseinatzalea.
- Jimi Hendrix, estatubatuar musikaria eta kantautorea, Rock musikaren historiako gitarrista elektriko handienetakoa (h. 1970).
- 1943 - Nicole Brossard, frantziar-kanadar poeta eta eleberrigilea.
- 1945 - Arcadi Oliveres, kataluniar ekonomista eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista (h. 2021).
- 1951 - Kathryn Bigelow, estatubatuar zinema zuzendaria.
- 1955 -
- Andrés Montes, espainiar kazetaria eta kirol esataria (h. 2009).
- Bill Nye, estatubatuar zientzia-komunikatzaile, telebista-aurkezle eta ingeniari mekanikoa.
- 1957 -
- Steve Bannon, estatubatuar eskuin muturreko hedabideetako enpresaburua, estratega eta politika arloko pertsonaia.
- Ana Lilian de la Macorra, mexikar telebista-ekoizlea eta aktore ohia.
- 1960 -
- Maria Schneider, estatubatuar jazz konposatzailea.
- Julia Tymoxenko, Ukrainako lehen ministro ohia.
- 1961 - Laura del Sol, kataluniar aktore eta dantzaria.
- 1962 - Conrad Anker, estatubatuar alpinista, eskalatzaile eta idazlea.
- 1963 - Duília de Mello, brasildar astronomoa, astrofisikaria, irakaslea eta ikertzailea.
- 1964 - Roberto Mancini, italiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1965 - José Enrique Carrera, espainiar txirrindulari ohia.
- 1967 - Shane Embury, britainiar musikaria, Napalm Death bandako baxu-jotzailea.
- 1969 -
- Hernán Gaviria, kolonbiar futbolaria (h. 2002).
- Natalia Millán, espainiar aktore eta abeslaria.
- 1970 - Kelly Loeffler, estatubatuar enpresaburua eta politikaria.
- 1975 - Edita Pučinskaitė, lituaniar txirrindularia.
- 1977 -
- Adam Archuleta, NFLko estatubatuar amerikar-futbolari ohia, euskal jatorriduna.
- Alyssa Monks, estatubatuar margolaria.
- Mika Tan, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1978 - Shy Love, puertorrikar aktorea.
- 1979 - Danielle Foxxx, brasildar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- 1982 - Tatsuya Tanaka, japoniar futbolaria.
- 1984 - György Grozer, hungariar-alemaniar boleibol jokalaria.
- 1985 - Alison Pill, kanadar aktorea.
- 1987 - Lashana Lynch, britainiar aktorea.
- 1990 - Garry Rodrigues, herbehereetar futbolaria.
- 1992 - Victoria Volkova, mexikar modelo, aktore, makillatzaile eta youtuberra.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1936 - Álvaro Alcalá Galiano, bizkaitar dekoratzailea eta margolaria, Paracuellos de Jaraman fusilatua (j. 1873).
- 1978 - Roman Irigoien Mitxelena, gipuzkoar sendagile eta olerkaria (j. 1904).
- 1985 - Francis Daguerre, lapurtar errugbilaria (j. 1908).
- 1989 - Tomas Garbizu, gipuzkoar organojole, txistulari eta musika-konpositorea (j. 1901).
- 2020 - Sabina de la Cruz, bizkaitar irakaslea, idazlea eta Blas de Oteroren alarguna (j. 1929).
Mundua
- K. a. 8 - Horazio, latindar poeta (j. K. a. 65).
- 395 - Rufino, erromatar politikaria.
- 450 - Gala Plazidia, erromatar enperatriza.
- 511 - Klovis I.a, frankoen erregea.
- 602 - Maurizio, Bizantziar Inperioko agintaria (j. 539).
- 1252 - Zuria Gaztelakoa, Gaztelako infanta eta Frantziako erregina ezkontidea (j. 1188).
- 1564 - Francisco Pacheco, espainiar margolaria (j. 1564).
- 1570 - Jacopo Sansovino, Pizkunde garaiko italiar arkitekto eta eskultorea (j. 1486).
- 1632 - John Eliot, ingeles politikaria (j. 1592).
- 1698 - Rombout Verhulst, flandriar eskultore eta artisaua lurperatu zuten (j. 1624).
