Hondartza nudista
Hondartza nudista —hondartza naturista izenaz ere ezaguna, nahiz eta naturista adjektiboak beste esanahi batzuk ere badituen— gizakiak biluzik ibiltzeko gaitutako hondartza edo itsasertz eremua da. Hor, pertsonek erabat biluzik izateko eskubidea eta ohitura dute. Praktika hau bizi-filosofia bati lotuta egoten da maiz. Asko naturistak eta naturazaleak dira, eta ez dute giza gorputza ezkutatzeko beharrik ikusten. Haien ustez, nudismoak onura handiak dakartza osasunerako, buruz eta gorputzez. Hondartza horietan sarbidea libre izaten da, eta jeneralean hondartza arruntetatik bereizita egoten dira, hau da, jendea jantzita dabilen eremutik bereizita.
Hego Euskal Herrian, legez, hondartza guztiak dira nudistak, hondartzetan eta beste toki guztietan biluzik egoteko eskubidea baitago, tokiko lege antolamenduak aurkakoa ezartzen ez duen bitartean; hala ere, nudismoa eremu jakin batzuetan baizik ez da egiten, eskuarki. Ipar Euskal Herrian, berriz, hondartza nudistak sasilegalitatean daude; izan ere, Frantzia estatuan horrelako espazioen lege antolamendua oso zehaztuta dago, eta Lapurdikoak ez daude legez definituta.
Hondartza nudistak ez dira topless onartzen duten hondartzekin nahasi behar.
Euskal Herriko hondartza nudistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian, nahiz eta zaletasun handia ez izan, badira zenbait hondartza nudista:
- Hendaiako Ondarraitz hondartza bukaeran, Dunbarriak aldean.[1]
- Getariako Zenizko hondartza[2]
- Saturraran.
- Zarautz, golf parean, Iñurritza aldean.
- Donostia Groseko hondartzan, Kursaal atzealdean.
- Santa Klara uhartean, Donostian.
- Tximistarri, Donostian.
- Kapelaundi, Hondarribian.
- Azabaratza hondartza, Pasaian.
- Artzuportu hondartza, Hondarribian
- Muriola, Barrikan.
- Barinatxe, Sopelan.
- Gorrondatxe, Getxon.
- Ogella, Ispasterren.
- Natxituko lapatza, Ean.
Hondartza hauek urtegietan kokatzen dira.
- Arranguako zelaia, Ulibarri-Ganboako urtegian.
- Arroiabeko zelaia, Arroiabe lakuaan, Ulibarri-Ganboako urtegian.
Hondartza hauek urtegietan daude:
- Allozko urtegia, Leraten.
- Esako urtegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.eitb.eus/es/eltiempo/playas/440668/hendaia-ondarraitz/
- ↑ http://www.eitb.eus/es/eltiempo/playas/440673/getaria-guethary-zenitz/
- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20140417214611/http://www.hotelbienestar.com/es-es/naturism-pais-vasco.htm
- ↑ .
- ↑ http://www.grgastronomia.com/webvisor.php?web=www.kuviajes.com/noticias/2004/0804/090810/viajes_090810-5.htm&gr_id=52401&gr_tabla=playasygolf[Betiko hautsitako esteka]