Edukira joan

50eko Belaunaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafael Sánchez Ferlosio

50eko Belaunaldia (gaztelaniaz: Generación del 50), baita ere Mende Erdiko Belaunaldia eta Gerraren Haurren Belaunaldia, Espainiako Literatura-kritikak 1920 hamarkadan jaiotako idazleei izendatzen die. Idazle hauek 1950aren inguruan hasten dira argitaratzen, behin Espainiako Gerra Zibila gaindituta. Nolabait, gatazka horren seme-alabak dira. Juan García Hortelano Grupo poético de los años 50 antologia plazaratu zuen eta, nolabait, izen hori finkatu zuen.

Hain talde zabala izanik ez da erraza elementu amankomunak azaltzea. Dena dela, badira haien arteko loturak. Hona hemen batzuk:

  • Ez dira gerrako idazleak, diktadura garaikoak baizik.
  • Jatorri burgesa eta Unibertsitateko ikasketak dituzte. Askotan, horrelakoak izateagatik autokritikoak dira.[1]
  • Ez daude frankismoaren garzilasismo estetikoarekin ados baina ezta konpromezuaren literaturarekin ere.
  • Poesian gai politikoak gai sozialekin aldatzen dituzte. Intimismoaren denfentsa egiten dute. Batzutan ere kezka filosofikoak eta metafisikoak agertzen dira poesia honetan.
  • Frankisten handiketi linguistikoen aurrean ironia erabiltzen dute.
  • Eleberrigintzan gizarte bidegabekeriak salatzen dituzte baina ez marxismoaren ikuspuntutik, etikatik baizik.
  • Urte horietan erregimena zertxobait ireki zen eta, ondorioz, munduko egile handien lanak gaztelaniaz agertu ziren: T. S. Eliot edo Paul Celan esaterako. Eragin hau haien idazlanetan islatuko dira. Dena dela, guztien erreferentea Antonio Machado izango zen.

Talde desberdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazleak talde desberdinetan antolatzen ziren:

Dena dela, taldeak ez ziren hain itxiak eta haien artean bazeuden idazle amankomunak. Beste batzuk era librean mugitzen ziren: Ángel González, José Hierro, José Ángel Valente, Antonio Gamoneda.

Belaunaldiaren partaide ezagunenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaime Gil de Biedma poeta eta saiakeragilea.
Francisco Nieva 2010ean sari bat jasotzeko unean.

Saiakeragileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkigileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal idazleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako literaturak euskal hiritar batzuk talde horretan jaso dituzte:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://web.archive.org/web/20150907010500/http://hispanoteca.eu/Literatura%20espa%C3%B1ola/Poes%C3%ADa%20de%20los%20a%C3%B1os%2050/Poes%C3%ADa%20espa%C3%B1ola%20de%20los%20a%C3%B1os%20cincuenta.htm
  2. Carme Riera, La escuela de Barcelona: Barral, Gil de Biedma, Goytisolo. El núcleo poético de la generación de los cincuenta, B., Anagrama, 1988.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]