- 1754 - Abraham de Moivre, frantziar matematikaria (j. 1667).
- 1766 - Juan Francisco de Güemes, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (j. 1681).
- 1811 - Gaspar Melchor de Jovellanos, asturiar idazle ilustratua (j. 1744).
- 1836 - [[Carle Vernet][, frantziar margolaria (h. 1758).
- 1852 - Ada Lovelace, historiako lehen programatzailea (j. 1815).
- 1868 - Teontzi Beltz, Cheyenne tribuko buruzagia (j. c. 1803).
- 1895 - Alexandre Dumas (semea), frantziar idazlea (j. 1824).
- 1899 - Guido Gezelle, flandriar olerkaria (j. 1830).
- 1901 - Antonio Gisbert, espainiar margolaria (j. 1834).
- 1904 - Josefa Antúnez, espainiar jostuna, brodatzailea (j. 1833).
- 1906 - Michael Cusack, irlandar irakasle eta kultur-kirol ekintzailea, Elkarte Atletiko Gaelikoaren sortzailea (j. 1847).
- 1914 - Hanna Hammarström, suediar asmatzaile, ingeniari eta enpresaburua (j. 1829).
- 1916 - Emile Verhaeren, belgikar poeta (j. 1855).
- 1925 - Roger de La Fresnaye, frantziar margolari kubista (j. 1885).
- 1940 - Nicolae Iorga, Errumaniako lehen ministroa (j. 1871).
- 1945 - Josep Maria Sert, kataluniar margolaria (j. 1874).
- 1950 - Mary Hallock-Greenewalt, estatubatuar asmatzailea eta piano-jotzailea (j. 1871).
- 1953 - Eugene O'Neill, estatubatuar idazlea, 1936ko Literaturako Nobel Saria (j. 1888).
- 1955 -
- Luís de Freitas Branco, portugaldar musikagilea eta musikologoa (j. 1890).
- Arthur Honegger, suitzar musikagilea (j. 1892).
- Emma Jung, suitzar psikologoa eta idazlea, psikologia analitikoan espezialista (j. 1882).
- 1960 - Dirk Jan de Geer, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1870).
- 1967 - Léon M´Ba, Gabongo lehenengo presidentea (j. 1902).
- 1981 - Lotte Lenya, austriar abeslari eta aktorea (j. 1898).
- 1983 - Jorge Ibargüengoitia, mexikar idazlea (j. 1998).
- 1985 - Fernand Braudel, frantziar historialaria (j. 1902).
- 1988 -
- Carmen Carbonell, kataluniar aktorea eta antzerki-enpresaburua (j. 1900).
- John Carradine, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- 1989 - Carlos Arias Navarro, Espainiako gobernuaren presidentea frankismoan (j. 1908).
- 1998 - Gloria Fuertes, espainiar olerkaria (j. 1917).
- 1999 - Alain Peyrefitte, frantziar politikaria (j. 1925).
- 2004 - Gunder Hägg, suediar atleta (j. 1918).
- 2007 - Jane Rule, kanadar idazlea, lesbianismoari buruzko eleberriak eta saiakerak idatzi zituena (j. 1931).
- 2010 - Irvin Kershner, estatubatuar zinema eta telebista zuzendari, ekoizle eta aktorea (j. 1923).
- 2011 -
- Ken Russell, ingeles zinema zuzendaria (j. 1927).
- Eugenia Sacerdote de Lustig, italiar-argentinar medikua, Argentinan poliomielitisaren aurkako txertoa probatzen lehena (j. 1910).
- 2013 -
- Nilton dos Santos, brasildar futbolaria, futbolaren historiako defentsa onenetako bat (j. 1925).
- Waldemar Świerzy, poloniar marrazkigilea (j. 1931).
- 2014 - P. D. James, britainiar idazlea (j. 1920).
- 2015 - Xosé Neira Vilas, galiziar idazlea (j. 1928).
- 2016 - Ioannis Grivas, Greziako lehen ministroa (j. 1923).
- 2017 - José María Romero de Tejada, kataluniar legelaria (j. 1948).
- 2021 - Almudena Grandes, espainiar idazlea (j. 1960).
- 2022 - Gábor Csapó, hungariar waterpolo jokalaria (j. 1950).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Mirari eta Odon.
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |