Associazione Sportiva RomaErromako bi futbol talde nagusietako bat da. Serie A (Italiako liga) 3 aldiz irabazi du eta Italiako Kopa gehien dituena da, 9 hain zuzen ere. Europa mailan garaipen bakarra izan du, 1961eko Hirietako Ferien Kopa, baina 1984ean Europako Kopako finala jokatzera iritsi zen, Liverpool FC-rekin penaltietan galdu zuena. 2023 berriz ere jokatu du europako finala sevillaren aurka; penaltietan galdu zuen.
A.S. Roma 1927ko udan sortu zuen Alderdi Nazional Faxistako idazkaria zen Italo Foschik hiriburuko Roman FC, SS Alba-Audace eta Fortitudo-Pro Roma SGS taldeak batzean. Helburua Italia iparraldeko talde indartsuei aurre egingo zien Erromako taldea egitea zen. SS Laziok uko egin zion elkarketa honi. 1931ean bigarren egin zuen ligan baina hortik aurrera emaitza apalak izan zituen harik eta 1941-42ko liga eskuratu zuen arte.
Berriz ere kopa garaipen batekin hasi zuen hamarkada eta 1991 artean beste lau lortu zituen. 1983an bigarren liga ere irabazi zuen Nils Liedholm suediarra entrenatzaile zuela. Bolada bikaina hartu zuen eta 1984ean Europako Kopako finala jokatu zuen Liverpool FC-ren aurka, eta 1-1 berdindu ostean penalti jaurtiketatak galdu zuen Erroman bertan jokatu zen finala.
2000-01 denboraldian hirugarren liga lortu zuen. Puntako taldea izateko asmotan ibili arren sarritan gelditu zen bigarren txapelketa bietan. Hala ere beste bi kopa eskuratu zituen 2007 eta 2008an, guztira 9 baditu jadanik.
Azken urteetan maila bikaina eman du eta 2013-14, 2014-15 eta 2016-17 denboraldietan Ligako bigarren postua eskuratu zuen beti ere Juventus FC-ren atzetik. 2017-18 denboraldian Txapeldunen Ligako finaerdietara sailkatu zen. 2022an estreinatu berria zen Conference League irabazi zuen finalean Feyenoord Rotterdam 1-0 garaituz. Hurrengo urtean UEFA Europa Leagueko finalera iritsi zen eta Sevillaren aurka penaltietan galdu zuen.
Sorreratik bertatik granate koloreko elastikoa, galtza zuriak eta galtzerdi beltzak erabili ditu. Aldaketa ohikoena galtzen kolorea izan da, elastikoaren olore berekoa edo beltza erabili baitu. 1968 eta 1973 urteen artean zuriz jokatu zuen.