Edukira joan

Aldo Rossi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldo Rossi

Bizitza
JaiotzaMilan1931ko maiatzaren 3a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma  (1931ko maiatzaren 3a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1997ko irailaren 4a)
HeriotzaMilan1997ko irailaren 4a (66 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Hezkuntza
HeziketaPolytechnic University of Milan (en) Itzuli
(1949 - 1959) laurea (en) Itzuli : arkitektura
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, diseinatzailea, hirigilea, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Milan
Enplegatzailea(k)Polytechnic University of Milan (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaarkitektura postmodernoa
Bonnefanten Arte Moderno Museoa, Maastricht, Herbehereak
Carlo Felice opera eta antzokia, Genova, Italia

Aldo Rossi (Milan, 1931ko maiatzaren 3a – Milan, 1997ko irailaren 4a), teoriko, margolari eta arkitekto postmoderno italiarra izan zen.

Rossi XX. mendearen bigarren erdialdeko arkitekturaren berritzaile ideologiko eta plastiko handienetakoa izan zen. Geometria eta oroimenari zion gurtza eta poesia metafisikoa zirela-eta, milandar honek XX. mendeko azken hereneko arkitektura eta hirigintza aldatu zuen.

1959 urtean Milango Poltitecnicoan arkitekto diploma lortu ondoren, 1961 eta 1964 artean Casabella-Continuità Milango aldizkariaren erredaktoreetako bat izan zen. Hainbat arkitektura eskolatan irakasle izan zen, hala nola Instituto Universitario di Architettura Venezian (IUAV), Poltitecnico Milanen, Eidgenössische Technische Hochschule Zurichen (ETH) eta Cooper Union New Yorken.

Hiriaren arkitektura (L'Architettura della città) saiakera teorikoa argitaratu zuen 1966an, haren arkitekturaren eta hiriaren ikuspegi eta ideia azalduz. Lan honetan eta bere pentsamolde osoan argi agertzen da hiriaren arkitektura dela gairik garrantzitsuena, hiriaren morfologia eta eraikin tradizionalak azpimarratuz, batez ere sorterria zuen Lonbardia eskualdekoak. Halaber, eraikinen tipoa eraikuntzaren funtzioaren gainetik dela ziurtatzen du idazlanotan, non Rossi arkitekturaren zientifikotasuna azaltzen saiatzen den.

Arkitektura-estiloari dagokionez, Adolf Loos, Heinrich Tessenow eta Mies van der Roheren eragina dira aipatzekoak Rossiren lanarengan. Haren lanak, berriz, eragin handia eduki zuen 70eko eta 80ko hamardaketako arkitektoengan.

1990 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

1997ko irailaren 4an Milango ospitale batean zendu zen, hamar egun lehenago kotxe-istripu bat izan ondoren, landako bere etxera zihoala.

Lan garrantsitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • L'architettura della città, 1966
  • Scritti scelti sull'architettura e la città 1956 - 1972, Clup, Milano 1975
  • Progetti e Disegni 1962-1979, Rizzoli, 1980
  • Un’educazione palladiana Annali di architettura, 13 zkian, Vicenza 2001

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]