Alexandria (Virginia)
Alexandria Alexandria | ||
---|---|---|
hiri independentea | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | |
Estatua | Virginia | |
Alkatea | Justin Wilson (en) | |
Izen ofiziala | Alexandria | |
Jatorrizko izena | Alexandria | |
Posta kodea | 22206, 22301, 22302, 22304, 22305, 22311, 22312 eta 22314 | |
FIPS kodea | 51-01000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 38°48′17″N 77°02′50″W / 38.8047°N 77.0472°W | |
Azalera | 40,104859 km² | |
Altuera | 12 m eta 39 ft | |
Mugakideak | Arlingtongo konderria, Washington, Fairfax konderria eta Prince George's konderria (Maryland) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 159.467 (2020ko apirilaren 1a) 5.956 (2015) | |
Dentsitatea | 3.976 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 71.289 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1749 | |
Telefono aurrizkia | 571, 703 | |
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu, UTC−05:00 eta UTC−04:00 | |
Hiri senidetuak | Giumri, Dundee, Caen eta Helsingborg udalerria | |
Hizkuntza ofiziala | ingeles | |
alexandriava.gov |
Alexandria Virginiako hiri independente bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Potomac ibaiaren mendebaldean dago, Washington hiriburutik 11 kilometrora hegoaldean. Alexandria da Washingtongo eremu metropolitarreko hirugarren hiririk handiena, Washignton-Baltimore eremu estatistiko konbinatuaren parte. Azken zentsuaren arabera 159.467 biztanle zituen, Virginiako 6. hiririk populatuena eta AEBko 169.a. Urtero %1 inguru hazten dlea kalkulatzen da.
Iparraldeko Virignia eta Erdialdeko Marylandeko leku gehienak bezala, Alexandrian eragin handia du AEBko hiriburua gertu egotea. Batez ere zerbitzu federaletan, AEBko indar armatuetan edo gobernu federalari zerbitzu ematen dioten enpresetako batean lan egiten duten pertsonak bizi dira bertan. Virginiako enplegatzaile nagusietako bat Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamendua da. Ameriketako Estatu Batuetako Patente eta Marken erregistroa Alexandrian dago 2005etik aurrera, eta 2017tik aurrera Zientzien Fundazio Nazioanla.
Alexandriak "Alde Zahar" bat du, denda, jatetxez eta antzokiz betea, bisitarientzako gune garrantzitsua dena. Alexandriako Alde Zaharraz gain, beste auzo asko oinezkoentzako modukoak dira. Arlington konderria alboan du, eta 1920ra arte "Alexandriako konderria" izena zuen, baina aldatu zioten gaizki ulertuak ekiditeko.