Albufeira
Albufeira Albufeira | |||
---|---|---|---|
Portugalgo hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Faro | ||
Izen ofiziala | Albufeira | ||
Jatorrizko izena | Albufeira | ||
Posta kodea | 8200 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°N 8°W / 37°N 8°W | ||
Azalera | 140,57 km² | ||
Altuera | 22 m | ||
Mugakideak | Silves (Portugal) eta Loulé (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 44.168 (2021) 21.374 (2011) | ||
Dentsitatea | 314 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1504 | ||
Telefono aurrizkia | 289 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Linz, Fife eta Sal (en) | ||
cm-albufeira.pt |
Albufeira Portugalgo hiria da, herrialdearen hegoaldean dagoena, Faroko Barrutian, Algarben. 2011ean 40.828 biztanle zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paleolito garaian populatua izan zela uste den arren, lehenengo asentamentua erromatarrek egin zuten eta herriari Baltum izena eman zioten. Erromatarrek akueduktoak, bideak eta zubiak eraiki zituzten, eta batzuek oraindik zutik diraute.
Albufeira izenak arabiar jatorria du. Al-buhera (itsasoko gaztelua) edo al-Buħayra (albufera, aintzira) izan daiteke jatorria. Mairuek 713 urtean konkistatu eta babes harresi sendoak eraiki zituzten herria nabarmen gotortuz. Paderne gaztelua eraiki zuten. Nekazaritza teknika modernoak ere ekarri zituzten, ongarriak, ureztatze sistema berriak eta urtegiak. Honi esker landugabeak ziren eremuetan lorategiak ezarri zituzten. XII mendean kristauek Algarbe eskualdearen konkistari ekin zioten eta hurrengo menderako Alfontso III.a Portugalgoak Algarbe guztia eskuratu zuen, Albufeira eta Faro ezik. Faro erortzean soilik lortu zuten portugaldarrek Albufeira bera ere eskuratzea. Oviz-eko ordena erlijiosoari eman zizkioten lurrak eta hauek musulmanak gogor jazarri zituzten. Foruak 1504an eskuratu zituen Albufeirak, eta hau kontsideratzen da hiriaren fundazio data.
Albufeirak hainbat gertaera larri ezagutu zituen, lehenengoa 1755eko Lisboako lurrikara eta bestetik 1833an Remexido kapitain absolutistaren setioa. XIX mendean orea arrantzari esker goraldi ekonomikoa ezagutu zuen hiriak eta XX mendean ireki ziren lantegiek bultzada handiagoa eman zioten, denak ere arrantza jardueren ingurukoak. Baina sektorearen ginbeherarekin batera Albufeirak ere behea jo zuen 1930tik aurrera.
1960 hamarkadan ordea jarduera ekonomiko berria azaldu zen, turismoa. Ordutik aurrera bisitari asko jaso izan ditu eta inguruko muinoetan etxe ugari eraiki da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albufeirak bi hondartza aipagarri ditu, Praia dos Pescadores eta Praia do Túnel. Dena dela, guztira 21 hondartza daude hirian.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fregesiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Albufeirako hondartza.
-
Albufeirako hondartza.
-
Paderne gazteluaren hondarrak.
-
Albufeirako gaugiroa.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[1] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2008 | 2011 | |
4 537 | 7 443 | 10 980 | 14 444 | 14 736 | 17 218 | 20 949 | 31 543 | 38 966 | 40 828 |
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez) Hiriko webgune ofiziala