Edukira joan

Afganistango bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afganistango bandera
Afganistango bandera
Erabilera
Proportzioa 2:3
Erabakia 2004
Koloreak
Beltza
Gorria
Berdea

Afganistango bandera (darieraz: پرچم افغانستان,​ paxtuneraz: افغانستان توغ) 2002-2004ko Afganistango gobernuak onartutako ikurra da, 1930tik 1973ra bitartean monarkiak erabili zuen banderan oinarrituta. Afganistango Konstituzio berriarekin bat etor zedin, 2013ko abuztuaren 19an aldatu zuten.

Banderak hiru zerrenda bertikal ditu, ezkerretik eskuinera hauexek direnak: beltza, gorria eta berdea. Erdialdean Afganistango ikur nazionala ageri da, hau da, meskita baten irudia (bi banderarekin), minbar eta mihrab banarekin eta horien gainean takbira agertzen da. Halaber, ikur nazionalean eguzki atera berria eta shahada, egutegi persiarreko 1298 urtea eta افغانستان (euskaraz: «Afganistan») hitza, guztia gari-buruen koroa gurutzatzen duen zinta batean. Gainera, ikur nazionalari shahada sartu zioten goiko aldean.

Kabulgo erortzearen ostean, ez dago argi zer gertatuko den banderarekin. Momentuz talibanek ez dituzte Kabulgo kaleetan eta eraikinetan jarrita zeudenak kendu[erreferentzia behar].


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Banderak Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.