Arriboleta
Arriboleta | ||||
---|---|---|---|---|
| ||||
Ezaugarri orokorrak: | ||||
- Kokalekua | Bermeo | |||
- Luzera | 260 m | |||
- Batez besteko zabalera | 30 m | |||
- Betetasun maila | Txikia | |||
- Urbanizatze maila | Isolatua | |||
- Pasealekua | Bai | |||
Hondartza mota: | ||||
- Hondar mota | Harriak | |||
- Bainuaren egoera | Olatu indartsuak, haizetsua | |||
Kirolak: | ||||
- Surfa egiteko | Ez | |||
Ingurumena: | ||||
- Landaredia | Bai | |||
Sarbideak: | ||||
- Sarbide mota | Oinez/Autoz | |||
Bestelako informazioa: | ||||
- Taberna kopurua | - | |||
- Herrigunerako distantzia |
Arriboleta[1] ( (H)arri + bola + -eta[1] ) Matxitxako lurmuturra eta Bermeo arteko kostalde-zerrenda da, non itsasbeheran hondartza sortzen den.
5 kilometroko luzera duen itsasertzeko zati honek arroka handi biribilak eta birlak ditu. Bere 10 eta 15 metroen arteko zabalera mareen arabera aldatzen da[2].
Egun Urdaibai biosfera erreserban dagoen leku honetan lehen zama-kai bat zegoen, itsasontziek "La Gaviota" gas ustiatzailera joateko erabiltzen zutena.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004ko abenduan bertan 18 metroko zere arrunt bat (Balaenoptera physalus) agertu zen hondartua. Balea Bermeora eraman zuten zatikatuta izateko[3].
2006ko urrian Trachipterus arcticus espezimenaren bat agertu zen, Ipar itsasoan bizi dena.
Urpekaritza egiteko leku aproposa da, batez ere hondoratutako "Mina Mari" itsasontziak sortutako uharri artifizialean.
Ikus Gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b ALLIKA, Irune; URIARTE, Bitor. Bermeoko toponimia/kostaldea. , 980 or... Agiria eskuragai pdf formatuan: Bermeoko toponimia/kostaldea
- ↑ Espainiako Ingurumen Ministerioaren webgunea
- ↑ Iturriagaetxebarria, Asier. (2005-01-08). «Balea adinako buruhaustea» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizkaiko hondartzak | ||
---|---|---|
Antzoras • Areeta • Aritzatxu • Armintzakale • Arriatera • Arriboleta • Arrigorri • Arrigunaga • Astondo • Atxabiribil • Bakio • Barinatxe • Ea • Ereaga • Gorliz • Gorrondatxe • Isuntza • Kanala • Kanalape • Karraspio • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Lapatzeak • Meñakotz • Muriola • Ogella • Ondartzape • Plentzia • San Antonio • Toña |