Arriboleta
Arriboleta | ||||
---|---|---|---|---|
| ||||
Ezaugarri orokorrak: | ||||
- Kokalekua | Bermeo | |||
- Luzera | 260 m | |||
- Batez besteko zabalera | 30 m | |||
- Betetasun maila | Txikia | |||
- Urbanizatze maila | Isolatua | |||
- Pasealekua | Bai | |||
Hondartza mota: | ||||
- Hondar mota | Harriak | |||
- Bainuaren egoera | Olatu indartsuak, haizetsua | |||
Kirolak: | ||||
- Surfa egiteko | Ez | |||
Ingurumena: | ||||
- Landaredia | Bai | |||
Sarbideak: | ||||
- Sarbide mota | Oinez/Autoz | |||
Bestelako informazioa: | ||||
- Taberna kopurua | - | |||
- Herrigunerako distantzia |
Arriboleta[1] ( (H)arri + bola + -eta[1] ) Matxitxako lurmuturra eta Bermeo arteko kostalde-zerrenda da, non itsasbeheran hondartza sortzen den.
5 kilometroko luzera duen itsasertzeko zati honek arroka handi biribilak eta birlak ditu. Bere 10 eta 15 metroen arteko zabalera mareen arabera aldatzen da[2].
Egun Urdaibai biosfera erreserban dagoen leku honetan lehen zama-kai bat zegoen, itsasontziek "La Gaviota" gas ustiatzailera joateko erabiltzen zutena.
Fauna
2004ko abenduan bertan 18 metroko zere arrunt bat (Balaenoptera physalus) agertu zen hondartua. Balea Bermeora eraman zuten zatikatuta izateko[3].
2006ko urrian Trachipterus arcticus espezimenaren bat agertu zen, Ipar itsasoan bizi dena.
Urpekaritza egiteko leku aproposa da, batez ere hondoratutako "Mina Mari" itsasontziak sortutako uharri artifizialean.
Ikus Gainera
Erreferentziak
- ↑ a b ALLIKA, Irune; URIARTE, Bitor. Bermeoko toponimia/kostaldea. , 980 or... Agiria eskuragai pdf formatuan: Bermeoko toponimia/kostaldea
- ↑ Espainiako Ingurumen Ministerioaren webgunea
- ↑ Iturriagaetxebarria, Asier. (2005-01-08). «Balea adinako buruhaustea» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
Bizkaiko hondartzak | ||
---|---|---|
Antzoras • Areeta • Aritzatxu • Armintzakale • Arriatera • Arriboleta • Arrigorri • Arrigunaga • Astondo • Atxabiribil • Bakio • Barinatxe • Ea • Ereaga • Gorliz • Gorrondatxe • Isuntza • Kanala • Kanalape • Karraspio • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Lapatzeak • Meñakotz • Muriola • Ogella • Ondartzape • Plentzia • San Antonio • Toña |